Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 Azaroa, 2018 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Peruk SPRI Taldearen esperientzia aintzatetsi du garapen-agentzien eredu gisa

Bileretan gai hauek landu dira: agentzien gobernantza-mekanismoak, agentziaren zeregina RIS3 estrategian, ...

 

Peruko gobernuak sustaturiko proiektu honentzat esperientzia arrakastatsu gisa aitortu dute nazioarteko adituek euskal agentzia hau

 

Aste honetan, Peruko ordezkaritza instituzional bat etorri da Euskadira SPRI Taldearen esperientzia bertatik bertara ezagutzera, 37 urtez euskal industria-politika sustatu eta bideratu duen eskualde-garapeneko agentzia baita SPRI. Perun proiektu hau garatzeko ardura duten hango agintariek jardunbide egoki gisa identifikatu dute eskualde-agentzia honen esperientzia, eta “in situ” ezagutu nahi dute.

 

Bi egunetan, Peruko ordezkaritza (eskualde-garapenari loturiko tresnak eta mekanismoak diseinatzeko ardura duten funtzionarioek osatua) SPRI Taldeko arduradunekin bildu da, informazioa jasotzeko, eta aztertzeko nola ezar daitekeen hemengo esperientzia Andeetako herrialdean diseinatzen ari diren ereduan. Bileretan gai hauek landu dira: agentzien gobernantza-mekanismoak, agentziaren zeregina RIS3 estrategian, antolaketa-egitura, harremana tokiko agentziekin eta sareko lana Europako beste agentzia batzuekin, koordinazioa sektore pribatuarekin (ETEak) eta gobernu arteko agintarien zeregina, Eskualdeko Garapen Agentzien diseinuan eta ezarpenean.

 

Gaur egun, KHEE erakundean sartzeko prozesuan dago Peru. Kooperazio eta Hazkunde Ekonomikorako Erakundeak (KHEE) eginiko diagnostikoen artean, gomendio bat dago, hau da, Peruk lurralde mailako garapena sustatzeko tresnak ezartzea. Horietako tresna bat Eskualdeko Garapen Agentziak dira.

 

Testuinguru horretan, Peruko gobernuko Deszentralizazio Idazkaritzak Eskualdeko Garapen Agentzien Nazioarteko Mintegia antolatu zuen irailean. Mintegi horretan, agerian geratu zen tresna horrek zuen garrantzia lurraldeetatik abiatuta aurrerapena bizkortzeko, ikusirik Europako eta Latinoamerikako esperientziak. Mintegiak nazioarteko 11 aditu bildu zituen. Horiek hainbat lan-aukera proposatu zituzten proiektuan arrakasta lortzeko, eta, era berean, parte hartzen zuten herrialdeekin (Kolonbia, Espainia, Alemania, Argentina eta Txile) lan-agenda bat proposatu zuten, nazioarteko esperientziak aprobetxatzeko Peruren kasurako. Adituek agenda honetan proposatu zuten Europako zenbait garapen-agentzia bisitatzea, eta horien artean dago SPRIra antolaturiko bisita.

 

Estatuko garapen-agentziarik zaharrena da SPRI. Duela 37 urte sortu zen birmoldaketa-prozesuan bete-betean, eta, gaur egun, eredugarria da 4.0 industrian eta biozientziei eta energiari aplikaturiko teknologian. Kontuan izateko eredu bihurtu da lurralde-garapeneko nazioarteko testuinguruan.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak