Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 iraila, 2021 I+G Industria adimenduna

Bi euskal zentro teknologikok elkarrekin lan egiten dute osagai plastikoetan elektronika integratzeko helburuarekin

Teknikerrek eta Gaikerrek, BRTAko kide direnak, In Mould Electronics teknika erabiliko dute fabrikazio merkeagoa eta malguagoa bultzatzeko.

Tekniker eta Gaiker teknologia-zentroek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute. Akordio horren helburua, soluzio bateratuak garatuz eta ezarriz, elektronika osagai plastikoetan integratzea eta enpresa-sareko beste eragile batzuekin sinergiak sortzea da. Bi zentroa, BRTAko kideak dira (Basque Research and Technology Alliance), eta elektronika integratuaren esparruan adituak.

Lankidetza-hitzarmen honek pieza plastikoetan integratutako elektronikaren alorrean azkenaldian gehien erabiltzen den teknologietako bat izango du ardatz: in Mould Electronics (IME). Fabrikazio-teknika honek plastikoa injektatzeko prozesuan elektronika integratzea ahalbidetzen du, fabrikazio malguagoa eta merkeagoa lortuz.

Alor honetako tekniketan duten esperientzia handiari esker, zentro teknologikoek hainbat teknologiatan lan egingo dute. Teknikerrek IMErako elektronika inprimaketa diseinuan, zirkuituen 2D inprimaketan eta gaur egun inprimatu ezin diren osagaien ezartzean lan egingo du.

Bestalde, material plastikoekin lotutako teknologietan jarriko du arreta Gaikerrek, materialen hautaketatik hasi eta prozesatzera arte. Adibidez, zirkuitu inprimatuaren termokonformazioa eta zirkuitu inprimatuak injekzio bidez gainmoldatzea, konexio-elementuak babestuz, edo soluzioen ekodiseinua eta iraunkortasuna, ekonomia zirkularra bultzatuz.

Aliantza horrek beste eragile batzuen lankidetza eta onura bilatzen du, Luis Uriarte Teknikerreko zuzendari nagusiak azpimarratu duenez: “Gure eskualdeko industria-sarearen lehiakortasuna hobetzeko xedea dugu. Akordio horren bidez, ezagutza eta teknologia berriaren transferentzia sustatu nahi da, hazten ari den eremu batean, hots, pieza plastikoetan txertatutako elektronikan”.

Bestalde, Gaikerren arabera, “akordio honen esparruan garatuko eta transferituko den teknologia Euskal Autonomia Erkidegoko industria-sektore traktoreek eskatzen dute. Gure inguruko enpresei balioa emateko aukera berri bat da”, adierazi du Santiago Rementeria Gaikerreko zuzendari nagusiak.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak