Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

9 ekaina, 2021
Eusko Jaurlaritzak eta 14 euskal enpresak ekodiseinu eta ekonomia zirkularreko estatuko aliantza publiko-pribatu garrantzitsuena adostu dute

Basque Ecodesign Center-en zifrak: aliantza osatzen duten enpresek 59 mila milioi euro fakturatzen dituzte urtero, lana ematen diete 148 mila langileri, eta 103 mila erakunde hornitzaile dituzte

Ekodiseinu eta ekonomia zirkularreko Estatuko aliantza publiko-pribatu garrantzitsuena da, eta hauek dira partaideak: ArcelorMittal Sestao, Batz Group, CAF, CIE Automotive, EDP España, Eroski, Grupo Campezo, Iberdrola, Kutxabank, Ormazabal Velatia, Orona S.Coop., Siemens-Gamesa Renewable Energy, Vicinay Sestao, Viuda de Sainz, Ihobe sozietate publikoa, SPRI eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila.

Gida bat aurkeztu da euskal enpresei beren ingurumen-aztarna kalkulatzen laguntzeko

 

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapiak, 14 euskal enpresarekin eta Ihobe eta SPRI sozietate publikoekin batera, ekodiseinu eta ekonomia zirkularreko lankidetza publiko-pribatuko aliantza sinatu du gaur, Basque Ecodesign Center delakoaren barruan, partaide hauekin: ArcelorMittal Sestao, Batz Group, CAF, CIE Automotive, EDP España, Eroski, Grupo Campezo, Iberdrola, Kutxabank, Ormazabal Velatia, Orona S.Coop., Siemens-Gamesa Renewable Energy, Vicinay Sestao, Viuda de Sainz, Ihobe sozietate publikoa, SPRI eta Eusko Jaurlaritza bera.

 

Gaur goizean Euskal Autonomia Erkidegoko eragile ekonomiko nagusien aurrean Donostian sinatutako akordioak euskal industria-sektorea eskema jasangarriagoetarantz mugitzea eragingo du, Europako Itun Berdeak eta Basque Green Deal-ek markatutako estrategiarekin bat etorriz, bere kideen dimentsio ekonomikoa kontuan hartuta. Basque Ecodesign Center-eko enpresek 56.000 milioi euroko urteko fakturazioa dute, lana ematen diete 148 mila langileri, eta 103 mila erakunde hornitzaile dituzte.

 

“Aliantza honek euskal industria-sarea eraldatzen lagundu nahi du, Euskadik datozen urteetako ingurumen-erronkei arrakastaz aurre egin ahal izateko” ziurtatu du Tapia sailburuak.

 

 

Gainera, think tank bat sortuko da, enpresa horiek eta Eusko Jaurlaritzak urtero gogoeta estrategikoa egiteko euskal enpresa-sarerako ekonomia zirkularreko erronkei buruz. Gogoeta horren ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-politika hobetzeko gomendioak sortuko dira, eta mailarik goreneko enpresek konpromisoak hartuko dituzte.

 

“Euskadin klimaren aldetik neutroa eta zirkularra den ekonomia lortzeak industria erabat mobilizatzea eskatzen du. Hogeita bost urte behar dira –belaunaldi bat– industria-sektorea eta balio-kate guztiak eraldatzeko. 2050ean prest egon nahi badugu, erabakiak eta neurriak hartu behar dira datozen bost urteetan”, Tapia sailburuak zehaztu duenez.

 

Enpresen ingurumen-aztarna neurtzeko tresna

 

Akordio hau sinatzean, Basque Ecodesign Center-ek gida metodologiko bat eta tresna bat aurkeztu ditu erakundeek beren ingurumen-aztarna korporatiboa kalkulatu ahal izan dezaten, CIE Automotive, EDP, Iberdrola eta Vicinay Sestao enpresek jada egin duten bezala.

 

Basque Ecodesign Center-ek gida hau prestatzea apustu argia da ingurumen-aztarnaren kalkulua euskal enpresa-sarearen eraldaketaren ardatzean kokatzearen alde.

 

Tapia sailburuaren esanetan, “Tresnaren aplikazioak aukera emango die enpresei balio-katean zeharreko ingurumen-inpaktuak neurtzeko eta komunikatzeko; epe ertain eta luzerako helburu korporatiboak ezartzeko; beren prozesuen puntu kritikoak ingurumenaren ikuspegitik identifikatzeko, gerora murrizteko ekonomia zirkularreko estrategiak aplikatuz; eta erosketa berdearen irizpideak ezartzeko, bai sektore publikoan, bai pribatuan, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten aukerak egin ahal izateko”.

 

 

Enpresa baten ingurumen-aztarna korporatiboa ondasunak edo zerbitzuak eskaintzen dituen enpresa baten ingurumen-portaeraren irizpide anitzeko neurria da, eta bizi-ziklo osoaren ikuspegia du. Aukera ematen du enpresaren jarduerekin lotutako ingurumen-prozesuak eta -inpaktuak xehetasunez ezagutzeko eta kuantifikatzeko, inpaktu-foku nagusiak identifikatzeko eta ingurumenaren arloan hobetzeko aukera nagusiak definitzeko.

 

Gainera, ingurumen-aztarna korporatiboa oso metodologia egokia da enpresaren ingurumen-jardunaren hobekuntzen jarraipena egiteko barneko nahiz kanpoko helburu bati dagokionez, enpresek beren finantza-helburuekin jokatzen duten bezala. Era berean, oso euskarri erabilgarria izan daiteke enpresaren beraren barneko hainbat instalazio edo eremu geografikoren ingurumen-jarduna konparatzeko.

 

Informazioaren ikuspegitik, ingurumen-aztarna korporatiboa funtsezko erreferentzia da enpresak kontsumitzaileekin, inbertsiogileekin, agintari publikoekin eta gizartearekin oro har ingurumenaz komunikatzeko.

 

Basque Ecodesign Center-ek aurkeztutako gidak ingurumen-adierazle hori ahalik eta modurik efizienteenean kalkulatzen lagundu nahi die euskal enpresei. Edozein motatako enpresek aplika dezakete metodologia hau, baina administrazio publikoko erakundeek, irabazi-asmorik gabeko erakundeek eta bestelako organismo batzuek ere bai.

 

Berrikuntza 10 ekaina, 2021
SPRI Taldeak Berrikuntzako doako aholkularitza babesten du Hazinnova programaren bidez.

Industria arloko enpresek eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenek berriro...Leer más

Euskadiko I+G arloko inbertsioak inoiz baino kopuru handiagoa izango du ekitaldi honetan: 1.607 milioi euro

Euskadiko I+G arloko guztizko gastuak inoiz baino kopuru handiagoa izango du ekitaldi honetan:...Leer más

Berrikuntza 8 ekaina, 2021
HWSren garabi autoigokariak erronka jo die dorre eolikoen mugei

  Proiektu arrakastatsu honen historia Lekunberriren (Nafarroa) eta Zizurkilen artean...Leer más

Berrikuntza 1 ekaina, 2021
Pandemia sasoiko kudeaketa esperientziak eta digitalizaziorako kudeaketa, horiexek izango dira Kudeaketa Aurreratuko Kongresuaren Ardatzak

Kudeaketa Aurreratuari buruzko kongresuaren edizio berria Europako Astearen barruan egingo da, eta...Leer más

Berrikuntza 20 maiatza, 2021
Innobasque kasu arrakastatsuak bilatzen ari da Global Innovation Day 2021erako

Hautagaitzak aurkezteko epea uztailaren 16ra arte egongo da irekita, eta Euskadiko erakunde...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?