Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 uztaila, 2021 Ekintzailetza I+G Start up UP Euskadi

Purple Blob, IoT soluzioak turismo, hiri eta industria adimenduna sortzeko

Bizkaiko enpresa gazteak hainbat sektoretara egokitu daitekeen plataforma bat garatu du, eta turismo adimenduneko eredu bat sortzearen aldeko apustua egin du Huescako Foru Aldundiarentzat egiten ari den proiektu berri batean

2017an, jakin-minak eta teknologia berritzaileekiko grinak informatikan eta telekomunikazio-ingeniaritzan graduatu berri ziren bost gazte batu zituen, eta ekintzailetzaren eta berrikuntzaren bidetik eraman zituen. Horrela sortu zen Purple Blob, sistemak integratzen eta IoT soluzio elkarreragile eta pertsonalizatuak garatzen espezializatutako I+G ingeniaritzako enpresa. Bilbon dago kokatuta eta sei laguneko lantaldea du. Euskadi osoan eta estatu mailan eskaintzen ditu bere zerbitzuak eta produktuak eta, duela gutxi, nazioarteko merkatura ere ari da gerturatzen, Japoniako Mitsubishi Electric-i produktu batzuk saldu ostean.

“Lizitazio publikoetara aurkezten ziren enpresa handientzako aholkularitza gisa hasi ginen, batez ere, 4.0 industriarekin eta Smart Cityekin zerikusia duen guztiari begira”, azaldu du Gorka García Martínez Purple Blobeko CEOak. “Hasiera horri esker, ‘expertise’-a irabazi genuen sektore horretan, eta hortik aurrera plataforma adimendun bat garatu genuen, industriaren eta turismoaren sektorean irtenbide pertsonalizatuak sortzeko aukera eman diguna”, gaineratu du.

Bizkaitarrek sortutako plataformak izaera dinamikoa du, eta urte hauetan zehar aldatuz joan da hainbat sektore eta proiektu motatan inplementatzeko. “Produktu bat sortu dugu eta orain gure bezeroaren beharren arabera zerbitizatzen dugu, hainbat arlo eta proiektutara egokituz”, azaldu dute. Lehenik eta behin, industria sektorean ezartzen hasi ziren, hala zehazten du Garciak: “Bezero batekin lanean gabiltza, adibidez, Espainiako iparralde osoan 400 gas biltegi monitorizatzen. Era berean, GAIArekin eta beste euskal enpresa industrial batzuekin batera egindako proiektuetan parte hartu ahal izan dugu, mantentze prediktiboko proiektuetan”. Plataforma iritsi den beste sektoreetako bat Smart City delakoa da, “inguruko udal askotan funtzionatzen ari da, eremuko CO2 kopurua edo eremu batzuetako edukiera neurtuz”, azaldu du Purple Blobeko CEOak, “datu horiek edukita, udalek erabaki estrategikoak har ditzakete, egokiagoak eta eraginkorragoak, beren esku baitituzte benetako datuak, denboran eta testuinguruan kokatuak”.

Turismo adimendunaren eredurantz

Berriki, ingeniaritza-taldeak turismo-sektorearen aldeko apustua egin du, zehazki, turismo adimenduneko eredu baten aldekoa. Eredu hori Huescako Aldundiarentzat garatzen ari da, “Huesca, Turismo Adimenduna eta Berritzailea” proiektuaren esparruan. “Proiektuaren gure zatia marka-ospeari buruzkoa da”, azaldu du Garciak, “hau da, sare sozialetan, webguneetan eta abarretan esaten dena monitorizatzen dugu, eta datuak ateratzen ditugu probintzia bisitatzen duten pertsonek zer pentsatzen eta eskatzen duten jakiteko. Horrela, lortutako datuekin, lurraldeko administrazioak bere marketin kanpainak turismoaren esparruan nola bideratu behar dituen jakitea lortzen dugu”, gaineratu du. Horrez gain, enpresa bizkaitarraren CEOak honako hau gehitu du: “Turisten eskaria zein den jakinda, eskaintzen ari diren eta digitalizatuta ez dauden zerbitzuak digitalizatu ditzakegu. Adibidez, Huescara bidaian doazen pertsonei tirolina egitea interesatzen zaiela identifikatzen badugu, zerbitzu hori eskaintzen duten tokiko eragileekin lan egin dezakegu eta haien eskaintza digitalizatu, administraziotik jarduera hori indartuz”.

Purple Blobentzat, horixe da gaur egun bere jardueraren proiektu nagusia, eta, gainerako sektoreetan lanean jarraituko duen arren, turismoak eskaintzen dio proiekzio handiena: “Gure ustez, inportazio ahalmen handia duen produktu-eredua da; izan ere, sektore hori monitorizatzea eta digitalizatzea ez da oso ohikoa, tradizionalki marketina bakarrik landu izan da edo tokiko saltoki eta eragileekin lankidetzan aritu izan da, eta hori ere garrantzitsua da, baina monitorizatutako datuak eta informazioa izatea funtsezkoa da modu estrategikoan jarduteko eta balio erantsia emateko”.

Enpresak hainbat alditan parte hartu du SPRI Taldeak bultzatutako Innobideak eta Hazitek bezalako programetan, eta iaz enpresa berritzailearen kategorian saritu zuten UPV/EHUk antolatutako Abiatu Sarietan. Enpresa gaztetik erakundeen laguntza azpimarratu dute: “Berrikuntza bultzatzeko modu onena edo bakarra da. Guri aukera ematen digu beste gai batzuetan adituak diren enpresekin lankidetzan dugun ezagutza osatzeko, eta, ahaleginak batuta, oso produktu baliotsuak ateratzen dira eta ezagutza partekatu oso interesgarria eta aberasgarria sortzen da”.

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 25 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Premios ON Bizkaia 24 apirila, 2024 Ekintzailetza
“Bizkaia enpresekin eta pertsona ekintzaileekin lankidetzan ari da jasangarritasuna eta berrikuntza sustatzeko”
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
Brandfy startup 23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Brandfy, markak diseinatzeko prozesua birdefinitzen duen Adimen Artifizial Sortzaile tresna
Irakurri gehiago
Absentix 22 apirila, 2024 Ekintzailetza
Absentixek lan-absentismoaren kostuak murrizten ditu, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea handitzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak