Jardunaldiaren momentu bat.
Nazioartekotzea
Albisteak 8 uztaila, 2021

Negozio-aukerak Turkian

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi batean hizpide hartu dira Europar Batasunak IPA tresnaren bidez ematen dituen laguntzak
-

Turkia merkatu garrantzitsua da Euskadirentzat, hain zuzen, Turkiak Euskaditik eginiko inportazioak % 46 hazi dira azken urtean, 113,6 milioi euro guztira. SPRI Taldearen menpeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak antolatutako jardunaldi telematiko batean hizpide hartu dira Turkiak eskaintzen dituen inbertsio-aukerak, eta orobat informazioa eman da Europar Batasunak IPA tresnaren bidez -EBn integratzeko hautagai diren herrialdeentzat bereziki sortua- ematen dituen laguntzei buruz.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziako ordezkari Miren Madinabeitiak ireki du jardunaldia. Bertan parte hartu Nazli Seza Onat-ek, Turkiako enbaxadako kontseilari komertzialak, zeinak Turkiako merkatuaren abantailak aipatu baititu: negozioetarako antzeko kultura eta estiloa, komunikazio onak eta zerga-erregimen gardena. Nabarmendu du kolaborazio handia dagoela Euskadirekin, besteak beste, energia, osasun, garraio, makineria, farmazia edo logistika sektoreetan.

 

Turkiako Presidentetzako Inbertsioen Bulegoko aditu Fatih Celik-ek hizpide hartu ditu lan-arloko kostu lehiakorrak, multinazionalen nazioarteko presentzia handia eta manufaktura-industriaren gorakada, “azken bost urteetan % 25eko hazkundea izan baitu”.

 

Celik-ek baita ere esan du azken bost urteetan 85.000 milioi euro inguruko inbertsioak egin direla azpiegitura proiektuetan, zeintzuen artean baitaude Istanbuleko hirugarren aireportua, ospitale publiko bat edo Istanbuleko hirugarren zubia, “eta beste 325 bilioiko inbertsioak aurreikusi dira 2023rako”.

 

Celik-ek aipatu du inbertsio-aukera gehienak sektore hauetan daudela: automozioan (urtean 1,5 milioi ibilgailu ekoizten dira), manufakturan (ia 30.000 milioi euroko merkatua dago), energian (55.000 milioi eurotik gorako merkatua), biozientzietan eta azpiegituretan.

 

IPA tresnaren Turkiarako programen arduradun Andrés Moyák ere parte hartu du jardunaldian. IPA tresna Europako funts bat da, Europar Batasunean integratzeko hautagai diren herrialdeei laguntzea helburu duena.

 

Funts hori 2007an sortu zen 11.500 milioiko aurrekontuarekin, eta bere hirugarren edizio honetan 12.500 milioi euroko zuzkidura du datozen zazpi urteetarako. Zazpi herrialderi zuzentzen zaie: Turkiari eta EBtik kanpo dauden Balkanetako sei herrialderi. Hain zuzen, Turkia izan da funts gehien jaso dituena: IPA programaren aurreko edizioan (2014tik 2020ra) 3.100 milioi jaso zituen guztira.

 

Moyák adierazi duenez, “helburu nagusia da herrialde hautagaietako legeriak harmonizatzea, aukera izan dezatela araudietan egin beharreko aldaketak egiteko, eta gai izan daitezela EBn sartzen direnean jasoko dituzten funtsak administratzeko. Ezinbestekoa da beharrezko egiturak izatea, funts horiek eraginkorki eta Batasuneko arauen arabera kudeatzeko.

 

Moyák azaldu du oraindik ez dela finkatu “IPA programaren hirugarren edizioak zazpi herrialdeetako bakoitzari emango dion diru kopurua. Pixkanaka zehaztuko dira zenbatekoak, horretarako kontuan hartuz aurkezten diren proiektuak, gabeziak eta inpaktua”. Nobedade gisa, edizio honetan zazpi herrialde horien gabeziei buruzko estrategiak definitu behar dira, eta “proiektuek behar besteko heldutasuna izan behar dute atzerapenik gabe martxan jartzeko”.

 

Jardunaldiari buru emateko, Miren Madinabeitiak Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren txosten baten ondorioak azaldu ditu eta aipatu du Turkian euskal enpresen 14 produkzio-lantegi daudela, nagusiki energia berriztagarrien eta makina-erremintaren sektoreetan.  Bestalde, azterlan horrek aukerak detektatu ditu automozioan, burdinbideen sektorean eta gailu medikoen esparruan.

 

Hemen jardunaldi osoa:

Lotutako albisteak

Euskadik  ‘powertrain’  teknologia  aurreratuetan  nazioartean  duen  presentzia  bultzatu  du  Detroiten
21/05/2026 Nazioartekotzea

Euskadik ‘powertrain’ teknologia aurreratuetan nazioartean duen presentzia bultzatu du Detroiten

Gaindu, Loramendi eta Aurrenak enpresek AutomotiveTech Belgiumek bultzatutako nazioarteko misioan parte hartu dute, Bayern Innovativ, Automobil Cluster Upper Austria, Flanders Investment & Trade, Detroit Regional Partnership eta Basque Traderekin lankidetzan, euskal industria-sarearen gaitasun teknologikoak erakusteko.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

Maroko  merkatu  estrategiko  gisa:  aukerak  automobilgintzan,  aeronautikan,  berriztagarrietan,  IKTetan  eta  azpiegituretan
14/05/2026 Nazioartekotzea

Maroko merkatu estrategiko gisa: aukerak automobilgintzan, aeronautikan, berriztagarrietan, IKTetan eta azpiegituretan

Basque Trade & Investmenteko ordezkaritza bat Casablancan, Rabaten eta Tangerren izan da Marokoko enpresa-ekosistema ezagutzeko eta dagoeneko herrialdean dauden euskal enpresekin bilerak egiteko, ezarpen-esperientzia praktikoak aztertzeko

Finantzen  Euskal  Institutuak  eta  Cofides-Ek  NBI  konpainia  Indian  hedatzea  bultzatu  dute
06/05/2026 Finantziazioa

Finantzen Euskal Institutuak eta Cofides-Ek NBI konpainia Indian hedatzea bultzatu dute

Bi milioi eurorekin finantzatuko dute beste planta bat abian jartzea eta gainerako kapitalaren % 35 eskuratzea, NBI konpainiak tokiko filialaren % 100 kontrola dezan.

Brasilgo  automozio  sektorea:  Euskadirentzat  dauden  erronkak  eta  sarbideak  aztertzeko  jardunaldia
05/05/2026 Nazioartekotzea

Brasilgo automozio sektorea: Euskadirentzat dauden erronkak eta sarbideak aztertzeko jardunaldia

Basque Trade & Investmentek antolatutako webinar baten bidez, euskal enpresek Hego Amerikako herrialdearen merkatu-egituran, arau-esparruan eta elektrifikaziorako joeretan sakontzeko aukera izan dute.

Euskadik  bere  energia-ekosistema  aurkeztu  die  Japoniako  eta  Kanadako  ordezkaritzei

Euskadik bere energia-ekosistema aurkeztu die Japoniako eta Kanadako ordezkaritzei

Bi herrialdeetako erakunde- eta enpresa- ordezkaritza bat Euskadin izango da aste honetan, itsasoko energia eolikoaren sektorean euskal ekosistemak dituen gaitasunak aztertzeko eta industria-lankidetzarako aukera berriak aztertzeko.

Europako  Batzordeak  ‘Raw  Materials  Mechanism’  aktibatu  du  lehengai  estrategikoak  modu  bateratuan  erosteko
22/04/2026 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak ‘Raw Materials Mechanism’ aktibatu du lehengai estrategikoak modu bateratuan erosteko

Plataforma berri honi esker, enpresek beraien eskaria agregatu ahal izango dute nazioarteko hornitzaileekin harremanetan jartzeko eta material kritikoen hornidura bermatzeko, besteak beste lur arraroak edo baterietarako osagaiak.

Euskal  automozio-sektoreak  Txinan  duen  posizionamendua  indartu  du  fabrikatzaile  elektriko  berrien  gorakadaren  aurrean
21/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal automozio-sektoreak Txinan duen posizionamendua indartu du fabrikatzaile elektriko berrien gorakadaren aurrean

Basque Trade & Investment-ek, Shanghaiko bere bulegoaren bitartez eta ACICAErekin elkarlanean, 18 euskal enpresaz osatutako misio komertzial bat koordinatu du, BYD, Geely edo NIO bezalako fabrikatzaile liderren proiektuak aztertzeko.

Euskal  enpresak  negozio  eta  hornikuntza-aukera  berriak  identifikatu  ditu  Poloniako  merkatu  aeroespazialean
17/04/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak negozio eta hornikuntza-aukera berriak identifikatu ditu Poloniako merkatu aeroespazialean

Euskadiko hamahiru enpresa Poloniako Podkarpackie eskualdera joan dira aste honetan, BasqueTradek buru eta HEGAN eta AFM klusterrekin lankidetzan egindako misio baten esparruan; gainera, Aviation Valley-ren eta PAIH inbertsio-agentziaren tokiko laguntza izan dute.

Europar  Batasunak  esparru  berri  bat  proposatu  du  altzairuaren  inportazioetarako

Europar Batasunak esparru berri bat proposatu du altzairuaren inportazioetarako

Europako Batzordeak merkatu siderurgikora sartzeko baldintzak gogortzea proposatu du, gehiegizko ahalmen globalari aurre egiteko

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.