Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 urria, 2019 Berrikuntza Nazioartekotzea Alemania Argentina ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment Brasil Energia Erresuma Batua Errusia Europa Fast Track Innobideak programa India Irlanda Italia Kolonbia Latinoamerika Mexiko Polonia eta Ukrainia Ris3 Euskadi Txekiar Errepublika eta Eslovakia Txile Txina Uruguai

Solarpackek mundu osora zabaldu du bere energia eredu arrakastatsua

Getxoko konpainiak eguzki-instalazio fotovoltaikoak bezeroaren neurrira diseinatu, finantzatu, eraiki eta mantentzen ditu
Pablo Burgos eta José Galíndez, Solarpack-eko arduradunak.

Getxoko konpainiak eguzki-instalazio fotovoltaikoak bezeroaren neurrira diseinatu, finantzatu, eraiki eta mantentzen ditu

Bizkaiko Getxo herrian dago, eskala handiko eguzki-instalazio fotovoltaikoen garapenean jardun eta denbora-tarte laburrean sektorearen egiazko erreferente bilakatu den Solarpack korporazioaren jatorria. Izan ere, José Galíndez eta Pablo Burgos bazkide sortzaileek 2005ean euskal konpainia honen argia piztu zutenez geroztik, etengabe haziz joan da.

 

Multinazional bihurtuta, 130 lanpostu inguru ditu hamar herrialdetan eta eguzki-energia fotovoltaikoaren arloko azken belaunaldiko 11 proiekturen kapitaleko partaidea da Espainian, Perun, Txilen, Indian eta Malaysian, 252 MegaWatt inguruko guztizko gaitasunarekin. Berrikitan Asiako merkatuan egin duen sarrerari esker, Solarpackek mundu osoan sortzen du energia elektrikoa, eguneko 24 orduetan.

 

Zuen arduratzen zarete parke fotovoltaikoak diseinatu, finatzatu, eraiki eta mantentzeaz. Hori al da arrakastaren gakoa?

Hala uste dugu. Osagaiak fabrikatzea da guk egiten ez dugun gauza bakarra, baina proiektu fotovoltaiko baten inguruko gainerako jarduera guztiei buruz, ezagutza zabala dugu. Lehiakideek ere gure ereduari erreparatu diote eta hazten jarraituko duela uste dugu. Ziklo integratua bezalakoxea da, baina epe luzean oinarritutakoa.

 

Zein da abiarazi duzuen parkerik handiena?

104 MW instalatu ditugu Indian, eta hori kontuan hartzeko moduko tamaina da, baina une honetan, beste 123 MW instalatzeko azken faseetan sartuta gaude Txilen, Atacamako basamortuan, eta horixe izango litzateke orain arte abiarazi dugun proiekturik handiena. Potentzia horrekin, 100.000 etxebizitza ere argiztatu ahal izango genituzke.

 

Energia nuklear berria eguzki-energia fotovoltaikoa baino lau aldiz garestiago izanik, zergatik ez da gehiago zabaldu eguzki-energia?

Alde batetik berri samarra delako, eta bestetik, panelak nahiz bestelako osagaiak ekoizteko behar den inbertsioa oso handia delako. Horregatik, oreka hori lortzeko, batez ere, denbora behar da. Pazientzia izan behar da, izan ere, datuen arabera, teknologia hau behin-betiko geratzeko iritsiko da. Egun energia batean zein bestean urtez urte instalatzen den megawatt kopurua kontuan hartuz gero, argi dago eguzki-energia fotovoltaikoa dela urtez urte MW berri gehien instalatzen ari dena, eta ondorioz, bien arteko aldea murrizten ari da pixkanaka-pixkanaka.

 

Sinesgarria iruditzen zaizu, energia berriztagarrien alde zenbait gobernutan gertatzen ari den jarrera aldaketa?

Aldaketa eta erabakiak hortxe daude, hori argi da. Baina ironiaz esan beharko nuke desio hori interesatu samarra dela administrazioen kasuan, eta horren arrazoia oso erraza da. Izan ere, teknologia bat oso garestia denean, esperimentuak kopuru mugatuetan egin behar dira, baina egun energia berriztagarriak dira, eta bereziki eguzki-energia fotovoltaikoa, alderdi horretan bilakaerarik onena duena eta energia elektrikoaren sorkuntzaren kostua murrizten laguntzen ari dena. Horregatik diot maitasun interesatua dela, energia-sorkuntzaren aztarna klimatikoa murrizteko duen gaitasunari erreparatu gabe.

 

Kutsadura gainditzea mundu osoa eguzki-plakez ‘ereitea’ bezain erraza balitz, zergatik dirudi oraindik teknologia horrek ez duela lortzen erabat abian jartzea?

Gaur egun, eguzki-energia fotovoltaikoa da munduan urtez urte Gigawatt gehien instalatzen ari den teknologia, baina lehen esan dudanez, horrek guztiak denbora behar du, are gehiago eskala handiko proiektuak garatzen direnean. Ingurumen arloko onarpen-prozesuak gainditu behar dira, kokapenak ondo aukeratu behar dira eta horrekin batera kontuan hartu behar da elektrizitatea dela milisegundo batean ekoiztutakoa istantean kontsumitzen duen munduko produktu bakarra. Horrek babes-teknologia garatzera behartzen du, energia berriztagarriak tartekakoak baitira, erabat kudeatu ezin direnak.

 

Orduan?

Orduan, elektrizitate-sarea kudeatzeko modua aldatu behar da, eta horrek milaka eta milaka milioi euroko inbertsioa eskatzen du, baita denbora ere aurrera ateratzeko. Horregatik, zenbait gobernu, Alemaniakoa kasu, eta Europar Batasuna bera elektrizitate-eredu berri bat diseinatzen ari dira, baina urteak beharko dira erabat hedatzeko.

 

Zenbatero aldatu behar dira zuek instalatzen dituzuen eguzki-panelak?

Hainbat eta hainbat urtez behin. Normalean, gure sektorean proiektuak 30 urtera begira gauzatzen dira, eta ildo horretan, eguzki-panelak dira fabrikatzaileek emandako 25 urteko bermea duten produktu bakanetako bat. Zergatik? Higadura eragiteko moduko elementu mekanikorik ez duen ekipamendu estatikoa delako, une oro eguzkira begira dagoena. Zaharkitze programaturik ere ez dute, bestela fabrikatzaileek munta handiko arazoari aurre egin beharko liokete, izan ere, sektorearen estandarra, lehen esan dudan bezala, denbora-tarte luze-luzean ekipamendu horien errendimendua bermatzera bideratuta dago.

 

Horrelako plakak instalatzea gomendatuko zenioke edozein komunitate, enpresa edo industrialderi?

Nik uste dut oro har merezi duela, nahiz eta kasu batzuetan bideraezina izango den; adibidez, zenbait auzo-komunitate edo eraikinetan, sabaiaren jaitsiera eta lekuaren galera nabarmena eragingo luke. Baina arazo hau beti egongo da. Nik uste dut, berandu baino lehen, berrikuntzaren bat ikusiko dugula merkatuan eguzki-energia fotovoltaikoaren horniketa sabaian modulurik instalatu beharrik gabe eskuratu ahal izateko. Hori laster ikusiko dugu, eta Solarpacken horren gainean lan egiten hasiak gara dagoeneko.

Lotutako albisteak

11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
26 otsaila, 2024 Berrikuntza
Vostok Electric: “Mugikortasun jasangarriaren esparruan hobe da urrats txikiak eta seguruak ematea”
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Berrikuntza
Lemu Group, papera manipulatzeko erreferente baten anbizioa
Irakurri gehiago
12 otsaila, 2024 Berrikuntza
Andima Laskurain (Korta): “Datozen lau urteetan %50 hazteko asmo handiko helburua jarri dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak