Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 uztaila, 2019

Makinen automatizazio sistema berriak, ekoizpen eraginkortasuna areagotzeko

Fagor Automation konpainiak makineriaren kontrol numerikoa automatizatzeko soluzio bat garatu du industriaren beharrei erantzunez

Fagor Automation konpainiak makineriaren kontrol numerikoa automatizatzeko soluzio bat garatu du industriaren beharrei erantzunez

 

Produktibitatea areagotu eta doitasunari eustea ahalbidetuko duten soluzio teknologiko aurreratuak eskaintzeko asmoz, Fagor Automation euskal fabrikatzaileak CNC QUERCUS deritzon automatizazio sistema garatu du, kontrol numerikoa nahiz erregulazio-sistemak, elikadura-iturriak, komunikazio-busak, motorrak eta full digital atzitze-sistemak bilduz.

 

Garapena irailean aurkeztuko da, Alemaniako Hannover hirian antolatuko den EMO makina-erremintako azokaren barruan, eta fresagailuei, tornuei edo laser-makinei zuzenduta dago nagusiki, baita azken belaunaldiko ekipoei ere, fabrikazio aditiboko soluzioak tarteko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak