Fagor Automationek fabrikazio prozesuak hobetzeko teknologia berri bat garatu du
Euskal konpainiak, sistema optoelektroniko bat sortu du, Hannoverreko EMOan aurkeztuko dena eta kontrako lan baldintzatan makinaren ardatzen posizioaren kalkulu egokirako lagunduko duena.
Makineriaren automatizazio eta kontrol sistemak fabrikatzen dituen Fagor Automationek 3STATECH soluzioa garatu du, hots, Hannoverreko EMO feriaren azken edizioan aurkeztutako eta makinen ardatzen posizioaren kalkulua hobetzeko eta ekoizpen prozesuan eraginkortasuna areagotzeko teknologia optoelektronikoa dena, hain zuzen ere.
Zehazki, enpresaren azken encoder gaman sartutako soluzioak, makinak gotortzera laguntzen du, doitasunik galdu gabe gainera, euskal enpresaren ohar baten arabera.
Garapenak irakurketa optikoa irmotzea eta, makinaren barrualdean erregistratutako tenperatura eta hezetasunaren ondorioz sortutako kondentsazioak eragindako lurrun eta langarrari erresistentzia handiagoa eskaintzea ahalbidetzen du.