Lascaray-LEAk Latinoamerikan duen presentzia indartu nahi du
Konpainia arabarrak nazioarteko hedapena areagotu eta Gasteizko lantegiko inbertsioak gehitu nahi ditu
Produktu kosmetiko eta oleokimikoen fabrikazioan espezializatuta dagoen Lascaray-LEA konpainiak nazioarteko presentzia areagotzea sartu du datozen bost urteotarako enpresa-estrategiaren giltzarrizko ardatzen artean.
Zehazkiago esanda, fabrikatzaile arabarrak Latinomerikara bideratu nahi du salmenten % 50. Merkatu honek salmenten % 20 xurgatzen du gaur egun. Horretarako, LEA marka komertziala sustatzeko ekintzak gauzatuko ditu.
Bertako esparruan, Lascaray-LEAk ekoizteko eta ikertzeko gaitasuna handitu nahi du, eta horretarako, makinerian, pertsonalean nahiz azpiegituran inbertituko du Gasteizko lantegian, instalazio hauetan egiten ari den handitze-lanak aurten bukatzeko asmoa duelarik.
Iturria: Empresa XXI