Danimarkako Gitte Henning enpresak Zamakona Shipyardi abenduan eskatutako arraste-ontzi berriak joan-etorrietan emisioak murrizteko propultsio-sistema bat izango du. Energia eraginkorrago bat sortzeko helburuarekin, Ingeteam euskal enpresa arduratuko da sistema hau sortzeaz. Sektore honetan, lan hau aurrerapauso bat da itsas industriaren elektrifikazioan eta ingurumen-parametroen hobekuntzan.
Arrantza pelagikorako (sardinak, txibiak, atuna edo antxoak, besteak beste) erabiliko den ontziak 87,6 metroko luzera izango du eta Zamakonak Santurtzin dituen ontzioletan eraikiko da, Salt Ship Designen diseinuarekin. Ingeteam energia elektrikoaren bihurketan espezializatuta dagoen teknologia-taldeak nabarmendu duenez, bere baitan sortutako sistemari esker ingurumena errespetatzen duen itsaso zabaleko arrantza egin ahal izango da, isurketak eta kontsumo elektrikoa murriztuz, energiaren ekoizpen eraginkorraren bidez.
Zehazki, Ingeteametik zehaztu dutenez, “propultsio hibridoaren sistema osoaren ingeniaritza, hornidura, abiaraztea eta itsas probetaz” arduratuko dira. Ingeteamen lanen artean propultsio-sistema nagusi bat, energia sortzeko sistema bat, potentzia banatzeko beste sistema bat eta energia biltegiratzeko gela bat izango dira. Motorrak Indarren fabrikatuko dira, eta motor hauek galera elektriko gutxiago, igorritako zarataren murrizketa eta energiaren erabileran eraginkortasun handiagoa izango dute.
Karga handia denean, biltegiratze-sistemak energia iturria erraztuko du, eta karga hori txikiagoa denean, berriz kargatzen ari diren sorgailuetan sobratzen den energia xurgatuko du, eta arrainak arrastatzean ‘winchek’ sortzen duten energia aprobetxatuko du. Honek erregai-kontsumoa % 10ean murriztuko du.
San Juan Grupo konpainiak Agurainen (Araba) du egoitza, eta lotura estua eta konpromiso...Leer más
PartekatuNazioarteko aldizkarietako 416 argitalpenen egilea edo egile-kidea da, 295 hitzaldi eman ditu,...Leer más
PartekatuFRACTAL nazioarteko proiektu bat da, BRTAko (Basque Research & Technology Alliance)...Leer más
PartekatuGureak Taldearen industria-adarrak, Gureak Industrialek, bere energiaren sektoreko...Leer más
PartekatuJoan den otsailean, RWE Renewables eta Saitec Offshore Technologies enpresek DemoSATH proiektua...Leer más
PartekatuEguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?