Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 9 urria, 2018

Pascual de Zulueta: “Enpresen eta ikertzaileen arteko lankidetzak balio handia eransten dio sektore biosanitarioari”

Basque Health Clusterreko zuzendari María Pascual de Zuluetak urriaren 16 eta 17an Donostian antolatuko diren “Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa” lemapeko jardunaldien alderdirik garrantzitsuenak nabarmendu ditu
María Pascual de Zulueta, Basque Health Clusterreko zuzendaria

Basque Health Clusterreko zuzendari María Pascual de Zuluetak urriaren 16 eta 17an Donostian antolatuko diren “Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa” lemapeko jardunaldien alderdirik garrantzitsuenak nabarmendu ditu

Donostian antolatuko da urriaren 16 eta 17an “Topaketa Industrialak. Bio-Osasuna. Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa” deritzen jardunaldien laugarren edizioa, sektore biosanitarioan mugaz gaindiko lankidetza bultzatzea xede duena.

Topaketa, Basque Health Clusterrak, SODENA Nafarroako garapen ekonomikorako agentziak eta Akitania Berriko esparru biosanitarioko GIPSO eta TIC Santé klusterrek antolatu dute, eta sektoreko eragile nagusiak bilduko ditu Gipuzkoako Teknologia Parkean, hiru lurraldeetako industriako eta ikerketako profesionalen arteko lankidetza bidezko proiektuak bultzatzeko asmoz.

“Sektore biosanitarioak inbertsio handiak biltzen ditu giza-baliabideetan nahiz azpiegituretan, eta ondorioz, enpresen eta ikerketa-taldeen arteko lankidetzak balio handia eransten dio”, adierazi du Basque Health Clusterreko zuzendari María Pascual de Zuluetak.

Biltzarraren barruan, hogeita hamar bat hitzaldi eskaini eta zenbait arrakasta-kasu aurkeztuko dira, sektorearen gai garrantzitsuenei buruzko hiru mahaingururekin batera. Edizio berri honek topagunea eskainiko die enpresei B2B hitzorduen bitartez aldebiko bilerak antolatu ahal ditzaten.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak