Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 Azaroa, 2020 Nazioartekotzea AEBak Afrika eta Ekialde Ertaina Alemania Argentina ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment Brasil Erresuma Batua Errusia Europa India Ipar Amerika Irlanda Italia Kolonbia Latinoamerika Maroko Mexiko Multilateralak Polonia eta Ukrainia Txekiar Errepublika eta Eslovakia Txile Txina Uruguai

Merkatuko Nazioarteko Aukeren txostena

SPRI Taldeko Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Agentziak Merkatuko Aukeren Buletinaren edizio berri bat egin du.
Boletín Oportunidades Internacionales de Mercado BTI

Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren Adimen Lehiakorreko Unitateak eginiko hogeita bosgarren txostena da, eta helburutzat du euskal enpresentzat baliagarri izan daitekeen informazioa identifikatzea, segmentatzea eta baloratzea.

Dokumentuak intereseko hainbat sektore estrategiko eta operatibotako erreferentziak jasotzen ditu (hala nola, aeronautika, automozioa, trenbideak, energia, bio-medikuntza, IKTak, makina-erreminta, Smart Cities eta logistika), kasuan kasuko jomugetan (Erresuma Batuan, Amerikako Estatu Batuetan, Marokon, Txinan, Indian, Hego Korean, Kolonbian, Arabiar Emirerri Batuetan, Saudi Arabian, Errusian eta Singapurren) argitaratutako informazio-edukietara sartzeko estekekin.

Aukeren Buletinek euskal enpresa-sarearen atzerriko proiekzioa eta nazioartekotzea bultzatzea helburu duten beste tresna batzuk osatzen dituzte; funtsean, merkatuei buruzko inteligentzia-txostenak dira, zeintzuek bere baitan hartzen baitituzte herrialdeei buruzko fitxak, azterlan konparatibo kualitatibo eta kuantitatiboak, aldebiko akordio komertzialak, lizitazio multilateralak eta, besteak beste, Industriaren eta Enpresen Katalogoari (CIVEX) buruzko informazio eguneratua.

Baliabide horiekin eta antzeko beste batzuekin, eta profesional espezializatuen aholkularitza eta laguntzarekin, euskal enpresen nazioarteko dimentsioa hobetzen da Euskadin eta atzerrian, 85etik gora herrialdetan zabalduta dagoen kanpo sarearen bitartez.

Deskargatu HEMEN buletina

Lotutako albisteak

18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Comision Federal Electricidad Mexico 12 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Mexikoko Elektrizitate Batzorde Federalak Euskadiko proiektu pilotu potentzialak aztertu ditu
Irakurri gehiago
Europa Bandera 6 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Lehiakortasun iraunkorra bultzatzea eta segurtasuna indartzea, Europar Batasunaren lehentasun politikoak
Irakurri gehiago
Automoción Ferias 5 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilgintzako berrikuntza teknologikoak euskal enpresetara hurbiltzen ditu Basque Trade-k
Irakurri gehiago
30 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Nazioartekotzerako enpresa-lankidetzari bultzada, Elkarturekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak