Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 iraila, 2020 Berrikuntza Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC) Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Salto Systemsek karbonoaren neutraltasuna lortu du

Karbono baliokidearen isurketa guztiaren neutralizazioa, karbono-aztarna gisa ezagutzen dena, efizientzia energetikoko eta baliabideen kontsumoko proiektu oso baten bidez egin da.
Salto Systems logra la neutralidad de carbono

Adimenduak diren sarrailen fabrikazioan espezializatutako Salto Systems euskal enpresak bere jardueraren inguruan bi urrats garrantzitsu eman ditu azken hilabeteetan. Lehena ingurumenari dagokio eta bigarrena, segurtasunaren eta zibersegurtasunaren arlokoa da. Enpresak neutraltasun klimatikoa lortu du Oiartzunen kokatzen den egoitza nagusian eta baita ere bere operazioetan. 

Karbono baliokidearen isurketa guztiaren neutralizazioa, karbono-aztarna gisa ezagutzen dena, efizientzia energetikoko eta baliabideen kontsumoko proiektu oso baten bidez egin da. Proiektu horrekin, jardueraren ingurumen-inpaktua murrizteko beharrezko ekintzak egin dituzte. 

Plan honen bidez, Salto Systemsen haien eguzki energiaren sortzaile propio bihurtu dira, plaka fotovoltaikoen bidez hain zuzen ere. Beharrezkoa den gainerako energia iturri berriztagarrietatik erosten ari dira. “Produktuaren bizi-zikloaren etapa guztietan eragina duten anbizio handiko energia-eraginkortasuneko ekintzak dira”, adierazi du Salto Systemsek. Hondakinen arloan, birziklatzearen aldeko apustua egin dute, eta 2000n jaiotako konpainia honetan ere urrats berriak eman dira ekodiseinuaren arloan. Konpainia honek 680 langile ditu dagoeneko. 

Murriztu ezin izan diren isuriak konpentsatzeko – 727,82 tona CO2 2019an –, Salto Systems Peruko Madre de Dios basoaren deforestazioaren aurkako proiektuaren parte da, Ecodesen CeroCO2 ekimenaren bidez. Zuhaitz landaketa berrien bultzadarekin, sarraila adimendunen fabrikazioan munduko lehen hirur enpresen artean dagoen euskal konpainiak karbonoaren neutraltasuna lortu du. 

“Giltzarik gabeko sarbideen kontrol adimendunerako konponbide iraunkorren hornidura eskala global batean gidatu nahi dugu”, azaldu du Javier Roquero Saltoko zuzendari nagusiak. Azpimarratu duenez,  lorpen honek “eraginkortasun energetikoa hobetzeko ia bi hamarkadako lana islatzen” du. 

Segurtasun-lidergoa 

BestaldeGipuzkoako enpresa honek IoT (Gailuen Internetaingelesezko siglengatik hartutako izena) mundu mailan gailuen segurtasun maila altuenaren ziurtagiria lortzen lehena izan da, sarbideak kontrolatzeko sektorean. 

Gaur egun, enpresak eta partikularrak sistema desberdinen zibersegurtasunean eta segurtasunean bereziki sentsibilizatuta daude eta, honen harira, Salto Systemsek BSI Kitemark ziurtagiria lortu du – Erresuma Batuan garatu da, herrialde horretako Gobernuaren jokabide zuzenaren kode batetik abiatuta –, eta, hainbat frogen bidez, ziurtatu dute euskal enpresaren sistemek merkatuko gainerakoek baino segurtasun handiagoa dutela. 

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz. 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak