Elkarrizketak 26 ekaina, 2024

HINEk 50. urteurrena ospatuko du sistema hidraulikoetako munduko lider gisa

Olaberriko enpresak 700 langile ditu eta 200 milioiko fakturazioa, eta industrian eta energia berriztagarrietan espezializatuta dago
-

Hine Group munduko liderra da sistema hidraulikoetan, osagai hidraulikoetan eta hozte-sistemetan, eta haren sustraiek duela 50 urtetik ondo errotuta jarraitzen dute Goierrin. Olaberrian duen egoitzan mende erdi bete berri du sistemen hornitzaile lider gisa, eta azken hogei urteetan bi lan-ildo nagusitan espezializatu dira, hala nola industrian eta energia berriztagarrietan. Jatorriz familia-enpresa da eta ekoizpen-lantegi propioak ditu sei herrialdetan. 700 langileko plantilla du, erdia Gipuzkoan, 200 milioi eurotik gorako fakturazio-zifrak eta % 70 inguruko esportazio maila, Lander Guibelalde konpainiaren CEOak dioenez.

HINE 1974an sortu zen; beraz, 50 urte beteko ditu aurten. Zein izan dira mugarri garrantzitsuenak enpresaren garapenean?

Esango nuke erabaki estrategikoak, nazioartekotze-prozesua eta lan egiten dugun sektoreen aniztasuna. 1974an hasi zen guztia, ideia garatzen hasi zenean. Pello Guibelalde izan zen HINEren oinarriak eraikitzen hasi zena, bere emazte Itziar Arrizabalagarekin batera, Ignacio Arrizabalaga aitaginarrebaren hasierako laguntza ekonomikoarekin 80ko hamarkadan enpresa sendotu egin zen, ondoren sektore estrategikoetara iritsi zen, hala nola eolikora, erosketa estrategikoetara, eta, 2017an, mugarri garrantzitsu bat izan zen, hala nola I+G zentro propio bat irekitzea.

Zein da HINEren jarduera nagusia?

Industria eta energia berriztagarrien enpresentzako sistema hidraulikoen, osagai hidraulikoen eta hozte-sistemen hornitzaile liderra gara. Gure ingeniaritza propioari, I+G+b-ren aldeko apustuari eta fabrikazio orokorrerako gaitasunari esker, soluzio hidrauliko lehiakorrak hornitzen dizkiegu mundu osoko bezeroei. Ekoizpenetik, salmenta osteko laguntza zerbitzutik, gure bezeroei erantzun azkar bat emateko pentsatutako produktu eta zerbitzu hidraulikoen pakete oso bat eskaintzen dugu.

Zein sektoretan egiten duzue lan?

Berriztagarrien sektorean (sektore eolikoa) eta industrialean (trengintza, altxatzea eta eraikuntza, makina-erreminta, siderurgia, aeronautika, itsasoa, meatzaritza eta obra publikoak).

Zein da instalazioekin lotutako zure egungo argazkia?

Ekoizpen planta propioak ditugu sei herrialdetan (Espainia, Estatu Batuak, Txina, India, Brasil eta Mexiko) eta ekoizpen ahalmen handia dugu. 728 langile baino gehiago ditugu mundu osoan.

Zein dira HINEren indarguneak?

Garatzaile/diseinatzaile gisa dugun ezagutza, 50 urte baitaramatzagu industria-sektorerako sistema hidraulikoak garatzen eta 30 urte sektore eolikoan; eta talde-lana bezeroarekin batera, soluzio bateratuak sortzeko. Bezeroaren “etxean” lan egiten duten HINEko ingeniariak ditugu. Talde lana eta hidraulikaren arloko profesional gisa dugun know howa ezinbestekoak dira proiektuak hasieratik amaierara bideratzeko.

Zein izan dira azken hilabeteetan egindako inbertsiorik garrantzitsuenak?

Lehenik eta behin, Service dibisioa sustatzea. Une honetan 85.000 makina baino gehiago daude munduan biraka HINEren osagai hidraulikoei esker. Horiek ere zerbitzu- eta mantentze-lanak behar dituzte, eta hori da etorkizunera begira ikusten dugun beste negozio hobi interesgarri bat, zerbitzuetara bideratzea. Eta bigarrenik, ezarpen berriak aurreikusi. Lehiakorrak izan behar dugu, eta gure bezeroengandik hurbil egon. Nazioartekotze estrategian aldez aurretik egin dugun moduan, epe ertainera lantegi berriei aterak irekitzeko beharra ikusten dugu, Polonian adibidez. Seguru gaude tamaina handitzea dela gakoa, baita gure bezeroei eskaintzen dizkiegun produktuen eta zerbitzuen portfolioa handitzea ere.

Zer negozio-zifra aurrez ikusten duzue 2024rako?

200M €-ko fakturazioa gainditzea da helburua. Datozen hiru urteetan sektorea “gelditzea” aurreikusten dugu, baina aurreikuspenek diote ondoren merkatu eolikoa berriro haziko dela, bai sistemetan, bai zerbitzuan.  Gure ustez, gure nazioarteko testuinguruak inoiz baino argiago uzten du munduko gobernu guztiek energia berriztagarriei laguntzeko politika gehiago garatu behar dituztela. Eolikoak, bere lehiakortasunagatik, etorkizun handia du. Aurreikusten da instalatutako edukiera osoa 3z biderkatuko dela 2030ean, eta 10ez 2050ean, onshore eolikoaren kasuan, eta 10ez 2030ean, offshore eolikoaren kasuan.

Zein da zuen estrategia nazioarteko merkatuan?

‘Glokalak ‘izatea (globalak eta lokalak), hau da, egungo merkatuetan dugun posizioari eustea, betiere, giharra eta maila globalean erantzuteko gaitasuna edukita, baina tokikoak ere izanda. Bezeroarengandik hurbil egotea, haien beharrei ematen diegun erantzuna hobetuz eta prozesuak arinduz, malgutasuna handituz eta entrega-denborak murriztuz, betiere, eraginkortasun operatiborik handiena bermatzeko.

Lotutako albisteak

Aitzgorri:  «Ezin  da  dibertsifikatu  berritu  gabe,  eta  geure  kasuan  hori  gertatzen  zen  robotikarekin»
30/06/2025 I+G+B

Aitzgorri: «Ezin da dibertsifikatu berritu gabe, eta geure kasuan hori gertatzen zen robotikarekin»

Gipuzkoako enpresa 35 urteko esperientzia du galdaragintza astunaren sektoreko erreferente moduan, eta ekarpenak egiten dizkie I+G prozesuei eta teknologia aurreratuari

Cimico:  “Gure  teknologiek  funtsezko  abantaila  teknikoak  eskaintzen  dituzte  hondakin-uren  tratamendu  biologikorako”
26/06/2025 I+G+B

Cimico: “Gure teknologiek funtsezko abantaila teknikoak eskaintzen dituzte hondakin-uren tratamendu biologikorako”

Gipuzkoako enpresak irtenbide berritzaileak sortzen ditu bere sektorean, Estatuko zein nazioarteko proiektuekin. Gainera, AnIFAS proiektuan lan egiten du, Hazitek programaren laguntzarekin eta oxigenorik gabeko tratamendurako teknologia bat garatzen zentratuta.

Gorlan  taldea,  I+G  arloan  jarduten  duen  balio  erantsi  handiko  produktu  elektrikoen  enpresa
23/06/2025 I+G+B

Gorlan taldea, I+G arloan jarduten duen balio erantsi handiko produktu elektrikoen enpresa

Zornotzako enpresak SPRI Taldearen zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du, eta produktu berriak garatzen bakarrik diharduten 90 pertsona ditu.

Ikusmen,  25  urte  baino  gehiagoko  esperientzia  ikusmen  artifizialeko  soluzioak  garatzen
10/06/2025 I+G+B

Ikusmen, 25 urte baino gehiagoko esperientzia ikusmen artifizialeko soluzioak garatzen

Konpainia bizkaitarrak ekoizten dituen ekipoak akatsen ikuskapena eta objektuen azterketa bezalako prozesuak automatizatzeko ahalmena dute. Azken urteetan, elikagaien sektorean duen presentzia handitu du enpresak.

UNLOCK  proiektuak  oilasko  lumak  nekazaritza  produktu  jasangarri  bihurtzen  ditu
06/06/2025 I+G+B

UNLOCK proiektuak oilasko lumak nekazaritza produktu jasangarri bihurtzen ditu

Lau urteko ikerketaren ondoren, Cidetec Surface Engineering buru duen proiektu europarrak oilasko-lumak nekazaritzarako lehengai jasangarri bihur daitezkeela frogatu du.

ATE  Informatikak  adimen  artifizialaren  bidezko  digitalizazioa  bultzatzen  du  euskal  ETE-etan
29/05/2025 I+G+B

ATE Informatikak adimen artifizialaren bidezko digitalizazioa bultzatzen du euskal ETE-etan

Gipuzkoako konpainia erreferentziazko bazkide teknologiko gisa finkatu da gero eta ingurune digitalagoan eboluzionatzearen alde egiten duten enpresentzat.

KA-IA,  ibilgailu  elektriko  eraginkorragoak  eta  malguagoak  fabrikatzeko  adimen  artifiziala
29/05/2025 I+G+B

KA-IA, ibilgailu elektriko eraginkorragoak eta malguagoak fabrikatzeko adimen artifiziala

Hazitek proiektu estrategiko hau 2021etik 2023ra bitartean garatu zen, eta Gestamp izan zuen buru. Lau jarduera-eremutan lortu zituen helburuak: produktuaren diseinuan, prozesuaren diseinuan eta balorazioan, ekoizpenaren kudeaketan eta kalitate-kontrolean.

FIDEGAS,  40  urte  baino  gehiago  gasak  detektatzeko  sistemak  diseinatzen  eta  fabrikatzen
26/05/2025 I+G+B

FIDEGAS, 40 urte baino gehiago gasak detektatzeko sistemak diseinatzen eta fabrikatzen

Donostiako enpresa hidrogenoaren bidez jasangarritasunaren alde egiten duten bi proiekturen parte da: HIMUGI eta H2Sarea. Proiektu horiek SPRIren Hazitek dirulaguntza jaso dute.

Hemolinek  test  anitzeko  sistema  portatila  garatu  du  hemostasiaren  diagnostiko  azkar  eta  zehatza  lortzeko
19/05/2025 I+G+B

Hemolinek test anitzeko sistema portatila garatu du hemostasiaren diagnostiko azkar eta zehatza lortzeko

iLine Microsystemsek zuzendutako proiektua osasun-sektorerako dispositibo bat garatzen ari da, antikoagulatutako pazienteak tratatzeko. SPRI Taldearen Hazitek Laguntza Programaren babesa izan du.

EGOKIA  proiektuak  elkarlaneko  ikaskuntza  automatikoko  plataforma  aitzindari  ziberseguru  bat  lortu  du
16/05/2025 I+G+B

EGOKIA proiektuak elkarlaneko ikaskuntza automatikoko plataforma aitzindari ziberseguru bat lortu du

Hazitek proiektu hau hamar bat euskal enpresa eta ikerketa zentrok garatu zuten, Mondragon Assembly buru zela.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.