Albisteak 3 urria, 2025

“LEADERS IN TECH CONFERENCE”, azken teknologia eta berrikuntza joeren topagune izango da berriro

INNOLAB Bilbaok apustu egin du teknologiaren eta berrikuntzaren inguruko erreferentziazko konferentziaren seigarren edizioaren alde
-
  • INNOLAB Bilbaok, sektore eta teknologia anitzeko berrikuntza plataforma irekiak, teknologia ezartzea eta talentu teknologikoa garatzea sustatzen du, eta seigarrenez egin du apustu “LEADERS IN TECH CONFERENCE” ekimenaren alde.
  •   Beste behin, LEADERS IN TECH CONFERENCE teknologiaren eta berrikuntzaren alorreko enpresa handi eta garrantzitsuenen topaketa izango da, seigarren urtez segidan, han izango baitira Google DeepMind, AA aurreratuko Gemini ikasketa-ereduaren sortzailea, eta Vodafone, besteak beste.
  •   Keynote hitzaldien, elkarrizketen eta mahai-inguruen bidez, konferentziak punta-puntako teknologien erabilerak ematen dituen aukerak erakutsiko dizkigu, esaterako, adimen artifizialak, zibersegurtasunak edo datu-espazioek enpresa-eremuan ematen dituztenak, baita berrikuntzaren eta transferentzia teknologikoaren alorreko joera berriak ere, besteak beste.
  •   Ekitaldia urriaren 10ean egingo da, goizez, Bilboko Iberdrola dorrean, eta doan bertaratu ahalko da, aurrez izena emanda.

Datorren urriaren 10ean, LEADERS IN TECH CONFERENCE ekimenaren seigarren edizioa teknologiaren eta berrikuntzaren alorreko azken joeren topagune bihurtuko da, beste behin ere. Jardunaldiaren ardatza punta-puntako teknologien eta haien erabileren oraina eta geroa izango da. Adimen artifiziala, zibersegurtasuna eta datu-espazioak izango dira hizpide, besteak beste, eta apustu irmoa egingo du transferentzia teknologikoaren alde.

Horretarako, hainbat keynote hitzaldi egongo dira, honako aditu hauek emanak, besteak beste: Rebeca Santamaria-Fernández, AA aurreratuko Gemini ereduaren ikasketa-eredua sortu zuen Google DeepMind enpresako Harreman Estrategikoetako zuzendaria; Laura Baus, Vodafone Espainiako Zibersegurtasun zuzendaria (CISO) eta Iratxe Calvillo, Fortineteko sistema-ingeniaria.

Gainera, Silicon Valleyko berrikuntzaren oinarriak ezagutzeko aukera ere egongo da, Anna Navarro Schlegel plataforma teknologikoen eta azpiegituren aditu eta exekutiboaren eta Iberdrolako (i-DE, Sare Elektriko Adimendunak) Prozesuen eta Teknologiaren zuzendari Estíbaliz Goñiren arteko elkarrizketan, Annak han eman baitu bere ibilbide profesionalaren zati handi bat, eta esperientzia inpaktu nola bihurtu jakiteko aukeraz ere gozatu ahalko da.

Gainera, jardunaldian hainbat mahai-inguru egingo dira. Horietako bat datu-espazioei buruzkoa izango da, eta Gaia X Espainia elkarteko zuzendari nagusi Francisca Rubiok, IDSAko (International Data Space Association) Datu Espazioen Teknologiako zuzendari Sonia Jiménezek, eta DAMA Espainiako idazkari eta Batzorde Exekutiboko kide Sofía Kosenkok hartuko dute parte, baita Tecnaliako Proiektuen zuzendari Juncal Alonsok ere, moderatzaile-lanetan. Denen artean eztabaidatuko dute zer indargune eta aukera dituen datuak zeregin estrategikoa hartzen duen eta berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzeko baliabide partekatu bihurtzen den ingurune kolaboratibo berri horrek. Halaber, hainbat sektoretako erabilera-kasu errealak erakutsiko dira, Inkolan, LKS Next, Ikerlan eta Vicomtechek abian jarritakoak, besteak beste.

Transferentzia teknologikoak ere izango du protagonismoa; izan ere, mahai-inguru bat egingo da Venture Builderren eta teknologiaren alorreko transferentzia indartzeko DeepTech-en espezializatutako inbertsio-bitarteko espezializatuen adibide aktiboak ezagutzeko. Cristina del Camporen eskutik egingo dugu, zeina inbertsio-bitartekoen institutu teknologikoen REDIT Ventures sarearen parte den AINIA zentro teknologikoko zuzendari nagusia baita; eta inbertsioan eta ezagutza-transferentzian espezializatutako beste eragile batzuk ere izango dira bertan, besteak beste: BeAble Capital, haren fundatzailekide eta lehendakari Almudena Trigoren eskutik; Sonia Ortubai, lurraldeko 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen Abantail spin-offeko CEOa; eta Amaia Martínez, Spri taldeko Teknologia arduraduna. Azken horrek egingo ditu mahaiko moderatzaile-lanak, eta Spri taldea buru duen Eusko Jaurlaritzaren ekimenaz arituko da, transferentzia teknologikoan oinarritutako Basque Tek Venturesi buruz, hain zuzen.

Jardunaldi honetan, gainera, gure lurraldeko berrikuntza-hub garrantzitsuenetako batzuen xedea eta jarduera ezagutaraziko dira, esaterako, Iberdrolaren Global Smart Grid Innovation Hub, BBK Kuna eta Sidenor 612renak.

Horrez guztiaz bestalde, ongietorri-saioan BBK Banku Fundazioak hartuko du parte, INNOLABen eragile lehendakariak, Gizarte Ekintzako zuzendari nagusi Nora Sarasolaren eskutik, eta erakundeen ordezkaritza ere egongo da, han izango baita Bilboko Udaleko Kontxi Claver, Garapen Ekonomikoko, Merkataritzako, Turismoko eta Enpleguko zinegotzia. Itxiera-saioaz, aldiz, Magdalena Múgica arduratuko da, IMQ Aseguruen lehendakaria.

LEADERS IN TECH CONFERENCEren aurreko bost edizioek arrakasta handia izan zuten, zientziaren eta teknologiaren alorreko 90 hizlarik baino gehiagok hartu baitzuten parte, baita 95 eragile eta antolakunde publiko-pribatuk ere; horregatik jarraitzen du INNOLAB Bilbaok teknologiaren eta berrikuntzaren alorreko adituen Espainia iparraldeko foro handienetako bat den honen aldeko apustua egiten.

Seigarren edizio honetan egungo eta etorkizuneko joera eta aurrerakuntza teknologikoak ezagutaraziko dira, eta enpresen ekosistemarako haien erabilerarik aurreratuenak bultzatuko eta sustatuko dira. Hori guztia, 360 °ko begirada emango diguten erreferentziazko enpresetako profesional handien eskutik.

LEADERS IN TECHen hurrengo edizio honek Bilboko Udalaren babesa du. Hona hemen egitarau osoa eta izena doan emateko aukera.

Konferentzia honen iturburua LEADERS IN TECH proiektua izan zen, emakumezko adituen eskutik teknologiaren eta berrikuntzaren aukera berriak zabaltzen dituena, beste bi jarduketa ildorekin batera:  LEADERS IN TECH COMMUNITY, 4.0 talentuari buruzko hileko elkarrizketaz osatutako komunitatea, eta LEADERS IN TECH THINK TANKS, teknologien inguruko aldizkako topaketak.

INNOLAB Bilbaori buruz

INNOLAB Bilbao (www.ilb.eus) berrikuntzako plataforma ireki bat da, talentua, teknologia eta industria bateratzen dituena egungo enpresen erronkei irtenbide digital berriak emateko. Hori merkatuan aplikatzeko moduko DeepTech-prototipatzearen bitartez egiten du, joerak eta teknologiak digitalizatu gabeko eremuetan aplikatzeko ematen dituen eskaintzak identifikatuz. 2016an sortu zen, Bilboko Udalaren bultzadari esker, eta bere gaitasunari enpresa pribatuen baliabideak gehitu zizkion: Iberdrola, Mondragon korporazioa, BBK Fundazioa, IMQ Taldea, Deustuko Unibertsitatea, Sidenor, Inkolan BCAM (Basque Center for Applied Mathematics), Tecnalia, Vicomtech eta El Correorenak.

Lotutako albisteak

Tecnaliak  sentsore  kuantikoak  diseinatzeko  eta  fabrikatzeko  laborategi  aitzindari  bat  jarri  du  martxan
29/09/2025 I+G+B

Tecnaliak sentsore kuantikoak diseinatzeko eta fabrikatzeko laborategi aitzindari bat jarri du martxan

Quantum Lab azpiegitura erreferentzia da Europan, eta sentsore kuantikoak sortuko ditu diamante sintetikoetan oinarritutako teknologia batetik abiatuta

Eusko  Jaurlaritzak  ikerketa  industrialerako  aurrekontua  handitu  izana  lagungarria  da  muga-zergek  gehien  kaltetutako  sektoreentzat
18/09/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak ikerketa industrialerako aurrekontua handitu izana lagungarria da muga-zergek gehien kaltetutako sektoreentzat

Imanol Pradales lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

Euskal  zentro  teknologikoek  Euskadiko  garapen  industrialean  duten  garrantzia  azpimarratu  du  Jauregik
05/09/2025 I+G+B

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran

Mikel  Jauregi  Industriako  sailburuak  Satlantis  enpresa  bisitatu  du;  satelite  espazialetan  espezializatutako  enpresa  da
04/09/2025 I+G+B

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Satlantis enpresa bisitatu du; satelite espazialetan espezializatutako enpresa da

Satlantisek Leioako campusean du egoitza. Liderra da Lurra behatzeko teknologia miniaturizatuetan, eta handitze-fasean dago; fabrika berri baten proiektua du

Taldekik  biosentsoreak  garatu  ditu  gaixotasunen  diagnostiko  aurreraturako

Taldekik biosentsoreak garatu ditu gaixotasunen diagnostiko aurreraturako

BereMELISA plataformak hamaika aukera eskaintzen ditu azterketa biomolekularrean

IDEKOk  fabrikazio  aurreratuaren  erronkei  aurre  egin  die  Stockholmen
26/08/2025 Berrikuntza

IDEKOk fabrikazio aurreratuaren erronkei aurre egin die Stockholmen

Euskal zentro teknologikoak nazioarteko posizioa sendotu du mekanizazio robotikoari eta prozesu industrialetako bibrazioen kontrolari buruzko ikerketekin.

Tecnaliak  nazioarteko  merkatuetarako  suteen  eskala  handiko  saiakuntzak  egiteko  gaitasuna  handitu  du
23/07/2025 I+G+B

Tecnaliak nazioarteko merkatuetarako suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko gaitasuna handitu du

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak akreditazioa lortu du suteen eskala handiko saiakuntzak egiteko Kanadako araudiaren arabera. Lehenago Estatu Batuetako edo Erresuma Batuko araudietarako lortutakoei gehitu zaie, eta gaitasun hori duen Europako laborategi bakarra da

Eusko  Jaurlaritzak  120  milioiraino  handitu  du  ikerketa  industriala  sustatzeko  aurrekontua
16/07/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 120 milioiraino handitu du ikerketa industriala sustatzeko aurrekontua

Imanol Pradales Lehendakariak sustatutako Industria Defendatzeko Taldean hartutako konpromisoa beteko da hala, eta, horren bidez, aurtengo lehen hiruhilekoan Hazitek programan aurkeztu diren proiektuak baino gehiago finantzatu ahal izango dira

EEN  Basque  Sareak  euskal  ETE-en  parte-hartzea  errazten  du  Europako  I+G  programetan
11/07/2025 I+G+B

EEN Basque Sareak euskal ETE-en parte-hartzea errazten du Europako I+G programetan

BRTA sartu delako Innobasque, BT&I eta hiru merkataritza-ganberekin batera Euskadin SPRIk koordinatzen duen Europako Batzordearen ekimenean

Tecnalia,  zibersegurtasunaren  maila  guztietako  saiakuntzak  egiteko  akreditazioa  lortu  duen  lehen  erakunde  nazionala
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Tecnalia, zibersegurtasunaren maila guztietako saiakuntzak egiteko akreditazioa lortu duen lehen erakunde nazionala

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak ENACen (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditazioa lortu du, nazioarteko IEC 62443-4-2 arauaren arabera industria segurtasun-maila handienean ziurtatzeko.  

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.