Solarpack enpresak bi eguzki instalazio erosi ditu Perun
Konpainia bizkaitarrak Tacna eta Panamericana instalazioak 51,5 milioi dolarren truk erosteko kontratua sinatu du, burtsan sartzean 2018aren amaieran hasi zuen hazkunde-plana bizkortuz
Solarpack euskal multinazionalak akordioa sinatu du Tawa Solar Fund enpresarekin, Tacna Solar eta Panamericana Solar eguzki-instalazioen kapitalaren % 90,5ez jabetzeko, 51,5 milioi dolarren truk. Honela, eguzki proiektu fotovoltaikoetan espezializatuta dagoen Bizkaiko multinazionalak aktibo horien jabetzaren % 100 eskuratuko du. Orain arte, bi proiektuetako akzioen % 9,5 besterik ez zuen.
Bi instalazioak Peruren hegoaldean kokatuta daude, eta konpainia bizkaitarrak garatu eta eraiki zituen 2012an, Gestamp Asetym Solar (orain, X-ELIO) enpresarekin batera. Bi instalazioek 43 MWeko baterako potentzia instalatua dute, eta erosketa honek 39 MW inguruko potentzia gehigarria ekarriko dio konpainiari.