Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 4 maiatza, 2021 I+G

María D’uol-ek Europako erreferente gisa finkatu du bere kosmetika onkologikoko linea

Gasteizen sortutako laborategi honek minbiziaren kontrako tratamenduan dauden pertsonen azala hobetzeko formulak garatzen ditu 
Maria Unceta Barrenechea.

 

María Unceta-Barrenechea farmazialaria da eta egoitza Gasteizen duen María D’uol laborategien sortzailea. Kosmetikaren sektorean ia hiru hamarkadatako ibilbidea egin ondoren, 2015ean onkologia arloko linea batean espezializatu zen, zeina erreferente bihurtu baita Europan. Ikurtzat konstantzia eta bisita-txarteltzat pasioa harturik, gidaliburuetan agertzeko moduko ekintzaile honek hamaika profesionalez osatutako lantalde bat zuzentzen du, aurrez aurre lehiatzen dena nazioarteko korporazio handiekin, askoz ahaltsuagoak izanagatik ez dutelako arabar honen formulazioei darien “arimarik” .

 

Formulazio farmazeutikoa zerbitzua emateko modu bat dela diozu…

Niretzat formulatzea da egin daitekeen guztia egitea pertsonen azala zaintzeko, batik bat tratamendu onkologiko bat jasotzen ari direnena. Enpresaz haragoko pasio bat da, pertsonei laguntzeaz eta ahalik eta bizi-kalitate onena eskaintzeaz ari garelako.

 

Pasio horrek bultzatuta, punta-puntan ibili zara beti, duela hiru hamarkada Gasteizko lokal txiki batean hasi zinenetik…

Uste dut amagatik dela; lider peto-petoa da eta erakutsi digu zerbaitetan lehena izatea ez dela txarra. Horregatik, kosmetika enpresa bat abiarazi nuen Euskadin halako besterik ez zegoenean, eta harrezkero, produktu edo proiektu batean sinetsi dudan bakoitzean, hura lortzeko borrokatu naiz, nire ametsa zelako eta hala izaten jarraitzen duelako. Prestakuntza zentroetatik edo unibertsitateetatik hitzaldi bat ematera gonbidatzen nautenean, beti esaten diet entzuleei euren ametsen alde egin behar dutela zeren, zailak izanagatik, azkenean oso zoriontsu egiten zaituzte. Ez ditzatela bidetik aldendu nomina edo lanpostu batek ematen duen segurtasunak; hori oso ondo dago, baina horrek ez ditu aseko…

 

Beti izan zenuen argi zure produktua ona zela eta azkenean arrakasta izango zuela, baina nola jakiten da hori?

Fede osoa dudalako zientzian. Emakume zientzialaria naiz, eta nire formulazioa edo produktua ona da erabiltzen ditudan printzipio aktiboak farmakopean daudelako 1800. urteaz geroztik…, hau da, froga zientifiko eta entsegu kliniko askok erakusten dute horrelako printzipioak oso onak direla pertsonak sendatzeko, betiere lehengaia kalitate onekoa bada eta substantzia oso kontzentratuta badago, beraz, produktu horrek derrigor funtzionatu behar du.

 

Zintzotasuna ikurtzat eraginkortasuna bilatzeko bidean…

Pentsa ezazu duela hogeita hamar urte ez zegoela kosmetikarik Euskadin, beraz, ezinezkoa zen ezer saltzea ez bazen produktu onenarekin, zeren ez geneukan marka famaturik, ezta ere behar besteko indarrik gure produktuak fabrikatuko zituen hirugarren bat kontratatzeko. Ezinbestekoa zen produktu onena izatea, eta prozesu horretarako denbora asko eta ahalegin handia behar dira.

 

Korporazio handien menpe dagoen sektore honetan, nola bihurtzen da erreferente zurea bezalako ETE bat?

 Ziurrenik produktua eraginkorra delako eta azken urteotan onkologiaren arloan espezializatu naizelako. Hori funtsezkoa izan da niretzat. Espezializazio maila honetara iritsi naiz errealitate hori xeheki ezagututa eta laborategiko ezagutza guztia inplementatuta gure produktu bakoitzean. Aspaldi hasi nintzen ideia hau garatzen, baina 2015era arte ezin izan genuen atera paziente onkologikoentzako Europako lehen linea kosmetikoa. Eta horrelako erabaki bat hartzeko orduan beti zalantzek eta ziurgabetasunak lastatzen gaituzten arren, gogoak eta norbere buruan sinesteak bultzatu ninduten aurrera.

 

Enpresariaren bakardadea eta ausardia berriz ere…

Ziur nengoen gai nintzela minbiziaren kontrako tratamenduan zeuden pertsonei euren azala zaintzen laguntzeko, ez zezaten izan premiarik kortikoiderik hartzeko eta bizi-kalitate ona izan zezaten… Eta orduan pentsatu nuen, zergatik ez? Zorionez, denborak arrazoia eman dit, egunero jasotzen dudan itzulera emozionalak ez baitauka preziorik. Oso eskertuta nago hain humanoa den enpresa-proiektu bateko kide izateagatik.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak