Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 urria, 2018 Berrikuntza Ekintzailetza I+G Bind40 Bio-osasuna Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi UP Euskadi

BCBL-k klinika berria sortu du hizkuntza nahasteen diagnostiko aurreratua egiteko

Klinikaren irekitzea BCBL-ren hamargarren urteurrenarekin batera ospatuko da. Hamar urte hauetan zehar, zentro donostiarra neurozientzia eta hizkuntza nahasteen inguruko nazioarteko erreferentzia-zentro bezala sendotu da

 

BCBL —Basque Center on Cognition, Brain and Language— zentroak, Hezkuntza sailaren baitan, Neure Clinic zabaldu du, Euskadin ikerketa- eta bikaintasun-zentro batek sustatutako lehen klinika

 

Klinikaren irekitzea BCBL-ren hamargarren urteurrenarekin batera ospatuko da. Hamar urte hauetan zehar, zentro donostiarra neurozientzia eta hizkuntza nahasteen inguruko nazioarteko erreferentzia-zentro bezala sendotu da

 

Inaugurazio-ekitaldia gaur ospatu da Donostian, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua den Cristina Uriarte eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Foru Diputatua den Ainhoa Aizpururen aurrean

 

Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak gaur zabaldu du ofizialki Neure Clinic, diagnostiko goiztiarrerako klinika. Donostian kokaturiko zentroaren helburu nagusia dislexia, adierazpen hizkuntzaren arazo espezifikoa (AHAE) eta afasiaren inguruko nahasteen ebaluazio eta diagnostiko zehatzak eskaintzea da.

 

Gaur arratsaldean BCBL-ko instalazioetan ospatu den inaugurazio-ekitaldian Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua den Cristina Uriartek eta Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako Foru Diputatua den Ainhoa Aizpuruk parte hartu dute.

 

Ekitaldian BCBL-ko kide fundatzaile diren Eusko Jaurlaritza, Ikerbasque, Innobasque Gipuzkoako Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) hainbat ordezkariez gain, hizkuntza nahasteak dituzten umeen eta hauen senideek osatutako  elkarteen bozeramaileek parte hartu dute. Elkarte horien artean TEL Euskadi da aipagarri, dohaintza bati esker klinika sortzen laguntzeagatik. Elkarte honek, beste zenbaiten artean, Neure Clinic-en garapena gertutik ezagutzeko aukera izan du.

 

«Gaur irekitzen den klinikak oso asmo handia du: Euskadi- zein estatu-mailan erreferentzia bihurtzea. Azken urteotan BCBL-n garatu den ikerkuntza lanari esker, Neure-ko taldeak ebaluazio neuropsikologiko osoak burutu ahal izango ditu, haur bakoitzari egokitutako esku-hartze planak diseinatzeko oinarrizkoak izango direnak», adierazi du gaur BCBL-ko zuzendaria den Manuel Carreirasek.

 

«Gure jomuga Neure Clinic-en bidez logopeda eta terapeutei diagnostiko zehatzak egiten laguntzea da, nahaste ezberdinak dituzten pertsonak tratatzeko hainbat jarraibide eskaintzeaz gain», esplikatu du Nekane Galparsorok, klinikaren arduradunak.

Zentzu berean, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak, ikerkuntzak gizarteari egiten dion ekarpena azpimarratu nahi izan du: “BCBLn azken urteetan lortutako jakintza eta esperientzia guztia gure gizartearen esku jarriko da klinika berri honen bitartez. Eta gauza gutxi izango dira ume hauei laguntzea baino ederragoak. (…) Eusko Jaurlaritzak ikerkuntzaren aldeko apustu irmoa egin du azken urteetan, eta bide beretik jarraituko dugu, gizarteak horrela eskatzen digulako”.

 

Ezagutza transferentzia

Neure Clinic BCBL zentroko ezagutzaren transferentzia sustatzeko sortu zen, garatutako ikerketak gizarteari helarazi eta, bestalde, hizkuntza, ikaskuntza eta garapenaren ebaluazio eta diagnostiko goiztiarra egiteko zerbitzua merkatuan sarrarazteko xedez.

 

Zentzu honetan, klinikaren oinarrizko lana logopedia eta terapeuten kontsultategiei laguntzea izango da, kognizioa, sozioemozioak eta hizkuntzaren inguruko aspektuen ebaluazio neuropsikologiko eta logopediko aurreratuak eskainiz.

 

Hori dela eta, Neure Clinic-ek BCBL-ko ikertzaileen azken aurkikuntzak jasotzen dituzten ebaluazio-metodo aitzindariak erabiltzen ditu, gaztelania zein euskararen kasuan ematen diren hizkuntza-arazoen edozein aspektu neurtzeko balio dutenak. Aldi berean, bildutako datuak nahaste ezberdinen inguruko ezagutza zientifikoan aurrera egiten lagunduko duen datu-basera gehituko dira.

 

10 urtez burmuinaren sekretuak ikertzen

Klinikaren zabaltzea zentro donostiarraren hamargarren urteurrenarekin batera ospatuko da. BCBL, hamar urteko ibilbidean zehar, neurozientzia eta hizkuntza nahasteak ikertuz nazioarteko erreferentzia-zentro bezala sendotu da.

 

Honen seinale azken hamarkadan lortutako emaitzak dira: Zentroan azken hamarkadan lan egin duten 25 herritartasun ezberdineko 400 ikertzaile baino gehiagok zientzia-agerkari ospetsuetan 450 artikulutik gora argitaratu eta hogei bat biltzar antolatu dituzte. Gainera, 75 finantzabide eta 120 ikerketa-beka lortu dituzte, 30.000 boluntariok parte hartu dute zentroko ikerketetan eta 25 milioi eurotik gorako itzulkin ekonomikoa eskuratu dute, batez beste ia % 65-ekoa autofinantzatzera iritsiz.

 

Honenbestez, BCBL neurozientzia kognitiboaren arloko erreferentzia-zentro bezala irmotu da, ZTBP-ren helburuekin bat eginez. Modu honetan, Eusko Jaurlaritzaren politika zientifikoaren garapenerako ezarritako lehentasunei jarraiki, zientzia, teknologia eta berrikuntzaren erabilpena bultzatu eta errazten du, enpresa-sarearen lehiakortasuna eta euskal gizartearen garapena hobetuz.

 

BCBL-ri buruz

Basque Center on Cognition, Brain and Language nazioarteko diziplina arteko ikerketa zentroa da. Donostian kokatuta dagoen zentro honek, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, kognizioa, burmuina eta hizkuntza ikertzen ditu Euskadin zientzia eta ikerketa sustatze aldera. BCBL BERC zentroetako bat da (Basque Excellence Research Center), Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen (ZTBES) barruan dago eta Ikerbasque, Innobasque, Gipuzkoako Aldundia eta Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) dira haren kideak.

 

Horrez gain, 2016. Urtean «Severo Ochoa» bikaintasun-akreditazio ospetsua lortu zuen zentro honek 3 ikerketa-lerrotan oinarritzen du bere aktibitatea: Hizkuntza, irakurketa eta garapen arazoak; Eleaniztasuna eta bigarren hizkuntzak ikastea; Neurodegenerazioa, burmuinaren kaltetzea eta zahartze osasuntsua.

Lotutako albisteak

14 Marzo, 2024 Berrikuntza
Alkizabalgo plataforma jasotzaile elektriko berria jasangarriagoa da: zero gas-isuri eta zarata murrizketa
Irakurri gehiago
11 Marzo, 2024 Berrikuntza
Stay Bigelek hezkuntzaren arloko metodologia berritzaileen aldeko apustua egiten du
Irakurri gehiago
22 otsaila, 2024 Berrikuntza
FVEMek 2.100 ikasle baino gehiagori industria hurbildu die ‘Industria Erronka’ proiektuaren bidez 23-24 edizioan
Irakurri gehiago
SACEN San Jorge Placas Energía Solar 20 otsaila, 2024 Berrikuntza
Sacenek telekomunikazioetarako bere lehen kabina adimenduna instalatu du
Irakurri gehiago
15 otsaila, 2024 Berrikuntza
TokenTrotter-rek bidaiez beste ikuspuntu batetik gozatzeko aukera ematen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak