Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 urria, 2021 Azpiegiturak I+G

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak bost campus berri eraikitzea eta 2021-2024 Plan Estrategikoaren barruan dauden hiru campus handitzea aurreikusi du

126 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egingo da balio handiko enpresa-proiektuak erakartzeko

Sareak milioi bat m2 inguruko hazkunde globala aurreikusten du lursailean, eta 5 eraikin berri eraikitzea, 2021-2024 aldian 160 enpresa berri iristea errazteko.

EPTSk Smart estrategia eta trantsizio energetikoa garatzearen aldeko apustu handia egingo du, eta 17 milioi euro inbertituko ditu 2035ean autosufizientzia lortzeko.

 

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak 2021-2024 Plan Estrategikoa aurkeztu du gaur, Zamudioko Campuseko eraikin nagusiaren auditorio berrituan egindako ekitaldian. Bertan izan dira Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua, Estíbaliz Hernáez EPTSko presidentea eta Itziar Epalza EPTSko zuzendaria. Planaren ildo nagusien artean, hazkundearen aldeko apustua nabarmentzen da: EAEn 5 campus berri proiektatu dira, milioi bat metro karratu berri, eta 126 milioi euroko inbertsio globala. Inbertsio horretan, egungo parkeak handituko dira eta eraikin berriak eraikiko dira.

Prensa RPTE-PE 2024_EUS

Plana 3 ardatz nagusik osatzen dute: modu ordenatuan haztea, ekosistema jasangarriagoak eta eraginkorragoak indartuz; Euskadiko eta campusetan instalatutako enpresen eta pertsonen hazkunde teknologikoari era aktiboan laguntzea; eta ekosistema zientifiko teknologikoetan eragitea, zerbitzu bereizgarrien eta Parke markaren zerbitzuen bidez.

Horretarako, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak 8 ildo estrategiko aurreikusten ditu: Hedapen geografikoa eta espezializazioa, Negozioaren hedapena, Azpiegitura Smart eta jasangarria, Gizarteari Ekarpena, Aliantzen Sarea, Sareko antolamendu-eredua, Zerbitzu bereizgarriak eta Parke marka.

8 ildo estrategiko horiek 18 ekimenekin eta 60 ekintza zehatzekin lotuta egongo dira, eta horien artean zerbitzuen katalogo berri bat abiaraztea nabarmenduko da. BEParke markaren pean, ekimen honek EPTSk eskaintzen dituen aukera guztiez gozatzeko aukera emango die enpresei eta profesionalei: Networkin-a, K-business bidez; talentuaren erakarpena eta fidelizazioa, K-talent bidez; merkatuetarako sarbidea, K-impulse bidez; eta egokitzapen teknologikoa, K-future bidez. EPTSko campusetan lan egiten duten pertsonen kasuan, Plan berriak ongizate-zerbitzuak (kirolarekin, kontziliazioarekin, barne-mugikortasunarekin erlazionatutakoak) eta zerbitzu orokorrak (garraio publikoa, ostalaritza) martxan jartzea aurreikusten du.

Eusko Jaurlaritzak sustatutako hiru RIS3 sektoreen (Osasun pertsonalizatua, Energia garbiagoak eta Industria Adimenduna) eta bi erreferentzia-eremu handiren (“Smart Mobility” eta Elikadura Osasungarria) inguruan ezarri dira Sarearen jarduketa-ildo nagusiak. EPTSk zuzenean eragiten die Garapen Jasangarriko 17 helburuetatik 14ri, eta horrek argi eta garbi erakusten du Sareak Euskadin erreferentziazko eragile sozial gisa duen garrantzia.

EPTSren bilakaerari dagokionez, 2017-2020 aldiko datuek joera positiboa erakusten dute, instalatutako enpresak etengabe hazi direlako (% 2,3) eta lanean ari diren pertsonak gero eta gehiago direlako (% 3,2). Gaur emandako datuen arabera, 580 enpresa teknologiko eta 19.472 langile daude (horien artean 1.603 doktoreak dira, % 53k goi-mailako tituluak dituzte eta % 32 I+Gn ari dira lanean). 2020an 554 milioi euroko gastua bideratu zuen I+Gra eta 2020an 5.361 milioi euroko fakturaziora iritsi zen.

 

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak