Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 otsaila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Histocell enpresak azken belaunaldiko kosmetikoen fabrikazioa ekarriko du Bizkaira

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Enoc Pharma enpresarekin, kosmetika eta osasun arloetako produktu berritzaileak fabrikatu eta garatzeko.

 Lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Enoc Pharma enpresarekin, kosmetika eta osasun arloetako produktu berritzaileak fabrikatu eta garatzeko.

Fabrikazio-ildo berri honek 30.000 produktu-unitateko ekoizpena izango du datozen hilabeteetan.

Histocell euskal enpresa biofarmazeutikoak lankidetza-hitzarmen bat sinatu du Enoc Pharma konpainia katalanarekin, kosmetika eta osasun arloetako produktu berritzaileak garatu eta fabrikatzeko Bizkaian. Hitzarmen horri esker, Histocell laster hasiko da ekoizten nazioarteko merkatura bideratutako 5 kosmetiko. Fabrikazio-ildo berri honek 30.000 produktu-unitateko ekoizpena izango du datozen hilabeteetan.

 

Hitzarmen horri jarraiki, Histocell-ek Enoc Pharma konpainiaren Advanced Liposomes teknologian oinarritutako produktuen fabrikazio-ildo berri bat irekiko du Larrabetzuko lantegian. Mugarri garrantzitsua da enpresa bizkaitarrarentzat, ildo berri horrek fabrikazioaren alde egin duen apustua indartuko baitu bere produkzio-zentroa martxan jarri eta hilabete gutxira.

 

Esparru osagarrietatik garatutako 5 urteko elkarlanaren ondoren sortu da bi enpresen arteko aliantza hau, zeinaren helburua baita teknologikoki berritzaileak diren produktuak kosmetikaren nazioarteko merkatuetara eramatea. Hitzarmen honen bidez, Larrabetzuko produkzio-zentroaren jarduera globala hirukoiztu egingo da. Ildo horretaz gain, enpresak beste produktu propio batzuekin osatzen du bere fabrikazio jarduera, hala nola: Reoxcare, zauri sendagaitzak tratatzeko, eta Wharton Gel Complex eta Histoessence, azalerako produktu kosmetikoak.

 

Espektatiba horiek egia bihurtzeko ezinbestekoak dira biofarmazeutikako produkzio-zentroaren ekipamendua eta goi-mailako gaitasuna. Instalatu den fabrikak lantegiaren azalera osoaren (2.000 m2) erdia okupatzen du, eta bereziki diseinatuta dago eskaeraren arabera hazi ahal izateko. Une honetan, urteko 200.000 unitateko produkzio gaitasuna du, baina kopuru hori hirukoiztu edo laukoiztu egin daiteke premien arabera. Ekipamenduari dagokionez, baditu likidoak eta solidoak liofilizatzeko teknologia, erreaktoreak, nahasketa tankeak, esterilizatzeko soluzioak bialetan prestatzeko ekipoak… funtsean, badu beharrezko prozesuak garatzeko behar duen guztia.

 

Hitzarmen honi esker, Histocell enpresak gaitasuna izango du Bio-zientzien sektoreko jardueraren ziklo osoa burutzeko: laborategietako ikerketa, osasun arloko produktu berritzaileen sorkuntza, patenteen erregistroa, lantegiko fabrikazioa eta merkaturatzera. Jarduera, teknologia eta patente horiek Euskadin bertan garatzen dira.

 

Histocell, I+G-tik fabrikaziora

Enpresa biofarmazeutikoa 2004an sortu zen osasun arloko produktu berriak eta terapia zelularrerako medikamenduak garatzeko eta, bide horretatik, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko. Produktu terapeutikoen dibisio espezializatu bat dauka azala babesteko eta birsortzeko (bai zauriak tratatzeko eta baita ere kosmetikarako). Eta beste bat, medikuntza birsortzailera bideratuta dagoena eta ama-zeluletan oinarritutako terapia zelularreko medikamentuak garatzea helburu duena. Dibisio honek bi medikamendu dauzka fase klinikoan Espainiako hainbat ospitaletan, eta esan beharra dago emaitza oparoak eman dituztela.

 

Larrabetzuko produkzio-lantegiaz gain, enpresak Bizkaiko Zientzia eta Teknologi Parkean (Derio) dauzka bere instalazio zentralak, non Medikamenduaren Espainiako Agentziak egiaztatutako gela zuri bat baitaukate.

 

Histocell enpresaren produktuak ondo babesturik daude, 53 patente baitituzte erregistratuta. Konpainiak diziplina anitzetako 30 profesionalez osatutako lantaldea dauka bere plantillan.

Lotutako albisteak

14 Marzo, 2024 Berrikuntza
Alkizabalgo plataforma jasotzaile elektriko berria jasangarriagoa da: zero gas-isuri eta zarata murrizketa
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Stay Bigelek hezkuntzaren arloko metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten du
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Berrikuntza
FVEMek 2.100 ikasle baino gehiagori industria hurbildu die ‘Industria Erronka’ proiektuaren bidez 23-24 edizioan
Irakurri gehiago
SACEN San Jorge Placas Energía Solar 20 otsaila, 2024 Berrikuntza
Sacenek telekomunikazioetarako bere lehen kabina adimenduna instalatu du
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Berrikuntza
TokenTrotter-rek bidaiez beste ikuspuntu batetik gozatzeko aukera ematen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak