Nerea Peña.
Ekintzailetza Nazioartekotzea
Elkarrizketak 3 ekaina, 2019

Nerea Peñak: “Konpromisoa eta pazientzia eskatzen duen herrialdea da Mexiko”

Welmex enpresaren fundatzaile Nerea Peñak “giltza eskuan” zerbitzuak eskaintzen dizkie Mexikon instalatu nahi duten enpresei duela hiru urtetik
-

 

Welmex enpresaren fundatzaile Nerea Peñak “giltza eskuan” zerbitzuak eskaintzen dizkie Mexikon instalatu nahi duten enpresei duela hiru urtetik

Welmex enpresaren fundatzaile Nerea Peñak “giltza eskuan” zerbitzuak eskaintzen dizkie Mexikon instalatu nahi duten enpresei duela hiru urtetik

Nerea Peña abokatu bilbotarrak 30 urte ditu eta Madril, Paris eta Txinan ikasi du. Erronkak eta hizkuntzak atsegin ditu (bost dakizki, horietako bat txinera) eta ohituta dago arazoak konpontzen, horixe baita benetan gustuko duena. Beharbada horregatik, duela hiru urte, amaitu zenean Urbegi euskal enpresarentzat Mexikon zuzendu zuen proiektua, erabaki zuen hantxe gelditzea eta bere enpresa (Welmex) sortzea Querétaron. Welmex aholkularitza bat da, giltza eskuan zerbitzuak eskaintzen dituena Mexikon instalatu nahi duten enpresa industrialentzat. “Beren konfiantzazko pertsona gara herrialde honetan” dio enpresari gazteak.

 

Zergatik Mexiko?

Aukera bat izan nuen Urbegi euskal enpresaren eskutik. Konpromiso sozial handiko proiektu batean parte hartu nuen, zeinak goi-mailako kalitateko konponbide lehiakorrak eskaintzen baitizkie enpresei, enplegu aukerak sortuz kalteberatasun egoeran dauden pertsonentzat. Hala, aukera izan nuen herrialdea ezagutzeko, eta izugarri gustatu zitzaidan. Mexiko herrialde eferbeszentea da, izugarri dinamikoa, gauza asko gertatzen dira etengabe. Eta nola atsegin dudan mugimendu handiko lekuetan egotea (ez bakarrik lur mugimenduak, nahiz eta halakoak ere badauzkagun –barreka-), sei urteren buruan hemen nago oraindik.

 

Mexikok ez du prentsa onik…

Egia da, baina gauza politak ere badauzka. Hemen, Euskadin ez bezala, ezin zara ibili edozein lekutan, baina kontuz bazabiltza eta zuhur jokatzen baduzu, ez zaizu ezer gertatuko. Beti esaten dut herrialde honetan zentzuz jokatu beharra dagoela. Ez egin hemen beste edonon egingo ez zenukeenik.

 

Zein da zure enpresaren negozio-eredua?

Batez ere “giltza eskuan” zerbitzuak eskaintzen ditugu, baina gure core business da atzerriko enpresa industrialen ordezkari komertzial izatea. Konpainia horiei laguntzen diegu euren merkatuak garatzen eta sendotzen, eguneroko lanak egiten… geu gara euren begiak eta oinak. Esan liteke euren konfiantzazko pertsona garela.

 

Duela hiru urte sortu zenuen enpresa. Nola doa dena, zure igurikipenak betetzen ari dira?

Gauzak ondo doaz, espero bezala. Gorabeherak ere badauzkagu, jakina, baina oro har egonkortasuna lortu dugu, eta hazkunde fasean gaude, batik bat atzerriko enpresei esker. Hasieran, laguntza asko ematen genien euskal enpresei eta Estatukoei, batez ere krisiak bete-betean harrapatu zituelako eta produktua dibertsifikatu eta nazioartekotu beharra zeukatelako. Baina aspaldion, enpresek galdu diote beldurra atzerrira irteteari eta begiak zabaldu dituzte; hau da, ohartu dira euren lehiakideak ez direla aurrez aurre dituzten bizilagunak, Euskadin duela hainbat urte gertatzen zen bezala…

 

Nolako enpresekin egiten duzue lan?

Era guztietako enpresak dira gure balizko bezeroak, baina, jatorriz Euskadikoak diren ETEekin aritu gara batik bat. Nagusiki industrialak, besteak beste automozio, aeronautika eta elikadura sektoreetakoak.

 

Harreman pertsonalek badute eragina Mexikon negozioak egiteko orduan?

Hitz emandakoa betez gero konfiantza irabazten da, Euskadin bezala gutxi gora-behera. Horixe da dena.

 

Hutsik ez egiteko gomendioren bat?

Zintzoa eta koherentea izatea. Gai izan behar dugu harremantzeko –oso garrantzitsua da jakitea nor dagoen gertatzen diren gauzen atzean- eta konpromisoa eta konfiantza izateko.

 

Mexiko matxista al da lan arloan?

Ez, ez, kontrara. Nire kasuan ez behintzat. Enpresa, obra edo proiektu bat bisitatzera joan izan naizenetan, inoiz ez naiz sentitu baztertua edo aurreiritziekin epaitua emakumea eta gaztea izateagatik. Sekula ez naiz sentitu ez gutxietsia ez goretsia. Beti sentitu dut errespetu handiz tratatzen nautela.

 

Zeintzuk dira ETE batek Mexikora iristean aurkitzen dituen arazo garrantzitsuenak?

Ikusten ditudan oztopo garrantzitsuenak –berdin enpresa handi, ertain nahiz txikietan–, ez dira erakunde juridiko batetik datozenak, baizik eta oztopo ia sozialak. Guk geuk inposatzen ditugun hesiak dira, izugarri kostatzen zaigulako pazientzia izatea edo kameleoien moduan egokitzea. Gure lan egiteko moduagatik inertzia eta espektatiba zehatz batzuk ditugu, eta honelako herrialde batera iristean espektatiba horiek balaztatu edo estankatu egiten dira…

 

Zer esan nahi duzu?

Mexikora iristen zara pentsatuz hango jendeak zure erritmo berean edo denbora tarte berberekin lan egingo duela. Iristen zara pentsatuz gauzak Euskadin egiten ditugun bezala egiten direla, eta hori ez da horrela. Hori zenbat eta lehenago onartu, orduan eta gutxiago nekatuko zara. Neure esperientziatik diot.

 

Mexikon badago talentu edo langileen kualifikazio ezagatiko arazorik, Euskadin gertatzen den bezala?

Uste dut jendea ez dela jakinda jaiotzen eta denok daukagula kualifikazio-premia lanean hasi arte. Denok egin behar dugu ikaskuntza-kurba bat, eta denok ikasten dugu. Horregatik diot ikasteko gogoa eta ilusioa izan behar dugula; estropezu egin eta berriro jaikitzeko gogoa. Hori da garrantzitsuena. Jarrera positiboa eta etengabe ikasteko nahia izatea.

 

¿A qué se refiere?

Llegas a México pensando que la gente de allí va a trabajar al mismo ritmo que tú lo haces o que está pensando en los mismos tiempos. Llegas pensando que las cosas se hacen igual que nosotros las realizamos en Euskadi y no, esto no es así. De modo que cuanto antes lo asumas menos te desgastarás. Y hablo por experiencia propia.

 

¿Tiene este país en estos momentos un problema de talento o falta de cualificación de personal como le sucede a Euskadi?

Yo creo que la gente no nace sabiendo y que la falta de cualificación profesional la tenemos todos hasta que empezamos a trabajar. Todos tenemos una curva de aprendizaje y todos aprendemos. Por eso digo que lo que tenemos que tener es ganas e ilusión por aprender; ganas de tropezarnos para volver a levantarnos después. Eso es lo importante. Una actitud positiva y un deseo por aprender de forma permanente.

 

Lotutako albisteak

Bianditz:  60  urteko  historia  eta  industria  errotzea  Euskadin
21/11/2025 Nazioartekotzea

Bianditz: 60 urteko historia eta industria errotzea Euskadin

Gipuzkoako enpresak esku erremintak, kautxua injektatzeko moldeak, trokelak eta dekoletatutako piezak lantzen ditu eta nazioarteko presentzia du, tokiko sustraiei eusten dien bitartean. 2025 honetan 60. urteurrena ospatzen du.

Ariketa  fisikoa,  zientzia  eta  laguntza:  SISU  Bienestar  enpresaren  formula  minbiziari  aurre  egiteko
19/11/2025 Ekintzailetza

Ariketa fisikoa, zientzia eta laguntza: SISU Bienestar enpresaren formula minbiziari aurre egiteko

Bizkaiko enpresa honek unibertsitateko ikerketa eta entrenamendu pertsonalizatua uztartzen ditu, minbiziak iraun bitartean eta ondoren bizi-kalitatea hobetzeko.

Bideroad,  adimen  artifizialaren  bitartez  azpiegituren  mantentze-lanen  kudeaketa  asmatu  duen  startupa
12/11/2025 Ekintzailetza

Bideroad, adimen artifizialaren bitartez azpiegituren mantentze-lanen kudeaketa asmatu duen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da enpresa

Tekurak  ekintza  jasangarriak  integratzen  ditu  zure  negozioan

Tekurak ekintza jasangarriak integratzen ditu zure negozioan


Aholkularitza-enpresa honek esperientzia eta metodologia eraginkorrekin laguntzen die erakundeei, beren prozesuak eta pertsonak eraldatuz, iraunkortasunaren iritsiera arina izan dadin

Lasa  Dynamics  teknologia  propioa  duen  hegaldi-simulagailua  sustatzen  ari  da  Miñaon
07/11/2025 Ekintzailetza

Lasa Dynamics teknologia propioa duen hegaldi-simulagailua sustatzen ari da Miñaon

Euskadiko startup honen proiektua erabakigarria da aireko sektorearen segurtasunarentzat, efizientziarentzat eta bilakaera teknologikoarentzat

Photokrete,  eraikuntzan  energia  aurreztu  ahal  izateko  materialak  garatzen  dituen  startupa
06/11/2025 Ekintzailetza

Photokrete, eraikuntzan energia aurreztu ahal izateko materialak garatzen dituen startupa

Top 101 Spain Up Nation Errekonozimenduen II. edizioko finalisten artean egon diren Euskadiko sei startupetako bat da

Geminis  Lathesek  Estatu  Batuak  eta  India  bezalako  merkatu  estrategikoetan  finkatu  nahi  da
05/11/2025 Nazioartekotzea

Geminis Lathesek Estatu Batuak eta India bezalako merkatu estrategikoetan finkatu nahi da

Gipuzkoako enpresa honek tamaina handiko eta doitasun handiko piezak mekanizatzeko CNC tornu horizontalak eta prozesu anitzekoak diseinatzen eta fabrikatzen ditu, eta ekoizpenaren % 95 esportatzen du.

Rubí:  «Funtsezkoa  da  zure  kultura  ez  galtzea  eta  zure  sustraiekiko  lotura  gordetzea»

Rubí: «Funtsezkoa da zure kultura ez galtzea eta zure sustraiekiko lotura gordetzea»

Ricardo Romo RUBIko zuzendari nagusia da; Arabako enpresa estanpazio, profilaketa, soldadura eta muntaketako erreferentea eta 70 urte bete berri ditu

Kristina  Apiñaniz:  “Funtsezkoa  da  kompromiso  duten  eta  diziplina  anitzekoak  diren  taldeak    osatzea  industriaren  erronkei  aurre  egiteko”
30/10/2025 Nazioartekotzea

Kristina Apiñaniz: “Funtsezkoa da kompromiso duten eta diziplina anitzekoak diren taldeak osatzea industriaren erronkei aurre egiteko”

AMPEAk ‘Emakume Zuzendarien Saria’ eman berri dio Arabako Ingeniari Industrialen Elkargo Ofizialaren dekanoari eta proiektu estrategiko eta nazioartekoen sustatzaileari. Enpresa txiki eta ertainen eraldaketa- eta nazioartekotze-erronkei aurre egiteko lidergo ausart, kolaboratzaile eta konfiantzan oinarrituaren garrantzia nabarmentzen du.

GH  Cranes  :  “Gure  enpresarentzako  erronka  garrantzitsuak  jorratzeko  aukera  ematen  digu  BIND-k”
23/10/2025 Ekintzailetza

GH Cranes : “Gure enpresarentzako erronka garrantzitsuak jorratzeko aukera ematen digu BIND-k”

Garabi-fabrikatzaile honek Beasainen du egoitza eta startupak eta finkatutako enpresak batzen dituen plataforma honetako protagonistetako bat da

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.