Hristo-Ognyanov make it global
Ekintzailetza Nazioartekotzea
Elkarrizketak 12 uztaila, 2019

InterMundos – make it global: “eduki on baten” eta “eduki ezin hobe baten” arteko aldea

InterMundos – make it global-ek kalitatezko hizkuntza-zerbitzuak eskaintzen ditu negozioen nazioartekotzea erraztera begira.
-

Sortzez bulgariarra, ‘arrosen herrialdean’ hazi zen nerabezarora arte, eta herrialdetik kanpo ikasi zuen. Hristo Ognyanov Velikov Itzulpengintza eta Interpretazioan lizentziatu zen eta itzulpengintza eta software eta teknologia berrien lokalizazioko Masterraz osatu zuen bere formakuntza. Ezagutza hauek enpresen mundura hurbildu zuten, bertan proiektuen kudeaketan esperientzia lortu zuelarik.

Bilbao Ekintzak Euskadin ekiteko aukera eman zion, eta horri esker, Basque Voyages, BAO Bilbao Ediciones eta Fulterer bezalako enpresekin kolaboratzen du, besteak beste. InterMundos – make it global-ek kalitatezko hizkuntza-zerbitzuak eskaintzen ditu negozioen nazioartekotzea erraztera begira. Haren helburuetako bat “enpresak euren helburu diren herrialdeetako bezeroen jatorrizko hizkuntza ondo erabiltzearen garrantziaz konbentzitzea” da.


Hristo, konta iezaguzu, nola sortu zen InterMundos?

Egunero sortzen dira startup berriak, eta munduko edozein lekutan daude horien bezeroak izan daitezkeenak. Horrez gain, kanpoko merkatuekin konektatzeko eta hobeto lan egiteko premia dute enpresa asko eta askok.

Ildo horretan, gure hizkuntza zerbitzu espezializatuek xede hauek dituzte: negozioen internazionalizazioa erraztea, komunikazioa hobetzea xede audientzia bakoitzarekin, eta atzerriko merkatuetan negozio horien posizionamendua eta irudia hobetzea.


Zein hizkuntza zerbitzu eskaintzen dituzue? Zein bezero profilei daude zuzenduta?

Bost hizkuntza zerbitzu nagusi eskaintzen ditugu:

Itzulpen teknikoak: «zehaztasun terminologikoak» berebiziko garrantzia duten sektoreei (autogintza, makina-erreminta, energia eta abar) zuzendutakoa.

Itzulpen komertziala: marketin lantaldeei zuzendutakoa, publizitate kanpainak beste hizkuntzetara egokitzen eta horiek hobetzen laguntzeko.

Transkreazioa: jatorrizko mezua berreraikitzen dugu, asmoa eta «karga emozionala» zuzenean xede hizkuntzan islatuta, mezuak xede audientzian eragin handiagoa izan dezan.

Software eta webgune lokalizazioa: produktuen garapenean parte hartzen dugu, hizkuntza aholkularitza ematen diogu garatzaile lantaldeari, edukia itzuli eta egokitu egiten dugu, produktuen baldintza teknikoetara egokitu dadin.

Hizkuntza anitzeko SEO: metadatuak eta gako hitzak itzultzen ditugu, eta webgune baten posizionamendua hobetzeko moduak proposatzen ditugu, xede herrialdea eta audientzia kontuan hartuta.

  • Bezero profil hauei zuzenduta daude gure zerbitzuak:
  • Teknologia sektoreetako enpresei
  • Software eta webgune enpresa garatzaileei
  • Marketin eta komunikazioko enpresei
  • Zer balio erantsi ematen diezue?

Bezero bati mezua burura iristen bazaio, agian konbentzituko du, baina mezua bihotzera iristen bazaio, liluratu egingo du! Hori da, hain zuzen ere, lortu nahi duguna: «hizkuntza oztopoak gainditzea», gure bezeroen produktuetan gertutasuna eta konfiantza sortzeko. Xede audientziak gure bezeroen produktuak edo zerbitzuak erosteaz gain, audientzia horiek produktu eta zerbitzu horiekin maitemintzea nahi dugu, horien «preskriptore» bihur daitezen.

«Eduki on baten» eta «eduki bikain baten» arteko ezberdintasun lortzeko berariaz pentsatuta daude gure hizkuntza zerbitzuak.

 

Zein erronka dituzue etorkizunera begira?

Gure bezero zorroa zabaldu eta finkatzea, baita profesional eta enpresa laguntzaileekin ditugun harremanak ere. Erronka garrantzitsuena hau da: enpresei ikusaraztea, nahi diren helburuak lortzeko, berebiziko garrantzia duela xede herrialdeko hizkuntza behar bezala erabiltzeak.

 

 

https://intermundos.global/

Hristo Ognyanov Velikov
InterMundos – make it global
(+34) 684 222 311
Gran Vía, 19 – 21, 2ª – 3ª planta
48008 Bilbao, Bizkaia

Lotutako albisteak

Alcyonek  bere  girgiluak  mundu  osoko  90  herrialde  baino  gehiagotara  esportatzen  ditu
15/07/2025 Nazioartekotzea

Alcyonek bere girgiluak mundu osoko 90 herrialde baino gehiagotara esportatzen ditu

Enpresa gipuzkoarrak duela mende bat baino gehiagotik egiten ditu eskuburdinak eta bost kontinenteetako polizia-gorputz, segurtasun-talde eta espetxeetara hornitzen ditu. Urteko ekoizpena 80.000 unitatetik gorakoa da.

Spool  Sistemas,  automobilgintzarako  aluminiozko  piezen  injekzioan  espezializatutako  enpresa

Spool Sistemas, automobilgintzarako aluminiozko piezen injekzioan espezializatutako enpresa

Elgoibarko enpresak SPRI Taldearen adimen artifizialeko programaren dirulaguntza jaso du, eta salmenten % 65 esportatzen du

Euskal  heldulekuak  Saudi  Arabiako  ‘The  line’  proiekturako
11/07/2025 Nazioartekotzea

Euskal heldulekuak Saudi Arabiako ‘The line’ proiekturako

Didheya enpresa gipuzkoarrak, nazioartean presentzia handia duenak, altzairu herdoilgaitzezko osagaien ekoizpenaren % 80 esportatzen du. 2025erako 6,7 milioi euroko fakturazioa aurreikusten du.

Lander  Simulationek  mundu  osoko  gidariak  formatzen  dituen  teknologia  garatzen  du
08/07/2025 Nazioartekotzea

Lander Simulationek mundu osoko gidariak formatzen dituen teknologia garatzen du

Gipuzkoako enpresak gidatze simulagailuak neurrira fabrikatzen ditu eta Kanada, Alemania edo Australia bezalako herrialdeetara esportatzen ditu.

Smart  to  Walk,  trekking-a  esperientzia  adimentsu  bihurtzen  duen  startup-a
03/07/2025 Ekintzailetza

Smart to Walk, trekking-a esperientzia adimentsu bihurtzen duen startup-a

Urdulizen jatorria duen enpresa honek, makila adimendun bat eta app osagarri bat sortu ditu mendi-ibiliak seguruagoak, sozialagoak eta konektatuagoak izan daitezen.

Developair-ek  AA  aplikatzen  du  software  tresnen  belaunaldi  berri  bat  sortzeko

Developair-ek AA aplikatzen du software tresnen belaunaldi berri bat sortzeko

Donostiako startupak hainbat soluzio eskaintzen ditu industriarako, hala nola trenbide aeroespaziala, energia, automobilgintza eta medikuntzarako, besteak beste.

Etxe  bat,  pieza  asko:  AtomModular-aren  “Lego  eredua”  etxebizitza  krisia  konpontzeko
24/06/2025 Ekintzailetza

Etxe bat, pieza asko: AtomModular-aren “Lego eredua” etxebizitza krisia konpontzeko

La startup, con sede en BIC Araba, propone industrializar la vivienda con inteligencia artificial, diseño modular y materiales sostenibles.

Acuratiok  erabaki  adimendunak  hartzeko  teknologia  bat  bultzatzen  du  pertsonen  pribatutasuna  babesten  den  bitartean
18/06/2025 Zibersegurtasuna

Acuratiok erabaki adimendunak hartzeko teknologia bat bultzatzen du pertsonen pribatutasuna babesten den bitartean

Autoak edo erlojuak bezalako gailuetan adimen artifiziala da, 'ikasketa automatikoa muturrean' izenekoa. Datuak sortzen diren lekuan zuzenean prozesatzeko eta erabaki independenteak hartzeko aukera ematen du, datu-zentro handietara eraman beharrik gabe.

PhotoKrete,  hiriak  hozteko  morteroak  garatzen  dituen  euskal  startup-a
13/06/2025 Ekintzailetza

PhotoKrete, hiriak hozteko morteroak garatzen dituen euskal startup-a

Bere teknologia berritzaileari esker, %70etik gorako energia aurrezpena lortu daiteke hozte-gastuan, material pasibo eta jasangarrien bidez.

Sellex,  40  herrialdetan  baino  gehiagotan  presentzia  duen  “diseinu  zintzoko”  altzari-fabrikatzailea
12/06/2025 Nazioartekotzea

Sellex, 40 herrialdetan baino gehiagotan presentzia duen “diseinu zintzoko” altzari-fabrikatzailea

Gipuzkoako enpresak bankuak, aulkiak, mahaiak edo oheak ekoizten ditu instalazio handietarako, diseinu iraunkorraren aldeko apustu nabarmena eginez.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.