Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 16 uztaila, 2020 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

Onena Medicines: “Tumore zelula batzuk hilezkor bihurtzen dituen proteina bat deuseztatzeko sendagaiak garatzen ditugu”

Onena Medicines 2019ko apirilean hasi zuen bere jarduera  Donostian, AEBetan hamarkada bat baino gehiago ikertzen aritu ondoren. Maider Zabalak, Neethan Loborekin batera enpresa sortu zuen. Enpresako zuzendari zientifiko honek (CSO, ingelesezko siglengatik) azaldu duenez, azken urteotan asko aurreratu da bioteknologiatik medikuntzari laguntzeko teknika berrien inguruan.
Maider Zabala, co-fundadora
Maider Zabala, Onena Medicines

OnenMedicines 2019ko apirilean hasi zuen bere jarduera  Donostian, AEBetan hamarkada bat baino gehiago ikertzen aritu ondoren. Maider Zabalak, Neethan Loborekin batera enpresa sortu zuen. Enpresako zuzendari zientifiko honek (CSO, ingelesezko siglengatik) azaldu duenez, azken urteotan asko aurreratu da bioteknologiatik medikuntzari laguntzeko teknika berrien inguruan. Onena Medicines Mass Challenge nazioarteko azelerazio programan parte hartuko duten 100 enpresen artean aukeratu berri dute, mundu osoko mila proposamen baino gehiagoren artean. Enpresa hiru pertsonako talde batekin ari da lanean, eta  datozen asteetan zabaltzeko prozesuan dago, gaur egungo tratamendu onkologikoekiko erresistenteak diren tumore-zelulen hazkunde-faktoreak blokeatzen jarraitzeko. 

Duela hilabete batzuk hasi zenuten zuen jarduera Miramongo Zientzia eta Teknologia Parkean, eta terapia aurreratuetan oinarritzen den jarduera da hau, zehazki terapia zelularrean. Stanfordeko Unibertsitatean (AEB) eman zenituzten lehen urratsak. Zergatik etorri zarete Euskadira? 

Ia 11 urtez Stanfordeko Unibertsitatean lan egin ondoren, nire jaioterrira etortzea erabaki genuen Onena Medicines hasteko. Familiaren euskarria hemen dugu, dedikazio eta denbora asko eskatzen duen abentura berri honi ekiteko aukera eman diguna. Donostia aukeratu genuen, hainbat arrazoirengatik: Euskadiko enpresa eta ekintzailetza ibilbide eta kulturagatik, BIC Gipuzkoa hemen dagoelako, erabiltzeko dagoen laborategi komunagatikGipuzkoa eta Donostia biosasunaren sektorean egiten ari diren aurrera pausoengatik eta bioteknologiako ‘start-up‘ ak sortzeko eta hasteko finantza-tresnengatik, beste finantza-laguntza mota batzuk urriak baitira. 

Terapia aurreratuak garatze prozesu batean murgilduta daude. Gaixotasunak epe ertain eta luzean tratatzeko ibilbide hoberena direla uste duzue? 

Azken urteotan asko aurreratu da hainbat gaixotasunen arrazoiak aztertzea ahalbidetu diguten teknika berrien garapenean. Gainera, orain  badakigu zergatik funtzionatzen duten tratamendu batzuek eta zergatik beste batzuek ez, eta horien arrazoiak . Horren guztiaren ondorioz, eta tratamendu eraginkorrik ez duten pazienteen beharrak betetzeko helburuarekin, gabeziak betetzeko tratamendu berriak diseinatu dira.   

“Gaixotasun larriak tratatzen ditugu zelulen hilezkortasunaren gako zahar bat kontrolatuz“. Zertan oinarritzen da Onena Medicines? Zer eskaintzen du? 

Onena Medicines-en, tumore-zelulek dituzten hazkunde-faktore batzuen funtzioa neutralizatzen saiatzen gara; izan ere, tumorearen hazkundeari eusteko gai dira, ohiko tratamenduekiko erresistenteak dira eta metastatizatzeko edo gorputzean barreiatzeko gaitasuna dute. Hazkunde-faktore horiek tumore-zelula txarrei birsortzeko gaitasuna ematen diete, edo, lehen azaldu dugun bezala, hilezkorrak izateko gaitasuna ematen diete. Hazkunde-faktore horien blokeoak tumoreen hedapena inhibitzen duela ikusi dugu, laborategiko animalia saiakuntzetan probatu da, hain zuzen ere. 

Proteina horiek neutralizatzeak kimioterapiak eta immunoterapiak funtzionatzea eragiten du? 

Gaur egun, erabiltzen diren medikamentu askotan, tumore-zelulek gorputzeko zelula osasuntsuekiko dituzten alterazio genetiko edo funtzionalen aurkikuntzetan oinarritzen dira. Adibidez, kimioterapia zelulen ugalketa inhibitzera bideratuta dago, jakinik tumore-zelulak maizago banatzen direla zelula osasuntsu gehienak baino. Baina maila zientifikoan eta klinikoan tumoreak tumore-zelula desberdinez osatuta daudela dakigu, eta, horregatik, ohiko tratamenduei modu desberdinean erantzun diezaiekete. Tratamendu horiek askotan eraginkorrak badira ere, ez dute kasu guztietan funtzionatzen; tumorean dauden zelula batzuek ez diete tratamendu horiei erantzuten, eta ez badira ezabatzen, tumore bat sor dezakete berriro, tratamenduak arrakasta izan duela pentsatu, eta hilabete edo urte batzuetara berriro agertu. OnenMedicinesen jarraitzen dugun estrategia hilezkortasun-funtzio espezifiko horren aurkako sendagaiak garatzea da, eta, gure ustez, beste tratamendu mota batzuekin bateratu daiteke. 

Lan egiten al dute Euskadiko biozientzien eta osasunaren sektoreko beste eragile batzuekin?  

Bai, Euskadin ikerketa eta teknologia institutuak oso puntakoak dira mundu mailan (hori izan zen Euskadi aukeratzearen arrazoietako bat Onena non ireki erabakitzeko orduan). Dagoeneko ezarri ditugu lankidetzak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko hainbat agentziarekin. 

Zeintzuk dira orain enpresa gisa dituzten erronkak eta helburuak? 

Sektore bioteknologikoa oso sektore berezia da, inbertsio handia eskatzen baitu, arriskutsua da eta etekinak epe luzera iristen dira. Inbertitzaile askok horrelako ekimenetatik ‘ihes’ egiten dute, baina horrelako enpresen garapenerako eta jarduerarako finantziazio beharra kritikoa da. Kualifikazio handiko langile exekutiboak eta zientzialariak biltzea lortu beharreko beste erronka bat izan daiteke. 

Lotutako albisteak

15 apirila, 2024 Berrikuntza
Gymchess: “Entrenamendu kognitiboa da gure garuna zaintzeko modu eraginkorrena”
Irakurri gehiago
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sirope: “Brandingaren garrantzia bereganatu ez duten enpresak desabantaila-posizio batetik abiatzen dira”
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Altzairu herdoilgarria da Didheyaren etxebizitzetarako eta garraio publikorako osagarrien balio bereizgarria
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 Berrikuntza
Kupsak hogei bat herrialdetara saltzen ditu modu erregularrean bere berniz eta pintura industrialak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak