Albisteak 5 iraila, 2025

Euskal zentro teknologikoek Euskadiko garapen industrialean duten garrantzia azpimarratu du Jauregik

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bereziki azpimarratu du TECNALIAk herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoa, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin Gipuzkoako Parke Teknologikoan duen egoitzan egin duen bileran
-

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak gaur nabarmendu duenez, euskal zentro teknologikoak bultzatzen ari diren inpaktu handiko ekimenek funtsezko egitekoa izango dute datozen urteetan Euskadiko industriaren garapenean. Ildo horretan, bereziki nabarmendu du TECNALIAren lana, “gure herrialdearen garapen teknologiko eta industrialarekin duen konpromisoagatik”, Jesús Valero zuzendari nagusiarekin TECNALIAren egoitzan, Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Donostian, egin duen bileran.

Sailburuak adierazi duenez, “oso garrantzitsua da Euskadiko enpresentzat, bereziki ETE-entzat, TECNALIAk duen transferentzia teknologikoaren portzentaje oso handia, I+G+b etorkizun ekonomikoaren berme bihurtzen baita ekoizpen-sarearen zerbitzura jartzen denean eta kalitatezko enplegua sortzen duenean, kasu honetan bezala”. Halaber, nabarmendu du “zentro teknologiko hau garrantzitsua da Euskadiren etorkizunerako funtsezkoak diren arloetan, hala nola fabrikazio adimendunean, energia berriztagarrietan, mugikortasun jasangarrian eta adimen artifizialean; TECNALIA erreferentea da horretan”.

Europako hegoaldeko ikerketa eta garapen teknologikoko zentro handiena da TECNALIA. Enpresa eta erakundeekin lankidetzan aritzen da, lehiakortasuna eta pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde jasangarria lortzeko.

Hala, iaz, industria-ehunarekin batera, 4.600 soluzio teknologiko baino gehiago garatu zituen adimen artifizialaren, hidrogenoaren, konputazio kuantikoaren, zibersegurtasunaren, fabrikazio malguaren, deskarbonizazioaren, ekonomia zirkularraren edo mugikortasun jasangarriaren inguruan, enpresa-sarea etorkizuneko erronketara egokitzea bultzatzeko.

BRTA – Basque Research and Technology Alliance aliantzako kide da TECNALIA, beste 16 euskal zentro teknologikorekin batera. Egoitza nagusia Donostian duen arren, Gipuzkoako Parke Teknologikoan, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan, Zaragozan edo Madrilen ere instalazio ugari ditu, baita ordezkaritzak ere Txinan, Kolonbian, Frantzian, Italian edo Serbian. Jarduera-eremu nagusiak fabrikazio adimenduna, eraldaketa digitala, trantsizio energetikoa, mugikortasun jasangarria, osasuna eta elikadura, hiri-ekosistema eta ekonomia zirkularra dira.

Bi ordu inguruko bileran, Eusko Jaurlaritzaren aldetik honako hauek parte hartu dute: Jaione Ganzarain Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak, Irantzu Allende Trantsizio Energetikoko sailburuordeak, Iñigo Arana Kabinete zuzendariak. TECNALIAren aldetik honako hauek parte hartu dute: Agustín Sáenz Estrategia, Merkatu eta Teknologiako zuzendariak, José Luis Elejalde Trantsizio Energetikoko zuzendariak, David Sánchez Industria eta Mugikortasuneko zuzendariak eta Elena Schaeidt Garapen Korporatiboko eta Giza Baliabideetako zuzendariak.

Ekonomiaren egoerari eta Eusko Jaurlaritza egiten ari den baliabide eta estrategiei buruz Estatu Batuetako Administrazioaren muga-zergen politikaren ondorioz Imanol Pradales Lehendakaria azken aldian egiten ari den hausnarketaren berri eman du bileran Jauregi sailburuak. Industria Planak eta sektoreko bilerek ere zeregin garrantzitsua izango dute egoera berrian.

Bestalde, TECNALIAk Plan horrekin duen konpromisoa nabarmendu du, eta, zehazki, erronka horrekin duena: “I+G+b alorreko inbertsio pribatua eta publiko-pribatua handitzea, lidergo teknologiko jasangarria sendotzeko”. Bileraren ondoren, Hidrogeno Laborategia bisitatu dute.

Gaur egun, 1.520 langile baino gehiago ditu TECNALIAk, horietako 315 doktoreak dira. 137 milioi euroko diru-sarrerak izan zituzten aurreko ekitaldian. Hori dela eta, TECNALIA da gaur egun ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko Espainiako zentro nagusia.

Lotutako albisteak

Sustatu  berrikuntza-proiektuak  zure  enpresan  Fast  Track  Innobideak  ekimenarekin
03/03/2026 Berrikuntza

Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin

Fast Track Innobideak programak laguntza ematen die ondasun edo zerbitzu berriak merkaturatzera edo enpresan negozio-prozesuak hobetzera bideratutako berrikuntza-jarduerak bultzatu nahi dituzten Euskadiko ETE industrialei, haien lehiakortasuna indartzeko. Programa apirilaren 30era arte egongo da zabalik.

Inoxkautxok  sektorean  duen  posizioa  sendotu  du  Expolivan  egon  ondoren
27/02/2026 I+G+B

Inoxkautxok sektorean duen posizioa sendotu du Expolivan egon ondoren

Konpainia erreferentzia da ponpa helikoidaletarako osagaien fabrikazioan

Made  in  Euskadi  teknologia  iraultzailea  ROBOOST  proiektu  eraldatzailearen  bidez  robot  industrialak  garatzeko
26/02/2026 I+G+B

Made in Euskadi teknologia iraultzailea ROBOOST proiektu eraldatzailearen bidez robot industrialak garatzeko

Bigarren proiektu eraldatzaile honek 50 milioi euro inguruko hasierako inbertsioa dakar datozen hiru urteetan, eta horietatik 35 milioi baino gehiago I+Gko eta garapen teknologikoko jardueretara bideratuko dira. Kalitatezko 500 lanpostu sortzea dakar —zuzeneko 200 enplegu eta zeharkako 300—

2026–2027  Europako  finantzaketa  Aeronautikan,  Espazioan  eta  Mugikortasunean,  eta  haren  eragina  euskal  industrian
19/02/2026 I+G+B

2026–2027 Europako finantzaketa Aeronautikan, Espazioan eta Mugikortasunean, eta haren eragina euskal industrian

Europa aurrera doa deskarbonizazioa, elektrifikazioa eta espazioa ardatz dituzten lan-ildoetan, eta horiek ondorio esanguratsuak dituzte euskal industriarentzat.

Euskadi  funtsezkoa  izango  da  etorkizuneko  motor  aeronautikoen  belaunaldi  berriaren  garapenean,  lehen  proiektu  eraldatzaile  industrialari  esker

Euskadi funtsezkoa izango da etorkizuneko motor aeronautikoen belaunaldi berriaren garapenean, lehen proiektu eraldatzaile industrialari esker

Proiektu eraldatzailea beste urrats bat da Euskadiko industria aeronautikoaren garapenean. Abiazio komertzialeko motorren hurrengo belaunaldirako funtsezko teknologien garapena ahalbidetuko du, besteak beste. Proiektuak hurrengo hiru urteetarako 110 milioi eurotik gorako inbertsioa izango du, eta horietatik 60 milioi euro baino gehiago I+Garen eta teknologia-garapenaren arlokoak izango dira

Basque  Tek  Ventures:  deep  tech  teknologia  enpresa  berri  bihurtzeko  esparru  bat
11/02/2026 Ekintzailetza

Basque Tek Ventures: deep tech teknologia enpresa berri bihurtzeko esparru bat

Zientzia-ingurunetik merkatura igarotzeko bidean dauden deep tech teknologiei laguntzera bideratutako ekimena, prozesuari egitura eta jarraitutasuna emanez.

Medopek  SICUR  2026an  aurkeztuko  dituen  berrikuntzak  begien  babesari  dagokione
09/02/2026 I+G+B

Medopek SICUR 2026an aurkeztuko dituen berrikuntzak begien babesari dagokione

Foku nagusietako bat ISO 16321 araudiaren araberako ziurtagirien eguneratzea izango da, sektorerako funtsezkoa den arau-aldaketa.

Aleovitro,  landare  in  vitro  hazkuntzarako  euskal  bioteknologia

Aleovitro, landare in vitro hazkuntzarako euskal bioteknologia

Konpainia bizkaitarrak zeharkako zerbitzuak eskaintzen ditu; elikadura, farmazia, medikuntza eta kosmetikaren sektoretik ingurumenera

“Euskadi  erreferentzia  da  Europan  biozientzietan  eta  terapia  aurreratuen  fabrikazioan”
14/01/2026 I+G+B

“Euskadi erreferentzia da Europan biozientzietan eta terapia aurreratuen fabrikazioan”

Jaione Ganzarain Eusko Jaurlaritzako Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeak "Eusko Jaurlaritzarentzat bereziki garrantzitsua da terapia aurreratuen eremuan maila globalean punta-puntakoak diren konpainiek Euskadin garatutako industrietan inbertitzearen aldeko apustua egitea" adierazi du

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
09/01/2026 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak Azpitek laguntza programaren edizio berri bat abiarazi du, ikerketako azpiegiturak eta ekipamendua eskuratzen, instalatzen, berritzen eta eguneratzen laguntzeko, sektore estrategikoekin, funtsezko teknologiekin eta zeharkakoekin eta Euskadi 2030 Industria Planaren Proiektu Eraldatzaileekin bat egiten lagunduko duen ezagutza sortzen laguntzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.