Berrikuntza Eraldaketa digitala
Elkarrizketak 5 abendua, 2019

“ITP Aerorentzat, Fabrikazio Aditiboa ez da etorkizuna, oraina baizik”

Zamudion finkatutako enpresa aeronautikoak 3D inprimaketan egindako lehenengo piezak ekoiztu ditu Airbusen bi modelotarako, 4.0 Industriaren aldeko konpromisoa berretsiz
-

Zamudion finkatutako enpresa aeronautikoak 3D inprimaketan egindako lehenengo piezak ekoiztu ditu Airbusen bi modelotarako, 4.0 Industriaren aldeko konpromisoa berretsiz

ITP Aero ezagutza eta talentu teorikoa errealitate industriala bihurtu izanaren eredu bizia da. Zehazkiago esanda, bertatik bertara frogatu du Fabrikazio Aditiboko prozesu baten bidez (3D inprimaketa) hegazkin baten motorreko osagaien pisua % 40 ere murriz daitekeela. Horixe da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean finkatutako euskal konpainia honek lortu berri duena, 4.0 Industriaren adar horretaz baliatu baita Airbusen ‘A350’ eta ‘A400M’ modeloetan inplementatzeko. ITP Aero da motor eta osagai aeronautikoen Espainiako enpresa nagusia eta mundu osoko bederatzigarrena.

 

30 urtetik gorako hazkunde iraunkorra eta I+Garen aldeko apustu etengabea tarteko (360 milioi baino gehiago inbertitu ditu azken bost urteotan), egun 3.800 langile baino gehiago ditu bost herrialdetan banatuta eta 880 milioi euro fakturatzen ditu, euskal konpainia honetako Hegazkintza Komertzialeko zuzendari exekutibo Mikel Lanterok ziurtatu duenez.

 

Zergatik da garrantzitsua lortu berri duzuena?

Guretzat oso garrantzitsua da, izan ere, beste aurrerapausoa bat da teknologia propioa garatzeko prozesuan eta hau guztiz funtsezkoa da gu mugitzen garen merkatuan. Eskakizun maila handiko merkatua da, etengabeko hazkuntzan dagoena, eta gure osagaiak eta kostuak hobetzen lagundu ahal digun teknologia propioa garatzea oinarri-oinarrizkoa da. Eta hortxe sartzen da jokoan egun 4.0 Industria izenaz ezagutu eta ITPn digitalizazioa deritzogun hori, eta horren barruan, Fabrikazio Aditiboa esku artean darabiltzagun giltzarrizko hiru oinarrietako bat da.

 

Zein ildotan garatzen ari da 3D inprimaketaren alde egin duzuen apustua?

Lehenik eta behin, argi utzi nahi dut ITPrentzat Fabrikazio Aditiboa ez dela etorkizuna, oraina baizik, gaur egungo jarduna. Hortik abiatuta esan behar dizut ez garela mugatzen osagaiak fabrikatzera, baizik eta diseinuari buruzko irizpide propioetan oinarritzen garela horretarako, guretzat oso garrantzitsua baita. Zergatik? Produktua ziurtatu eta hegazkintza komertzialean abian jartzeko aukera errazten digulako. Ildo horretan, beste aurrerapauso bat ematen ari gara Zamudion dugun lantegian, Bizkaiko Teknologia Parkean: fabrikazio aurreratuko ildo berria abian jartzea. Horri esker, hasierako prototipoetatik serieko fabrikaziora igaro ahal izango gara. Enpresak 14 milioi euroko inbertsioa egin du inflexio-puntu horretara iristeko.

 

4.0 Industriako zein beste adarretan lan egiten ari zarete?

Bigarren jarduera-ildoa simulazio aurreratua izango litzateke, hau da, simulazio-prozesuak gero eta zehatzagoak eta gaitasun handiagokoak izaten saiatzea, motorraren makinan egin beharreko geroko egiazko proben kostuak murrizteko eta gure produktuak eta piezak abian jartzean denbora eta dirua aurrezteko.

 

Zuen agertokiak ba al du hirugarren hanka digitala epe labur-ertainean?

Badago bai, eta nik esango nuke behin eta berriz aipatzen den datuen tratamenduaren ildo handi samarra dela, gure lantegietan etengabe lantzen ari garen Big Data delakoa. Finean, datu-kopuru handi baten bitartez, gure produktuen kalitatea hobetzeko, zuzenketa-neurriak ezartzeko edo mantentze-lanetarako politikak planifikatzeko informazio baliagarria lortzea da xedea. Betiere lehiakortasuna eta kostuak hobetzeko helburuari begira.

 

Une honetan, 180.000 pertsona baino gehiago bidaiatzen ari dira ITP Aerok fabrikatutako osagaiak dituzten hegazkinetan…

Hala da, pieza horiek guztiak Zamudion eta ITPren gainerako lantegietan fabrikatzen dira. Pieza horiek erosten dizkigute gure bezero nagusiek, motoreroek, halaxe esaten baitiegu munduko motor-fabrikatzailerik garrantzitsuenei: Rolls Royce, General Electric… Motorrak fabrikatzen dituen munduko bederatzigarren konpainia garen aldetik, mailarik nazioartekoenean jokatzen dugu.

 

3D faktorea giltzarrizkoa da industria aeronautikoarentzat iraunkortasunaren zein kostuen ikuspegitik… Zenbat eta pisu txikiagoa, orduan eta erregaien kontsumo txikiagoa, eta itxura denez, horixe izango da etorkizuneko hegazkinen joera datozen urteotan…

Egia da, horixe da gure industriaren driver nagusietako bat: pisua murriztea, osagaiek gero eta pisu txikiagoa izatea, horrek kontsumoa gutxituko baitu, baita isurpenak ere. Horren harira, azken aldi honetan, iraunkortasunaren aldeko apustuari eutsi diogu, eta ahalegin horretan, pisua, kontsumoa eta zarata dira duela zenbait urtez geroztik nabarmen murriztu nahian gabiltzan hiru faktore nagusiak. Ildo horretan jarraituko dugu.

 

Ikuspuntu teknologikotik, zein izango da ITP Aeroren ondorengo urratsa?

Lehen aipatu dugun Fabrikazio Aditiboaren inguruko prozesuaz gain, Zamudion ere kokatuta dagoen Teknologia Aeronautikoko Zentroan amaitu berri dugu hurrengo belaunaldiko turbinaren saiakuntza. Presio ertaineko turbina hau bat dator Rolls Royce datozen hamar edo hamabost urteetara begira garatzen ari den ultrafan motorraren kontzeptuarekin eta motorraren kontzeptu berri honek hegazkinen iraunkortasuna hobetzea du helburu.

 

Hegazkinak % 100 elektrikoak diren motorrek bultzatuko dituzte egunen batean?

Bai, zalantzarik gabe. Eta ikusi egingo dugu. Sektorea horretan lan egiten ari da, baita gu ere, noski. Propultsio elektrikoa edo propultsio hibridoa duten motorren ekoizpen-ildoa errealitatea izan liteke 2050. urtearen inguruan… Eta iraultza teknologikoa eta talentuaren garapena nagusi diren prozesu honen erdian, pertsonen balioa aldarrikatu nahi dut, enpresa hau osatzen duten mundu osoko pertsona guzti-guztiena, horien zeregina kritikoa baita. Pertsonak dira konpainian dugun aktiborik handiena, izan ere, pertsonei esker lortu dugu enpresa-jardunean 30 urte egitea, eta beste horrenbeste egitea espero dugu pertsonen eskutik.

 

Lotutako albisteak

AT  Mecasol-ek  digitalizazioaren  eta  jasangarritasunaren  aldeko  apustua  sendotzen  du  bere  hazkunde  industrialean

AT Mecasol-ek digitalizazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua sendotzen du bere hazkunde industrialean

Bizkaiko enpresak bere gaitasun produktiboak hobetu ditu eta soluzio pertsonalizatuak eskaintzen dizkie mekanizazio eta soldadura arazo konplexuei.

EIDEk  diseinuaren  eta  prestakuntzaren  munduko  mapan  jarri  du  Bilbo
03/07/2025 Berrikuntza

EIDEk diseinuaren eta prestakuntzaren munduko mapan jarri du Bilbo

Euskadiko Diseinugileen Elkarteak Guggenheim museoan 22 herrialdetako 100 gazte diseinatzaileren talentua aitortu du, diseinuari gizarterako bektore estrategiko gisa egindako ekarpenagatik

Wend-ek  harreman  sozialak  plan  errealekin  egindako  aplikazioaren  bidez  iraultzen  ditu
03/07/2025 Berrikuntza

Wend-ek harreman sozialak plan errealekin egindako aplikazioaren bidez iraultzen ditu

Euskal aplikazioak jende berria ezagutzeko berezkotasuna aisialdi partekatuaren bidez berreskuratzen du eta erabiltzailearen esperientzia hobetzeko berrikuntzaren alde egiten du.

Nuuk  Mobility-k  Espainiako  bi  gurpileko  flotarik  handienak  kudeatzen  ditu

Nuuk Mobility-k Espainiako bi gurpileko flotarik handienak kudeatzen ditu

Bizkaiko enpresak 14.000 ibilgailu baino gehiago administratzen ditu Espainian eta Portugalen. Bere bezeroen artean Correos, Burger King edo Popeyes daude.

Kalmanek  makineriaren  arriskuetatik  babesten  duten  karenatuak  egiten  ditu
30/06/2025 Berrikuntza

Kalmanek makineriaren arriskuetatik babesten duten karenatuak egiten ditu

Gipuzkoako enpresak neurrira egindako zerbitzua eskaintzen du, galdaragintzako prozesu guztiak barne hartzen dituena, diseinutik hasi eta egiturak ebaki, tolestu, soldatu, muntatu eta margotzeraino.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Erakarrek  LED  panel  jasangarri  eta  adimendunak  fabrikatzen  ditu

Erakarrek LED panel jasangarri eta adimendunak fabrikatzen ditu

Gipuzkoako enpresak tinta elektronikoaren teknologia sartu berri du bere eskaintzan, energia kontsumo baxuarekin eta ikuspen handiarekin.

RKL  Integral-ek  larrialdietarako  planak  prozesu  digital  adimendunetan  bihurtzen  ditu

RKL Integral-ek larrialdietarako planak prozesu digital adimendunetan bihurtzen ditu

Enpresa bizkaitarrak VES izeneko software bat garatu du, segurtasun integraleko planak digitalizatzen eta automatizatzen dituena.

Altersys,  bidesarietako  matrikula  bidezko  kobrantza  adimendunean  espezializatutako  enpresa

Altersys, bidesarietako matrikula bidezko kobrantza adimendunean espezializatutako enpresa

Enpresa bizkaitarrak ia hamar urte eman ditu softwarea garatzen, eta bere lehen hardwarea patentatzeko prozesuan dago, trafikoa aztertzeko kamera propioa.

Industriako  sei  kooperatibak  Batera  bultzatu  dute,  esfortzuak  batu  eta  modu  kolektiboan  lan  egiteko
16/06/2025 Berrikuntza

Industriako sei kooperatibak Batera bultzatu dute, esfortzuak batu eta modu kolektiboan lan egiteko

Elkartea Araban dago errotua, eta jarraikortasun-bokazioarekin jaio da, baita lurralde honetan eredu kooperatiboa erreferente bihurtzeko ere

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.