Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 21 Azaroa, 2023 I+G Bio-osasuna Start up

Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du

Arabako Boutique Aholkularitza sortu berriak osasunaren eta bioteknologiaren arloan eskaintzen ditu zerbitzuak
María Arroyo.

Arlo zientifiko eta biosanitarioarekin lotutako ibilbide profesional luzearen ondoren, eta bizitza profesionalaren eta pertsonalaren artean erabaki beharrari uko eginez, Maria Arroyo arabar fisikariak bere esperientzia eta ezagutza guztia lehen proiektu profesionalera bideratzea erabaki du; Rooster Capital enpresara. Horren ondorioz, Arroyok AMPEAren (Arabako Emakume Profesionalen eta Enpresarien Elkartea) “Emakume Ekintzaile” saria jaso du berriki. ETE berri horretan aholkularitza zientifiko-teknikoa eta I+Gko kudeaketa estrategikoa eskaintzen ditu, hala nola dirulaguntzena, zerga-kenkariena edo patenteen eta marken gisako aktiboen kudeaketa eta tramitazioarena. Gasteizen du egoitza eta une honetan Radar Ventures eta Double Helix Venture Capital inbertsio-funtsen aholkulari teknologikoa da Rooster. Halaber, enpresa bioteknologikoak eta startupak daude bere bezeroen artean, sortzaileak Made in Basque Country mikrofonoetan berriki aitortu duen moduan.

Rooster lan pertsonalaren emaitza da…

Hala da, bai. Freelance ibilbideari ekiteko eta enpresa-proiektu hau abian jartzeko erabakiak bi arrazoi ditu. Alde batetik, une horretan nuen heldutasun profesionala dago. Hau da, nire esperientzia enpresentzat lagungarria izan zitekeela uste nuen. Eta, bestetik, kontziliatzeko beharra eta nire lanaren edo familiaren artean aukeratzeko ezintasuna sentitzen nituen. Nire lehen haurra jaio zenean, ez nuen erraztasunik izan bi alderdiak uztartzeko, eta lan-arloa arlo pertsonalaren gainetik jarri behar izan nuen. Iaz, nire bigarren haurra jaio zenean, argi nuen ez nuela antzeko egoerarik bizi nahi berriro eta formula hau ezin hobea iruditzen zitzaidan hori egin behar ez izateko.

Eta nola amaitzen du fisikako lizentziatu batek enpresei dirulaguntzak edo zerga-kenkariak kudeatzeko aholkularitza ematen?

Nire kasuan, BTI Biotechnology Instituten I+Geko koordinatzaile hasi nintzenean hasi zen guztia. Enpresan sortu berria zen lanpostu hori garatu bainuen. Ordura arte, konpetentzia horiek kanpoko enpresen esku izan zituzten, eta, une batean, enpresa ohartu zen proiektuen bolumen horrekin horretan soilik jardungo zuen norbait behar zuela. Baina hori oso finkatuta dauden eta tamaina handia duten enpresek soilik izan dezaketen luxua da.

Baina fisikari bat…

Ez dut uste fisikan lizentziatua izatea lan hori garatzeko kritikoa izan denik. Izatez, I+Gren kudeaketan mota guztietako profil akademikoak egon daitezke, zientifikoak zein teknologikoak. Baina uste dut fisikariok gaitasun logiko eta analitiko handiak ditugula, eta bereizgarriak dira horiek berrikuntza edo beste arlo batzuk kudeatzeko garaian. Uste dut profil oso askotarikoak eta zeharkakoak ditugula.

Zurea bezalako Boutique Aholkularitza batek zer eskaintzen dio zure zerbitzuak kontratatzen dituen enpresa bati?  

Espezializazioa eta pertsonalizazioa. Osasunaren eta bioteknologiaren arloko enpresetara bideratuta gaude, gure esperientzia- eta ezagutza-arloak direlako, eta enpresei benetako ekarpena horretan egin diezaiekegulako. Eta pertsonalizazioa, enpresetako pertsona-taldeekin batera lan egiten dugulako enpresaren balio bereizgarria zein den eta I+Gren eta garapen berrien bitartez hori nola handitu dezakegun zehazteko.

Startup eta scaleup askok beren baliabideak lehenetsi behar dituzte teknologia berriak garatzen eta zientziaren aurrerapenak egiten ari diren zientzialarietan inbertituz…

Eta horregatik azpikontratatzen dituzte zerbitzu-mota horiek espezializatutako goi-mailako aholkularitzen bitartez, haien proiektuak garatzeko beharrezkoak dituzten baliabideak lortzeko, izan arlo publikoan, edo enpresa horietako askoren kasuan, inbertsio-funtsetan, bizitzaren zientzien sektorean proiektuen alde egiteko. Eredu hori identifikatu dugu eta oso ondo funtzionatzen ari da Estatu Batuetan sektore bioteknologikoan erreferentziazkoak diren hubetan (San Diegon, Kalifornian, eta Bostonen), eta gure ingurura egokitzeko aukera ikusi genuen.

Azken urteotan industria-sektorearen barruan izan den joera dela eta, enpresa askok dibertsifikatu eta osasunaren eta bioteknologiaren arloan inbertitu nahi izan dute… Eta hor bazegoen hobi bat.

Hain zuzen ere, BIND 4.0 sektorean egiaztatu ahal izan dugu -sektore horri lotuta egon nintzen enpresa traktoreen bitartez- dibertsifikatu nahi zuten enpresak eta Euskadin indarra duten osasunaren eta bioteknologiaren arloko enpresetan nola inbertitu ulertu nahi zuten inbertitzaileen taldeak zeudela, tradizioz beste sektore batzuetan inbertitzen aritu arren. Hala, garrantzitsuena identifikatu genuen; gure sektoreko, hau da osasuneko eta bioteknologiako, balio zientifiko eta teknologiko guztia inbertsio publiko eta pribatuarekin (Venture Capital, Seed Capital, etab.)  lotu ahal izatea. Hori izan zen abiapuntua. Oraintxe bertan, alde guztietan ditugu bezeroak: inbertitzeko aukera onen bila ari direnak, eta inbertsio-aukera oso ona diren enpresak.

AMPEAren ‘Emakume ekintzailea’ saria jasotzeko diskurtsoan, esfortzuaren kulturaren aldeko alegatua egin zenuen. Zergatik helarazi nahi izan zenuen mezu hori?

Funtsezkoa iruditzen zaidalako. Ni esfortzuaren kulturan hazi naute, eta balio horren gainean eraiki dut nire bizitza profesional eta pertsonala. Uste dut esfortzuaren balioa txikitatik eskuratu behar dela, bizitzak guztioi jarriko dizkigun erronkei eta zailtasunei aurre egin ahal izateko. Zailtasun horiei erabakimenez aurre egitea eta frustrazioa toleratzen ikastea bizitzako ezinbesteko ikasgaiak iruditzen zaizkit. Beste gauza batzuk baloratzen dituen gizartean bizi gara, epe-laburtasunaren eta berehalakotasunaren eraginpean. Baina uste dut arrakasta pertsonal eta profesionalik handienak denborarekin lortzen direla. Eta hor esfortzuak, pertseberantziak, erresilientziak soilik izan dezakete eragina. Esfortzuak egiten ditu pertsonak.

Eta zer mailatan dagoela esango zenuke?

Katastrofista izan gabe, esfortzuaren kulturaren gainean egiten dudan diagnostikoa da apal dagoela eta biziberritzea komeni dela. Jaso dudan saria erantzukizun handiarekin jaso dut. Balitekeelako aitortza horrek ematen duen ikusgarritasunarekin erreferente, eredu edo beste pertsona batzuentzako inspirazio bihurtzea eta maila ematen jakin behar da. Horregatik oinarritu nuen nire diskurtsoa ahaleginean, esfortzuaren alde egitea norberarentzat opari bat delako. Eta hori partekatu egin behar da.

Lotutako albisteak

30 iraila, 2024 I+G
Orai: “Adimen artifizialerako gure neurona-eredua euskarazko aurreratuena da ingurune eskalagarrietarako”
Irakurri gehiago
26 ekaina, 2024 I+G
HINEk 50. urteurrena ospatuko du sistema hidraulikoetako munduko lider gisa
Irakurri gehiago
19 ekaina, 2024 I+G
Pospoloak eta aterkientzako egiturak egitetik, automobiletarako motelgailuak eta norabide-zutabeak egitera
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 I+G
Arkaitz Etxezarreta: “DUNE proiektua erronka teknologiko eta industrial oso garrantzitsua da Errekarentzat”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak