Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

16 ekaina, 2020
Neosub proiektuak energia-sektorean ekodiseinua integratu du, azpiestazio elektriko jasangarrien bidez

El proyecto Neosub integra el ecodiseño en el sector energético con el desarrollo de subestaciones eléctricas sostenibles y de menor coste

Neosub ekodiseinu-irizpideak azpiestazio elektrikoen fabrikazioan integratzen dituen bi urte eta erdiko proiektua da. I+G proiektu honek Euskadiko Energia KlusterrarenBoslanenTecnaliarenArtecherenGeneral ElectricenIK IngenieríarenIngeteamenOrmazabal Distribución Primariaren, Ormazabal Ólvega Transformadoresen eta ZIVen elkarlanaren bidez jorratzen da, Ekodiseinatutako azpiestazio elektrikoa: eraginkortasuna eta jasangarritasuna’ deitutako laneanProiektu hau FEDER diru laguntzen bidez finantziatu eginda, eta Eusko Jaurlaritzako diru laguntzak ere baditu.  

Neosub diseinu ekologikoko alternatiben aukera zabaletatik eta Euskadiko sektore elektrikoak horren inguruaren aldeko apustutik jaio da. Proiektu honek sektore elektrikoaren balio-kate osoaren ingurumenarekiko portaera hobetzen du, prestazio teknikoak mantentzen edo hobetzen eta kostuen murrizketa bermatuz.  

Ekimen honen helburu orokorra energia elektrikoa transmititzeko eta banatzeko instalazioak diseinatzea eta garatzea da, kostuetan eta jasangarritasunean modu lehiakorrean eragingo duten ekodiseinu-irizpideak  jarraituz. Materialen eta energiaren kontsumoan eraginkortasun handiagoari esker, ekipoen berrerabilerari esker eta emisioak eta/edo isurketak gutxitzearen bidez, ingurumen-inpaktua eta ekoizpen-gastuak murrizten dira.  

Neosub proiektuak metodologia bat definitu du eta azpiestazioak diseinatzeko tresna batean integratu du, bizi-zikloaren aldagai guztiak aintzat hartzeko eta diseinu-fasetik bertatik kontuan hartu ahal izateko. Era berean, efizientzia-adierazle berriak definitu dira, azpiestazio bakoitzaren bizi-ziklo osoari eragiten dioten prozeduretan bai ingurumenean eta baita ekonomian dauden eraginak jasotzeko .  

Prozesua lan teknikoan oinarritutako sei fasetan banatzen da. Fase horien artean, ekodiseinu-baldintzak betetzen diren ebaluatzeko aplikazio bat, ingurumen-inpaktu txikia duten banaketa primarioko gelaxkak eta material ez-ekologikoen erabilera gutxitzeko babes eta kontrol sistemak landuko dira, haien eraginkortasuna eta fabrikazio-prozesuak hobetuz. Gainera, dielektriko biodegradagarriak eta borne metalikoen blokeak erabiliko dira, kanpoko zirkuitu elektrikoarekin konektatzeko puntu horietako materialak aldatuz. Neosub 2020ko abenduan amaitzea aurreikusita dago, proiektuaren emaitzak hedatzeko eta ustiatzeko fase baten bidez.  

Neosub Euskadiko Energia Klusterrak sustatzen duen ekimena da, Boslan buru duena eta teknikoki Tecnaliak koordinatzen duena. Ik Ingeniería esparru metodologikoa garatzeaz arduratzen da, eta Boslanek azpiestazioaren eta erabilera-fasean hauek duten jokabidearen ikuspegi orokorra ematen du. Gainera, proiektuak Ormazabal Distribución Primaria, Ormazabal Ólvega Transformadores, Arteche eta General ElectricIngeteam eta ZIV sare elektrikoetarako ekipoen fabrikatzaile ezagunen ekarpenak jasotzen ditu. 

 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekinaktiboekinlaguntzekinlantalde eta aliantzekinikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena ElkartekEmaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen daeta horien informazioa hemen dago eskuragarri. 

Javier Calleja, CEO Solaris
Energia 3 uztaila, 2020
“Azken hilabetetako egoerak emisiorik gabeko mugikortasunerako trantsizio are azkarrago batera bultzatu beharko gintuzke”

Mugikortasun iraunkorra da haien ikur aipagarrienetakoa. Jesus Calleja Solaris Bus &...Leer más

Placas solares
Energia 29 ekaina, 2020
Tecnalia: “Trantsizio energetikorako bidea berrikuntzan eta teknologian oinarritu behar da”

Datu bakar batekin, hurrengo urteetan aurre egin beharko zaion trantsizio energetikorako erronka...Leer más

Energia 25 ekaina, 2020
Industria-sektoreko enpresa txiki eta ertainen eta enpresa handien energia-eraginkortasunerako laguntzak handitu dira

Laguntzen helburua da karbono dioxidoaren emisioak eta azken energia-kontsumoa murrizteko...Leer más

Ditrel prueba en Escocia un proyecto de reducción de tiempos y costes en energía renovable marina para impulsar su uso
El proyecto Nierbimo impulsa la revolución energética de los edificios para lograr que sean prácticamente autosuficientes
Energia 19 maiatza, 2020
Nierbimo proiektuak eraikinen iraultza energetikoa bultzatzen du, ia autosufizienteak izan daitezen

Hiriak eraldatzea jasangarriagoak eta energetikoki arduratsuagoak izan daitezen erronka...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?