Nazioartekotzea Basque Trade & Investment
Argitalpenak 10 apirila, 2025

Maroko, Ipar Afrikako automobilgintzaren hub estrategiko nagusia

Basque Trade & Investmenten azken txostenak Afrika iparraldeko automobilgintzaren sektorea aztertu du, euskal enpresei eskaintzen dizkien aukerak barne.
Deskargatu hemen txostena.
-

Hazkunde jarraitua gertatzen ari da Afrika iparraldeko hainbat herrialdetako automobilgintzaren sektorea

Hazkunde jarraitua gertatzen ari da Afrika iparraldeko hainbat herrialdetako automobilgintzaren sektorean, ibilgailuen ekoizpena nabarmen gehitu delarik. Industriaren garapena sektorearen birlokalizazioak eragin du neurri handi batean, Europako hornidura-kateen hurbiltasunarekin eta Txinan egoitza duten automobil-fabrikatzaileen inbertsioen gorakadarekin batera.

Gainera, kanpoko faktoreek, Itsaso Gorriko itsas-garraioan etenaldiak izateko etengabeko arriskua eta Bruselak eta Washingtonek Txinako ibilgailuei ezarritako merkataritza-mugapenak kasu, inguru erakargarri bihurtu dute eskualde hau euskal enpresak nazioartekotzeko.

Automobilgintza sektorearen azterketa Ipar Afrikan

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziaren azken txostenak sakon aztertu du automobilgintzaren sektorea Ipar Afrikan, Maroko, Egipto, Aljeria eta Tunisiako merkatuei arreta berezia emanez. Dokumentuak sektorearen bilakaerari buruzko ikuspegi global eta eguneratua jaso du, herrialde horietako datu eguneratuak bilduz.

Automobilgintza sektore estrategiko bihurtu da Marokoko industria-sarean

Dokumentuaren arabera, Maroko da automobilgintzako industriaren hub produktibo nagusia Afrikako iparraldean. Sektorea zutabe estrategiko bihurtu da Marokoko industria-sarean, eta epe luzeko plan estrategikoak ditu abian ekoizpen-gaitasuna handitu ahal izateko. Europarekiko gertutasunari esker, osagaiak merkeago eta azkarrago esporta ditzake kontinentearen erdialdeko beste herrialde batzuek baino.

Horren harira, txostenak argi utzi du hainbat faktore direla Maroko enpresentzat helmuga erakargarri bihurtu dutenak: zona frankoak, merkataritza-akordio mesedegarriak, kostu operatibo lehiakorrak eta sustapenezko gobernu-politikak. Ondorioz, garrantzizko automobil-fabrikatzaileuak, Renault eta Stellantis kasu, Europar Batasuna, Turkia eta hainbat herrialde arabiarretako merkatu estrategikoekin merkataritza askeko akordioak dituen herrialde honetan finkatu dira.

Maroko, Egipto, Aljeria eta Tunisiako adierazle makroekonomikoak

Automobilgintza sektorearen adierazleak Maroko, Egipto, Aljeria eta Tunisian

Atzerriko inbertsioaren igoera

 Automobilgintzan egiten den atzerriko inbertsioa Marokon, Egipton, Aljerian eta Tunisian biltzen da

Txostenak Egiptoren garrantzia ere azpimarratu du, izan ere, tokiko pizgarrien laguntzaz, automobilgintzaren industria indartzen ari da. Suezko kanalaren inguruan duen kokapen estrategikoak (merkataritza globalaren % 12 bertatik igarotzen da) posizio pribilegiatua ematen dio atzerriko inbertsioak erakartzeko. Ildo horretan, nazioarteko fabrikatzaile handiak, General Motors, BMW, Hyunday, Toyota eta Nissan kasu, Egipton lanean ari dira dagoeneko, bertako ekonomian inpaktu positiboa eraginez.

Era berean, Afrikako Kontinenteko Merkataritza Askeko Eremuaren (AfCFTA) sorrerak aukera berriak ireki ditu Afrika barruko merkataritza sustatzeko eta balio erantsi handiagoko ondasunen ekoizpena bizkortzeko.

Hala ere, azterketak zenbait defizit nabarmendu ditu Egiptoko automobilgintzan: azpiegitura sendoen falta, ezegonkortasun ekonomikoa eta interes-tasa altuak. Dena den, etorkizunari begira, aurreikuspenak nahiko positiboak dira, industriaren modernizazioa eta proiektu berrien garapena ardatz dituzten inbertsioen eraginez.

Aljeria da automobilgintzaren industria bultzatzen ari den eskualde honetako beste herrialdeetako bat, atzerriko zuzeneko inbertsioaren igoera nabarmenari esker. Gainditu beharreko erronken artean, inportazioekiko mendekotasuna, administrazioaren konplexutasuna eta azpiegiturarik eza azpimarra daitezke. Epe luzera, herrialdearen arrakasta Europar Batasunarekiko eta Afrikako beste merkatu batzuekiko merkataritza-harremanen egonkortasunaren araberakoa izango da.

Azkenik, Tunisia automobilgintzako osagaien garrantzizko hornitzaile bihurtu da Europako merkatuan, hurbiltasun geografikoagatik eta merkataritza-akordioengatik. Nolanahi ere, sektoreak ez du lortu Ipar Afrikako eremuan erreferentziazko merkatutzat posizionatzea, aduanen erregulazio zorrotzagatik, piezen inportazioekiko mendekotasunagatik eta burokraziagatik.

Afrikako Iparraldeko automozio-hubean nazioartekotzeko gakoak

Maroko Afrikako Iparraldeko automozio-sektoreko ekoizpen-polo nagusi bihurtu da, esportazio-gaitasun gero eta handiagoarekin eta inbertsiorako baldintza erakargarriekin. Harekin batera, Egipto, Tunisia eta Aljeria bezalako herrialdeek eraldaketa fasean dagoen industria-ekosistema bat osatzen dute, eta aukera berriak eskaintzen dizkiete euskal enpresei.

Aukera horiek identifikatzen eta aprobetxatzen laguntzeko, Basque Trade & Investment (BTI) erakundeak eskualdeko automozio-sektoreari buruzko txosten estrategiko hau argitaratu du. Gainera, nazioartekotzerako laguntza eta zerbitzu espezializatuak eskaintzen ditu, bai eta sektoreko azoka esanguratsuetara hurbiltzeko ekimenak ere.

Euskadik gero eta interes handiagoa du ekonomia emerjenteekin harremanak sendotzeko, eta horren adibide da Egiptorekin azkenaldian sendotu den lankidetza ekonomikoa, eskualde horrek euskal enpresa industrialentzat duen potentziala agerian utziz.

Horrez gain, merkatu berrietarako merkataritza-misioen plan berria abiarazi da, eta SPRI Taldeak hainbat nazioartekotze-laguntza eskaintzen ditu enpresen ezarpena eta hedapena sustatzeko.

Sektore-txosten, nazioarteko nobedade eta hurrengo ekitaldi estrategikoei buruz egunean egon nahi baduzu, harpidetu SPRI Taldearen buletinera eta eskuratu nazioartekotze-prozesuan hurrengo urratsa ematen lagunduko dizun informazio guztia.

 

 

Hemen ere eska dezakezu txosten osoa.

Zerikusia duten beste txosten batzuk:

Lotutako albisteak

Vietnam  eta  Filipinak  dira  energia  berriztagarrien  hedapenaren  buru  ASEANen,  eta  dagoeneko  %32ko  ahalmen  garbia  dute
03/11/2025 Nazioartekotzea

Vietnam eta Filipinak dira energia berriztagarrien hedapenaren buru ASEANen, eta dagoeneko %32ko ahalmen garbia dute

Vietnam, Thailandia, Malaysia, Indonesia, Filipinak eta Singapurreko energia sektorearen bilakaera aztertzen du Basque Trade & Investment-ek bere azken txostenean

Behatoki  Aeroespaziala:  Hegazkineria  zibilaren  merkatuak  4.000  aireontzi  baino  gehiago  entregatu  zituen  2024an,  eta  eskari  sendoa  izan  zuen
31/10/2025 Nazioartekotzea

Behatoki Aeroespaziala: Hegazkineria zibilaren merkatuak 4.000 aireontzi baino gehiago entregatu zituen 2024an, eta eskari sendoa izan zuen

Basque Trade & Investmentek azken Behatokiak sektore aeroespazialak izan duen bilakaera aztertzen du, euskal enpresei aukerak identifikatzen, joerak aurreikusten eta nazioarteko lehiakortasuna indartzen laguntzeko.

Erabilera  bikoitzeko  produktuak  esportatzen  al  dituzu?  Ibilbide-orri  honek  pausoz  pauso  azalduko  dizu
29/10/2025 Nazioartekotzea

Erabilera bikoitzeko produktuak esportatzen al dituzu? Ibilbide-orri honek pausoz pauso azalduko dizu

Basque Trade & Investmentek ibilbide-orri hau argitaratu du. Euskadiko enpresei erabilera bikoitzeko produktuei buruzko Europako araudia betetzen duten egiaztatzeko lanak erraztuko dizkie. Araudi horrek kontrol-erregimena ezartzen du aplikazio zibilak nahiz militarrak izan ditzaketen produktuen esportaziorako, bitartekotzarako, laguntza teknikorako, garraiorako eta transferentziarako. Deskargatu HEMEN

Txostena:  Kanadako  trenbide-merkatua
14/10/2025 Nazioartekotzea

Txostena: Kanadako trenbide-merkatua

Trenbide sektoreko euskal enpresek dagoeneko eskuratu dezakete Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade) egindako txostena. Txosten horrek Kanadako merkatuaren bilakaerari eta etorkizunari buruzko informazio eguneratua eskaintzen du. Kanadako trenbide-merkatuari buruzko informazio estrategikoa eskuratu nahi duten euskal enpresek eskura dezakete dokumentua.

Merkataritza  globalaren  moteltzeak  eta  muga-zergek  eragina  dute  industria-metalen  eskarian
24/07/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalaren moteltzeak eta muga-zergek eragina dute industria-metalen eskarian

Basque Trade & Investment-en azken behatokian, lehengaien nazioarteko merkatu nagusiek urteko hirugarren hiruhilekoan izan duten bilakaera aztertzen da. Deskargatu hemen txostena.

BT&I-ren  Nazioarteko  Behatokia:  Ekonomia  globala  %  2,5  haziko  da  2025ean,  AEBetako  politika  eta  muga-zergen  ziurgabetasunaren  eraginpean
23/07/2025 Nazioartekotzea

BT&I-ren Nazioarteko Behatokia: Ekonomia globala % 2,5 haziko da 2025ean, AEBetako politika eta muga-zergen ziurgabetasunaren eraginpean

Halaxe iradoki du maila globaleko zein eskualde mailako aurreikuspen ekonomikoei buruzko informazio eguneratua bildu duen Basque Trade & Investmenten Nazioarteko Behatokiaren azken edizioak

Frantziak  %  10,9  handituko  du  urtean  energia  berriztagarrietan  duen  gaitasuna  2035era  arte
11/07/2025 Nazioartekotzea

Frantziak % 10,9 handituko du urtean energia berriztagarrietan duen gaitasuna 2035era arte

Basque Trade & Investmentek Frantziako energia-merkatua aztertu du azken txostenean, informazio baliagarria eskainiz dagoeneko bertan diharduten enpresei nahiz jarduera herrialde honetara zabaltzea aurreikusia dutenei. Deskargatu hemen txostena.

Makina-Erreminta  Txinan:  Berrikuntza  teknologikoak  eta  hazkundeak  bultzatzen  dute  sektorea
03/07/2025 Nazioartekotzea

Makina-Erreminta Txinan: Berrikuntza teknologikoak eta hazkundeak bultzatzen dute sektorea

SPRI Taldeari atxikitako Basque Trade & Investment (BasqueTrade) euskal enpresak nazioartekotzeko agentziak sakon-sakon aztertu du bere azken txostenean Txinako makina-erremintaren merkatua, hazkunde betean dagoen sektore honetan jarduteko interesa duten konpainientzako aukerak eta erronkak nabarmenduz.

Automobilgintzako  Behatokia:  AEBen  muga-zergen  presioak  ibilgailuen  ekoizpenari  buruzko  2025eko  aurreikuspen  globalak  baldintzatuko  ditu
27/06/2025 Nazioartekotzea

Automobilgintzako Behatokia: AEBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu

2024an, ibilgailuen eskari globalak errekuperazioa sendotu zuen, bilakaera positiboari eutsiz. Hala ere, EBen muga-zergen presioak ibilgailuen ekoizpenari buruzko 2025eko aurreikuspen globalak baldintzatuko ditu.

Merkataritza  globalak  muga-zergen  eraginpean  helduko  dio  2025eko  bigarren  seihilekoari
02/06/2025 Nazioartekotzea

Merkataritza globalak muga-zergen eraginpean helduko dio 2025eko bigarren seihilekoari

Basque Trade & Investmentek munduko merkataritzaren hazkundearen inguruko ziurgabetasuna aztertu du Nazioarteko Merkataritzaren Behatokiaren azken edizioan.Deskargatu hemen txostena.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.