Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 7 otsaila, 2023 I+G

Rulisa-ren zehaztasuna funtsezkoa da aire-sorgailuen mugimenduan

Europan erreferente den ETE arabarrak haize-erroten hegalen funtzionamendurako kritikoak diren piezak ekoizten ditu

Rulisa familia-enpresa Gamarrako industrialdearen erdian kokatuta dago duela 35 urtetik, eta nitxokoa den jarduera bat garatzen du; banatzaile hidraulikoak fabrikatzen ditu, pieza biziki espezializatuak, ezinbestekoak direnak, esaterako, aire-sorgailuen hegalak mugitzeko. Horixe da 23 profesionalez osatutako ETE honen zehaztasun-maila, eta bere espezializazioari esker, Estatuko fabrikatzaile onena eta Europako hiru onenetako bat bilakatu da, halaxe dio enpresako kudeatzaile Iñaki Delgadok.

 Nola iritsi zarete honaino?

Nire ustez, honaino iristeko behar dena da ahalegina, lana eta dedikazioa. Jakina, gurea bezalako ETEek asko arriskatu behar dute inbertsioekin, gehienetan jakin gabe bezeroek zein lan bolumen emango diguten.

Zein tamaina eta material erabiltzen dituzue?

Bloke hidraulikoak era askotakoak izan litezke, bai tamainari eta bai materialei dagokienez. Altzairu, burdinurtu, aluminio eta herdoilezinak erabiltzen ditugu, eta metakrilatozko bloke txikiak ere egiten ditugu arlo didaktikorako (gehienbat unibertsitateetarako). Blokeen tamaina, berriz, asko aldatzen da, hasi esku ahurrean sartzen direnetatik eta 2.500 kilo dituztenetaraino.

Pieza horiek gabe aire-sorgailuen hegalek ez lukete funtzionatuko… Horrela da, ezta?

Gure blokeek instalazioaren potentzia erregulatzen dute errotorearen hegalek haizearekiko duten posizioaren bidez. Baita ere esan liteke galgaren parte direla. Haize zakarra dabilenean, hegalak bandera posiziora arte biratu daitezke, errotorea geldiarazteraino.

Hogei urteko ibilbidea egin duzu enpresan. Zure ustez zer aldatu da harrezkero?

Dena aldatu da. Duela 20 urte langileen eskuak ziren garrantzitsuena, artisauak ginen. Gaur egun, ordea, goi-mailako teknologia iritsi da eta piezak ia ez dira manipulatzen mekanizatu prozesuan.

Gustura zaude 2022ko ekitaldiarekin?

Oro har, 2022a nahiko urte ona izan da. Egia da merkatuan ziurgabetasuna nagusitu dela, eta ezin izan dugula egin epe luzerako aurreikuspenik, baina gustura gaude azken emaitzarekin.

Zein dira 2023rako helburuak?

Aro guztiz digital batean gaude, eta Rulisa-k bide horri ekin nahi dio. Horregatik, aurten lantegiko datuak atzemateko sistema bat ezarri nahi dugu, papera ahalik eta gehien murrizteko eta fabrikazioan gertatzen denaren denbora errealeko ikuspegi bat izateko. Horrela, produkzio-prozesuak arintzea lortuko dugu.

Bukatzeko, badut jakin-mina. Nondik dator enpresaren izena, Rulisa?

Bloke hidraulikoez gain, beste produktu bat ere fabrikatzen dugu, eta produktu horri zor dio izena. Gurpil libreak (ruedas libres) dira, transmisio-mekanismo konplexurik gabeak, zeintzuei esker ardatzek norabide bakarrean biratzen duten, beste norabidea blokeatuz.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak