Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 8 urria, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Asia eta Ozeania

Makina-erreminta; sektorearen azterketa Vietnam-en

Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten berria egin du.
Máquina Herramienta Vietnam

Vietnam Asia Ekialdeko eskualdeko herrialde dinamikoenetako bat da. Gaur egun, Asiako hazkunde ekonomikoaren buru da, 2022an % 7,5eko hazkunde-aurreikuspenarekin eta inflazio-maila baxuekin.

Gainera, Vietnam oso herrialde irekia da ondasunen eta zerbitzuen kanpo-merkataritzaren ikuspegitik, eta merkataritza askeko akordio bat du EBrekin, esportazioak aukera erakargarri bihurtzen dituena.

Vietnamek kontsumitzen duen makina-erremintaren % 70 inguru inportatzen duela kalkulatzen da. Tokiko manufaktura-industria oraindik sortzen ari bada ere, datozen urteetan gora egitea eta makina-erremintaren eskaria handitzea espero da automobilgintzan, aeronautikan eta energian, besteak beste. Gaur egun bolumenak txikiak diren arren, makina-erremintako euskal enpresa batzuk hasiak dira Vietnamera esportatzen, eta, beraz, interesgarria izan liteke sektoreko enpresa guztientzat merkatuan kokatzen hastea etapa goiztiar batetik, agente edo banatzaile baten bitartez. Aukera-segmentu nagusiak fresatzeko makinak, forjatzeko eta estanpatzeko makinak, laserraren bidez ebakitzeko makinak akabera-eragiketetarako makinak eta mekanizazio-zentroak dira.

Txosten osoa eskatzen duten euskal enpresen eskura dago. Bertara sartzeko, helbide elektroniko honetara jo behar da: ilopez@basquetrade.eus
(bezero-sektoreen, esportatzaileen, inportatzaileen eta makina-erremintaren banatzaileen xehetasunak barne)

Laburpen exekutiboa HEMEN deskarga daiteke.

Lotutako albisteak

Italia Automoción Informe 14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek Italiako automozio osagaien sektoreak nazioarte mailan duen sendotasuna aztertu du
Irakurri gehiago
Dispositivos médicos Francia 7 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-en ikerketa batek gailu medikoen merkatu frantsesean %7,1eko hazkundea aurreratu du
Irakurri gehiago
OBSERVATORIO TD 26 otsaila, 2024 Basque Trade & Investment
T&B Behatokiaren edizio berria argitaratu du BT&I-k : energia-sektorearen azterketa orokorra
Irakurri gehiago
16 urtarrila, 2024 Basque Trade & Investment
Ohar teknikoa Poloniako sektore aeroespazialari buruz
Irakurri gehiago
Observatorio Materias Primas 19 abendua, 2023 Basque Trade & Investment
Ikuspegia: Industriako lehengaien txostena, abendua 2023
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak