Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 urria, 2021 I+G Industria adimenduna

Proiektu bat metalezko osagaientzako prozesu hibridoen garapenean lanean dabil, fabrikazio adimenduna sustatzeko helburuarekin

IMAGINE proiektua Azterlanek gidatzen du, eta beste hiru zentro teknologikoren, bi unibertsitateren eta I+Gko bi enpresa-unitateren babesa du.

Gaur egun, gero eta enpresa gehiagok jartzen dute arreta fabrikazio-teknologien bilakaeran, funtzio anitzeko osagai konplexuagoak eta propietate optimizatuak sortzeko aukera ematen baitute. Garapen horrek industria eraginkorragoa, iraunkorragoa eta lehiakorragoa lortzen laguntzen du. Fabrikazio-teknologia bakoitzak abantailak eta mugak dituzten propietate espezifikoak ditu, eta IMAGINE proiektuak muga horiek murriztea du helburu bezala.

Proiektu hau Azterlan Metalurgia Ikerketa Zentroak zuzentzen du eta Ceit, Lortek eta Tekniker zentro teknologikoek (denak BRTAko kideak), EIPC Research Centerrek, CIE I+D+i Fundazioak eta UPV/EHU eta Mondragon Unibertsitateak parte hartzen dute. Partzuergo honen helburua metalezko osagaietan oinarritutako soluzio teknologikoak garatzea da, eraldaketa-prozesuetan balio erantsia bilatuz. Horretarako, gutxienez bi eraldaketa-teknologia hibridatuko dira. Zehazki, hibridazio hori egingo den lau lan-ildotan zentratuko da proiektua, eta automobilgintza, aeronautika eta oil&gas sektoreetan erabiliko dira, besteak beste.

Lehenengo lan ildoa galdaketa-prozesua eta fabrikazio gehigarria (hari laserra eta WAAW) elkartzean datza, eta malgutasun handiagoa lortu nahi du dimentsio handiko piezak fabrikatzeko. Bigarrenak forjaketa-prozesua fabrikazio gehigarriarekin (LMD eta SLM) nahasten du, sektore aeronautikoko osagai kritikoetara bideratutako piezen diseinuen malgutasuna handitzeko helburuarekin. Hirugarrenak laser bidezko soldadura-prozesua (LBW) eta enbutizioa eta estanpazioa lotzen ditu, txapa lauen gainean T formako barruko edo kanpoko nerbioekin pieza ultra-arinak egiteko. Eta azkena hidrosolidifikazio-prozesua, galdaketa-prozesu berritzailea, eta forjaketa-prozesua elkartzean datza, forjatutako segurtasun-pieza batean beharrezkoak diren propietateak lortzeko.

Azterlaneko ikertzaile eta proiektuaren koordinatzaile den Isabel Fernándezek adierazi duenez, “fabrikatu beharreko osagaiaren funtzio-aniztasuna nabarmen hobetzea, prozesuaren malgutasuna hobetzea eta kostuak eta/edo materialen erabilera aurreztea bilatzen dugu proiektu honekin. Teknologia horiek heldutasun teknologiko handia dute, eta arrakastataz gehitu zaie fabrikazio gehigarria, hainbat modutan”.

IMAGINE, Manufacturing for Intelligent Industry proiektuak bi urteko iraupena izango du eta SPRIren Elkartek programaren bidez finantzazioa lortu du.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen  dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak