Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 Marzo, 2018 Digitalizazioa I+G Industria adimenduna Smart Industry Programa

Automozioa, aeronautika eta osasuna, fabrikazio gehigarrian aktiboenetakoak diren hiru industria

Tecnun, Pixel Sistemas, Ik4-Lortek, Tecnalia, Carsa, Addimat, HP-Iberia Domotek y Stratasys

Fabrikazio gehigarria, gaur egun bizi duen egoera eta etorkizunari begira duen proiekzioa ardatz hartu dira SPRI Taldeak eta Gipuzkoako Ganberak Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean antolatutako topaketan. Fabrikazio gehigarria hertsiki loturik dago 4.0 Industrian erreferentziazko motor bilakatu diren sektoreekin, hala nola automozioarekin, aeronautikarekin, makina-erremintarekin edota osasunarekin, eta lotura horrek azkartu egin du bere ezarpena Euskadiko produkzio-industrian.

 

Fabrikazio mota horrek hainbat abantaila eskaintzen ditu, adibidez, posible da pieza oso konplexuak egitea inprimagailu bakar batekin, behar adina pieza egitea eta material desberdinak erabiltzea, eta, bestalde, kontuan hartu behar da baita ere sostengarritasun faktorea, material oso gutxi galtzen baita. Baina baditu bere mugak, esaterako, 3D inprimagailuentzat modelatzen dakiten giza-baliabideak (bereziki azaleren arloan) behar dira, eta beste faktore bat da inprimagailuen bereizmena (zenbat eta kalitate handiagoa, orduan eta garestiagoa) eta pieza guzti-guztiak desberdinak direla.

 

200etik gora profesionalek aukera izan dute Tecnun, Pixel Sistemas, Ik4-Lortek, Tecnalia, Carsa, Addimat, HP-Iberia Domotek eta Stratasys enpresen esperientziak partekatzeko.  Hizlari guztiak bat etorri dira esatean merkatu hori oso azkar ari dela hazten, uste baino azkarrago, bi digitu baino gehiago azken bost urteetan. Teknologiak gero eta zehatzagoak eta espezializatuagoak dira, eta lanean jarraitzen dute material berriak eta prozesu hobeak txertatzeko eta horrela erantzuna emateko industria tradizionalean kostuagatik eta denboragatik ase ezin ziren premiei. Hizlariek orobat aipatu dute fabrikazio gehigarriaren ekosistema bat sortu beharko litzatekeela. Eta industria horretarako giza-baliabideak dira ekosistema berri horren eskaeretako bat.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Digitalizazioa
Hobycasa, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen arloan liderra den Gasteizko enpresa
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
Lau ekintzailek plataforma bat sortu dute 4.0. Industriako proiektuak online kudeatzeko
Irakurri gehiago
12 apirila, 2024 Digitalizazioa
ScrapAdek hondakinen salerosketa-prozesua errazten die mundu osoko enpresei
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Zure enpresa industria adimendun bilakatzen laguntzen dizu Smart Industry programak
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Digitalizazioa
Egin ezazu prestakuntza-plana zure enpresan Gaitasun Digitalen programarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak