Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 1 iraila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi Start up UP Euskadi

“Polimerorik gabe, garapen iraunkorra lortzea ameskeria da”

José María Asua, Polymateko zuzendari zientifikoa
José M. Asua, Director Científico de POLYMAT

José María Asuak polimeroen erabilgarritasuna defendatzen du trantsizio ekologikoa aurrera eramateko eta Euskadik arlo horretan duen indar ikertzailea nabarmentzen du, sektorean “potentzia” handia baitu. Basque Center for Macromolecular Design and Engineering eta UPV/EHUko polimeroen ikerketa-institutua batzen dituen Polymateko zuzendari zientifikoak azken urteetan material horien inguruan  eman den azelerazioa nabarmendu du: 2000. urtean 24.000 patente zeuden eta 2019an 68.000 daude. 

Gizartean plastikoen erabilera murriztu behar dela entzuten da, baina teknologia-zentroak, ikerketa-taldeak eta enpresak berrikuntza egiten ari dira arlo honetan oinarrituta. Inkoherentea al da edo plastikoak eta jasangarritasuna bateratu ahal dira? 

Gure gizartearen erronka garapen iraunkorra lortzea da, testuinguru honetan garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesa barne hartzen dituena, baina baita gizartearen garapena ere. Polymaten eta ikerketa zentro, unibertsitate eta enpresa askotan polimeroak ikertzen ditugu, ziur baikaude horiek gabe garapen iraunkorra lortzea ameskeria dela. 

Ideia argi hau babesteko adibide batzuk emango ditut. Azkar hazten ari den populazio batean, behar diren elikagaien ekoizpena, kontserbazioa, garraioa eta banaketa egiteko, polimeroaezinbestekoak dira; polimeroen mende dago energia garbiak sortzea eta biltegiratzea, hala nola eolikoa eta fotovoltaikoa; garraioan erregaien kontsumoa areagotu egingo litzateke polimeroek ahalbidetzen duten pisu-murrizketarik gabe (auto baten pisua %1 murriztea kontsumoa %0,5 murriztea da); polimeroak beharrezkoak dira eraikinak termikoki isolatzeko, energia guztiaren zati handi bat kontsumitzen baitute (%28 AEBetan); gure etxeetan elektrizitatea daukagu polimeroak dituzten kable isolatuetatik iristen delako; telefono mugikorrak eta ordenagailuak ezingo lirateke polimerorik gabe erabili; medikuntza modernoa pentsaezina litzateke polimerorik gabe Imajinatu dezakezu duzu polimerorik gabe aurre egin behar diozula Covid19ari? 

Nire ustez, adibide horiek polimeroak garapen jasangarrira hurbiltzeko beharrezkoak direla baieztatzen dute, eta, gainera, gure bizimodua ezinezkoa izango litzatekeela haiek gabe. “Plastikorik gabeko mundua posible da” bezalako esloganek ez dute oinarririk, eta arazo konplexuei irtenbide sinplistak emateko saiakerak dira. 

Arazoa konplexua da, esan dudan bezala. Polimeroek dituzten erabilera anitzek gehiegizko erabilpen bat eragin dute, egoera oso desberdinetan erantzunak ematen dituztelakoprestazio-kostu erlazio aparta dutelako eta gizarteak kontsumismorako joera duelako. Horregatik, helburua ez da plastikoa ezabatzea, baizik eta hura modu adimentsuan ekoiztea, erabiltzea eta birziklatzea.  

Material ez-kutsatzaileak erabilita plastikoak sor daitezke? Zer dira material bio-oinarria duten polimeroak? 

Iturri berriztagarriak erabiliz polimeroak sor daitezke, baina iturri berriztagarriek ez dute ingurumen-inpaktu txikiagoa bermatzen. Adibidez, paperezko poltsak iturri berriztagarrietatik lortzen dira eta plastikozkoak iturri fosiletatik. Azaleko azterketa bat egin eta gero, plastikozko poltsa kutsagarria dela egiaztatuko genuke, eta paperezkoa, ingurumen aldetik, onuragarria dela ondorioztatuko genuke. Baina bi poltsak zehatz-mehatz aztertuz gero, ikusiko dugu paperezkoa ekoizteko energia kopurua 2,2 aldiz handiagoa dela, eta plastikozkoa ekoizteko baino 4,7 ur kopuru gehiago erabiltzen duelaGainera, paperezko poltsak berotegi-efektuko gas hirukoitza sortzen deta gas azidoen isurketa plastikoarena baino 2,7 aldiz handiagoa da. Batzuetan, komunikabideetan errepikatzen denagatik edo merkataritza-estrategiek sustatzen dutenagatik sortutako pertzepzioa ez dator bat errealitatearekin. 

Bio-oinarria duten polimeroak produktu naturalak erabiliz ekoizten dira, batez ere begetalak, eta, beraz, berriztagarriak. Horregatik, iturri fosiletatik lortutako polimero sintetikoen alternatiba bat dira. Hala ere, gaur egungo polimero sintetikoen eta biobasatuen arteko ordezkapen masiboa ezinezkoa iruditzen zait, zenbait arrazoirengatik. Lehenengoak konposizio kimikoaren ezberdintasunekin du zerikusia. Polimero komertzialen %70 inguru karbonoz eta hidrogenoz osatuta daude (kloroarekin batera, PVCaren kasuan). Zelulosaren batez besteko konposizioa, landare-material ugariena, % 50 oxigenoa da, eta “soilik” % 50 karbonoa eta hidrogenoa. Oxigeno hori kentzea oso garestia da, bai ekonomikoki, bai energetikoki. Bigarren arrazoia da egungo polimero sintetikoak ordezkatzeko behar dugun landare-materiaren ekoizpen masiboak nekazaritza intentsiboa eskatuko lukeela, hazkunde azkarrean dagoen populazioari eusteko gero eta beharrezkoagoak diren elikagaien ekoizpena oztopatu lezakeena. Hirugarren arrazoia da oso zaila dela polimero sintetikoen prestazio/prezio erlazioa gainditzea. Horrek ez du esan nahi polimero biobasatuek etorkizunik ez dutenik. Ordea, ziur nago erabilera azkar handituko dela, baina merkatu-nitxoetara bideratuta. 

Gizarteak behar duen plastikoen birziklapena lortzetik gertu gaude, ekonomia eta egunerokotasuna benetan zirkularrak izan daitezen? 

Lehenik eta behin, galdera aprobetxatuko dut polimeroek sortutako kutsadurari buruz hitz egiteko, batez ere polimeroek itsasoan duten metaketari buruz, hori baita, ziurrenik, kezka horren eragilea. Geure buruari galdetu beharko genioke nola den posible Europak edo Euskadik ozeanoak plastikoz kutsatzen laguntzea, hondakin solidoak biltzeko sistema oso ona badute. Zoritxarrez, erantzuna ez da harro egoteko modukoa. Ekologikoak garela uste dugu, baina ez gaude ahalegin txiki bat egiteko prest, erabiltzen ditugun plastikoak itsasoan amai ez daitezen. Mendebaldeko herrialde gehienek sortutako itsas-kutsadura ia hutsera murriztuko litzateke hiru gauza txiki egingo bagenitu: etxean eta lanean birziklatzeko bildu, zakarrontziak erabili, eta kaleko plastikoak jasotzera makurtu eta zakarrontzira eraman. 

Munduan arazoa askoz ere konplexuagoa da; izan ere, 2.000 milioi pertsona daude hondakin solidoak biltzeko sistemarik gabe, eta lortzen ez duten bitartean, plastikoak itsasoan pilatzen jarraituko dira. 

Polimeroen birziklatzeak ekonomia zirkularra lortzera hurbiltzen gaitu, baina honen mugak ezagutu behar ditugu. Muga horietaz hitz egiteko, birziklapena azaldu behar dut. Polimeroak birziklatzeko bi modu daude. Birziklatze fisikoa: biltzen diren polimero motak bereiztea eta polimero bakoitza objektu erabilgarriak lortzeko erabiltzea. Hau polimero termoplastikoekin egin daiteke, berotzen direnean urtzen direnak (birziklagarrien etiketak dituzten guztiak termoplastikoak dira). Metodo honek hainbat arazo ditu. Lehenik eta behin, bereizketa ez da zehatza, eta polimeroak kutsatuta egon daitezke horiekin kontaktuan egon diren hondakinekin (elikagaiak edo tintak) edo beste polimero mota batzuekin. Bigarren arazoa da birziklatzean polimero-kateak apurtu egiten direla (polimeroa degradatu egiten da), eta, ondorioz, haien propietateak hondatu egiten dira, eta horrek birziklatuen kopurua mugatzen du. Hirugarren arazoa polimero erretikulatuak edo termoegonkorrak dira. Hauek berotzen direnean ez dira urtzen eta horregatik ezin dira fisikoki birziklatu, nahiz eta erabilerak aurki daitezkeen (adibidez, haur-parkeen zoladurarako pneumatikoak). Bigarren birziklatze modua, birziklatze kimikoa, polimeroa industria petrokimikoaren lehengaitzat hartu eta konposatu kimiko baliotsuak sortzeko erabiltzean datza. Hauek monomeroak direnean, berriz polimeroa sortzeko erabildaitezke. Metodo honen abantaila nagusia polimeroen nahasketak tratatu ditzakela da, baina energia asko behar duten prozesuak dira.  

Ekonomia zirkularrera urrats garrantzitsuak ematen ari garela uste dut, baina polimeroei dagokienez, egin beharreko bidea luzea da. Birziklatze fisikoak beste aukera erabiltzeko unea atzeratu baino ez du egitenbirziklatze kimiko bat erabiltzea, erregai gisa erabiltzera bideratzea edo zabortegi batean lurperatzea. Birziklatze kimikoa oraindik ez dago behar bezala garatuta eta bideragarritasun ekonomikoa izateko petrolio upel-prezio  altua behar du. 

Polimeroen erabileran, zein aplikazio berritzaile ari dira ematen eta zein sektoretan ari dira aurrerapenak egiten? 

Polimeroak gure eguneroko bizitzako alderdi guztietan eta industria-arlo guztietan agertzen dira. Berrikuntzak etengabeak dira sektore guztietan. Gertatzen ari den garapenaren ideia bat polimeroekin lotutako patenteen kopurua da: 2000. urtean 24.000 patente zeuden,  eta berriz, 2019an 68.000 daude. Hazkunde hori sektore guztietan gertatu da: energian, garraioan, bio-osasunaren arloan eta abarretan; adibidez, aplikazio elektronikoetan, 2000. urtean 1.100 patente izatetik 2019an 2.800 izatera pasatu da. 

Zein da ikerketaren zeregina Polymatetik? Zer puntutan azpimarratzen du Polymatek? 

Polymatek oinarrizko ikerketa bat egiten du, gure gizarteak XXI. mendean dituen erronkei (energia, osasuna eta jasangarritasuna) aurre egiten lagunduko duten polimeroak garatzeko. 

Gure lanaren zati bat prestazio hobeak dituzten polimeroak garatzea da. Prestazioen hobekuntzari esker, materialaren bizitza erabilgarria luzatu eta behar jakin bat asetzeko behar den kopurua murriztu daiteke, hau da, gehiago egin daiteke, material kopuru eta denbora luzeagorako. Hori garrantzitsua izanik XXI. mendeko erronkei aurre egiteko, prestazio berriak dituzten polimeroak garatu behar ditugu. Polymaten garapen hauen adibide batzuk nahierara kendu ahal diren itsasgarriak dira; kimikoki erabat birziklagarriak diren enbalatzeko materialak, propietate mekaniko eta hesi-propietateak mantenduz; eta medikuntzan erabiltzeko polimero bioxurgagarriak. 

Polimeroen fabrikazioak ingurumenean duen eragina murrizten saiatzen gara, landare-jatorriko lehengaien kopurua handituz, lehengai naturaletatik abiatuta polimero berriak garatuz eta bio-oinarria duten polimeroen prestazioak hobetuz, polimero sintetikoekin lehiatu ahal izan dezaten. 

Energia berriztagarria sortzeko eta biltegiratzeko polimeroak garatzen ditugu. 

Birziklatzean, hondakin plastikoak lehengai baliotsua direla pentsatzen dugu, eta hortik abiatzen gara gure ikerketa birziklatze kimikoan zentratzeko, hau da, polimeroak konposatu kimiko baliotsuak sortzeko erabiltzea, adibidez, gaur egungo polimeroak ez diren beste polimero batzuk eman diezazkiguketen monomeroak sortzeko. 

Zer egoeratan dago Euskadi arlo honetan? Eragileen artean aliantzak egiten ari dira aurrerapen bateratuak egiteko? 

Euskadi polimeroen ikerketaren arloan potentzia bat da. UPV/EHU eta hari lotutako ikerketa-zentroak (Polymat, CFM) polimeroen Europako bost unibertsitate onenen artean daude. Hori hainbat enpresak eta beste BERCek egindako lanarekin osatzen da, bai eta Basque Research and Technology Allianceko (BRTA) zentro teknologikoek eta ikerketa zentroek  egindakoarekin ere. 

Eragile horien arteko harremanak oso arinak dira, besteen indarguneei buruz dugun ezagutza onek erraztu dute egoera, ikertzaileen arteko lankidetza-giroak eta lankidetza sustatzen duten Eusko Jaurlaritzaren programek errazten baitute hori. 

Epe ertainerako aukera-nitxo bat al da hau? 

Garapen jasangarria baliabide mugatuak dituen mundu honetan, gero eta biztanle gehiagorekin,  hau lortzea erronka izugarria da, eta Polymaten aukera handi bat dela uste  dugu, bai zientziaren ikuspegitik, bai negozioaren ikuspegitik. Zentzu horretan, hiru start-up ditugu martxan. Polimerbiok polimero bioxurgagarriak garatzen ditu aplikazio medikoetarako, Surphasek ura tratatzeko mintzen zikinkeria detektatzeko sistemak garatzen ditu; eta Polikey polimeroen eskariaren araberako sintesian eta polimeroen birziklatzean zentratuta dago

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak