Luis Alzola, Alzola Brakes enpresaren gerente eta jabea.
I+G+B
Albisteak 23 urtarrila, 2025

Alzola Brakes, urtean 70.000 balazta elektromagnetiko fabrikatzen dituen Gasteizko enpresa

Enpresak igogailuen sektorean egiten du lan eta % 15 hazi da I+Daren eta teknologia berrien alde egindako apustuari esker.
-

Alzola Brakes familia-enpresa bat da eta Gasteizen du egoitza. Urtero, 70.000 balazta elektromagnetiko fabrikatzen ditu, batez ere igogailuetarako. Makinetan eta I+G arloan egindako inbertsio handiei esker, % 15 hazi da eta bost urte eskasetan fakturazioa bikoizteko aurreikuspenak ditu. Esportazioak % 50 dira, eta batez Europan egiten ditu.

Gasteizen sortu zen enpresa 1999an konpresoreen fabrikatzaile batentzat motor elektrikoetako harilketak egiteko tailer gisa. “Baina, handik gutxira, merkeagoak ziren Asiako produktuak sartu zirenean, konpresoreen sektorea maldan behera joan zen. Kasualitatez, igogailuen balaztetan jarri genuen arreta, haiek ere harilketa elektrikoa baitute. Hala, 2000. urtean, azpikontratista gisa eta bezeroaren diseinuaren arabera balaztak egiten hasi ginen”, azaldu du Luis Alzolak, Alzola Brakes enpresaren gerente eta jabeak.

Apustuak arrakasta izan zuen eta motorren fabrikazioa utzi eta balazta elektrikoetara bideratu ziren buru-belarri, “baina beti bezeroaren diseinuaren arabera”. 2007an, enpresako salmenten % 95 biltzen zuen bezero bat zuten eta, noski, kontzentrazioak beti arriskua dakar berekin. Horregatik, 2008an, balazta osoaren lehen produktu propioa garatu zuten.

Merkaturatzea higiezinen sektorearen burbuilarekin eta eraikuntzaren geldialdiarekin batera gertatu zen. “Produktu lehiakorra zen, baina Espainian ez zegoen merkaturik. Orduan, atzerrira ateratzea erabaki genuen; Europara jo eta ondo funtzionatu zuen”.

Azken bi urteotan, kontratuak sinatu dituzte multinazionalekin eta, horren ondorioz, “produkzio-eredua berriro planteatu behar izan dugu kostu, kalitate eta zerbitzu mailako asebetetzea bermatzeko. Hala, giza baliabideen eta makinen inbertsioaren hazkundea bultzatu dugu”.

Alzola Brakesek balazta elektromagnetikoak erabiltzen ditu eta % 90 igogailuetan erabiltzen dira. Gainerako % 10, aldiz, sektore eolikoan. Igogailuetan ez ezik, produktuak autoetan, garabietan, robotikan, makina industrialetan edo orga jasotzaileetan ere ikus daitezke.

Balazten urteko fabrikazioa 70.000 ingurukoa da eta haietako 20.000 dira diseinu propiokoak. Esportazioak % 40koak dira eta batez ere Europara bideratzen dira; “dena den, Txinara, Indiara, Japoniara eta Turkiara ere esportatu izan dugu. Baina duela hiru urtetik, Asiako herrialdeek politika protekzionistak dituztela eta arantzelak igo dituztela ikusi dugu. Aldiz, Europan ez dago Asiako lehiakiderik eta, ondorioz, Europa kontinentera bideratu gara”.

Urteko fakturazioa 5,5 milioi euro ingurukoa da eta 27 langile ditu (guztiak Gasteizko fabrikan). I+G arloa funtsezkoa da oso teknologikoa den produktuan “eta segurtasun arloko eskakizunak direla eta, ezin delako segurtasunari edo funtzionamenduari dagokienez akatsik izan. Teknologia berrien aldeko apustua egin dugu eta simulazio elektromagnetikoko eta kalkulu aurreratuko lizentziak erosi ditugu”. Hala, I+G arloak fakturazioaren % 3 eta % 4 artean jasotzen du, eta ekipamendu berrietan egindako inbertsioaren % 7.

Horri esker, enpresaren hazkundea ikusgarria izan da: iaz, % 15eko gorakada izan zuen. Gainera, kontuan izan behar da oso sektore kontserbatzailea dela eta “asko kostatzen dela bertan produktu berri bat ezartzea. Aurten, berriro ere % 15 haztea eta bost urteko epean fakturazioa bikoiztea espero dugu”.

Alzola Brakes enpresak aurrean duen erronka nagusia da enpresaren gaitasuna eskariaren arabera egokitzea. Horretarako, ekipo berriak erosi, laneko metodologia berriak ezarri eta langileentzako trebakuntza berriak bultzatu beharko ditu. “Kalitatea maila gorenera eraman behar dugu. Gaur egun, fabrikatzen ditugun 3.000 balaztatatik bat bakarrik baztertzen da”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

Lotutako albisteak

EEN  Basque  Sareak  euskal  ETE-en  parte-hartzea  errazten  du  Europako  I+G  programetan
11/07/2025 I+G+B

EEN Basque Sareak euskal ETE-en parte-hartzea errazten du Europako I+G programetan

BRTA sartu delako Innobasque, BT&I eta hiru merkataritza-ganberekin batera Euskadin SPRIk koordinatzen duen Europako Batzordearen ekimenean

Seinalek  enpresei  beren  informazioa  edozein  mehatxuren  aurrean  babesten  laguntzen  die
08/07/2025 Zibersegurtasuna

Seinalek enpresei beren informazioa edozein mehatxuren aurrean babesten laguntzen die

20 urte baino gehiagoko esperientziarekin, Seinale zibersegurtasunean eta Zuzenbide Digitalean espezializatutako konpainia gisa finkatu da

Tecnalia,  zibersegurtasunaren  maila  guztietako  saiakuntzak  egiteko  akreditazioa  lortu  duen  lehen  erakunde  nazionala
02/07/2025 Zibersegurtasuna

Tecnalia, zibersegurtasunaren maila guztietako saiakuntzak egiteko akreditazioa lortu duen lehen erakunde nazionala

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak ENACen (Egiaztatze Erakunde Nazionala) akreditazioa lortu du, nazioarteko IEC 62443-4-2 arauaren arabera industria segurtasun-maila handienean ziurtatzeko.  

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
25/06/2025 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak atera berri du Azpitek laguntzen programa berri bat, alegia, azpiegiturak eta ikerketa-ekipamenduak eskuratu, instalatu eta eguneratzen laguntzera bideratutako ekimena. Programa hori bat dator 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030), eta haren helburua da I+G+b garatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren...

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Eusko  Jaurlaritzak  70  milioi  euroko  zuzkidura  duten  Emaitek  Industria  Hobea  eta  Azpitek  programak  onartu  ditu,  Zientzia,  Teknologia  eta  Berrikuntzaren  Euskal  Sareko  zentro  teknologikoei  laguntzeko
17/06/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 70 milioi euroko zuzkidura duten Emaitek Industria Hobea eta Azpitek programak onartu ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoei laguntzeko

Bi programa horiek 58,5 eta 9 milioi euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren, eta foku anitzeko zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea dute helburu

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

Ironchip  enpresak  nazioartean  hedatzea  azkartzea  helburu  duen  1,5  milioi  euroko  eragiketa  amaitu  du
09/06/2025 Finantziazioa

Ironchip enpresak nazioartean hedatzea azkartzea helburu duen 1,5 milioi euroko eragiketa amaitu du

Sabadell Venture Capitalek zuzendutako eragiketa horrek equity-a eta zorra uztartzen ditu, eta enpresari aukera emango dio merkataritza-hazkundea indartzeko, baita zibersegurtasunean eta pasahitzik gabeko autentifikazioan erreferente gisa duen posizioa finkatzeko ere

Ludus-ek  Europako  proiektu  batean  parte  hartzen  du  ingurune  birtual  naturalago  eta  murgilgarriagoak  sortzeko

Ludus-ek Europako proiektu batean parte hartzen du ingurune birtual naturalago eta murgilgarriagoak sortzeko

Bizkaiko enpresak bat egiten du Horizon Europeren LUMINOUS proiektuarekin, adimen artifiziala errealitate hedatuan integratzeko.

Basquevoltek  bere  lidergo-estrategia  indartu  du  egoera  solidoko  baterietarako  elektrolitoan

Basquevoltek bere lidergo-estrategia indartu du egoera solidoko baterietarako elektrolitoan

Konpainiak Europan elektrolitoaren erreferentziazko hornitzaile gisa duen posizionamendua lehenetsi du, automobilen eta gelaxken fabrikatzaileekin akordio estrategikoak eginez

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.