BASOINSA
Nazioartekotzea
Albisteak 19 Azaroa, 2020

Ingurugiroari lotutako euskal enpresa batek Ingurugiroarean Europako Saria jaso du BTI-ren laguntzari esker.

Europako Batzordeak BASOINSAri saria eman dio "hazten ari en izarra" kategorian
-
Edizio honetan Europako 16 herrialdetako proposamenak aurkeztu ziren 6 kategoria ezberdinetan lehiatzeko. Europako saria lortzeko, lehenago Leioako (Bizkaia) enpresa hau euskal enpresen atalean saritua izan zen. Urrian BASOINSAk estatu mailako atala gainditu zuen, Ekologiarako Trantsizioa eta Erronka Demografikoaren Ministerioa’-ren ‘Fundación Biodiversidad’-ek egindako ebaluazioan. Bide honetan Basque Trade & Investment-en laguntza izan du, SPRI Taldearen Nazioartekotze agentziarena, hain zuzen ere.

BasoinsaEuropako sari hori lortzeko bidean, Leioan kokatua dagoen konpainiak Euskadiko atalari dagokion saria irabazi zuen joan den maiatzean, eta Espainiako atalekoa urrian, Trantsizio Ekologikorako Ministeritzaren “Fundación Biodiversidad”ek antolatuta.

Saria Cundinamarca-n (Kolonbia) ingurumena eta ekologia hobetzeko lankidetzaproiektu batengatik jaso du, helburutzat Chicú ibaiaren ibarrak (Bogota ibaiaren ibaiadarra Tenjo udalerrian) 16 km eta 983.330 m2-ko eremu batean berreskuratu eta leheneratzea duelarik. Sari-emaile izan den epaimahaiak transferentzia metodologikoa nabarmendu du, leheneratze ekologikoan eta ibaisistemen kudeaketan, hain zuzen ere.

Basoinsarentzat “urte askotako eskarmentuari eta naturarekin neurri handiagoan bat egingo duen ekoingeniaritza baten bila aritzeko ahalegin aitzindariari egindako aitormena da; honek aukera ematen digu, besteak beste, klimaaldaketarekiko erresilientzia hobetzeko”.

Kolonbia munduko bioaniztasunaren herrialde ikoniko bat da eta bertan kokatutako proiektu baten bidez parte hartzea “gure proposamen berritzaileentzako erronka handia izan da, ibai-sistemen leheneratze ekologikoaren eta kudeaketaren kontzeptuak transferitzeko aukera eskaini diguna, puntako teknologia eta esperientziak aplikatuz. Tokian tokiko enpresei berrikuntza transferitzea eta biztanleriarekin batera erabakiak hartu ahal izateko gobernantza eta parte hartze prozesuak ere burutu ditugu. Gainera, proiektuak iraunkortasuna bilatzen du tokiko ekimenen eta ekoturismoaren bidez “, adierazi dute arduradunek.

Proiektu hau Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren lankidetzarekin (Basque Trade & InvestmentSPRI) burutu zen, haren PILOTU izeneko tresnaren bidez, Tenjoko udalerria eta Cundinamarcako gobernuarekin lankidetzan; baita ACLIMArekin ere, Euskadiko Ingurumen- klusterra. Nazioarteko lankidetzaren ildo horretan, Basoinsa bere garapen tresna propio batzuk nazioartekotzeko lanean ari da egun, hala nola EEIKO plataforma digitala, espezie inbaditzaileen kudeaketa eta kontrola helburu duena, mundo mailan orokortua dagoen beste arazo global bat delako.


Basoinsari buruz

Basoinsa ingurumen arloko aholkularitza eta zerbitzuetako euskal enpresa da, 35 urte baino gehiagoko esperientzia duena eta ingurune natural, industrial eta hiriko hainbat arlotan espezializatua. Egoitza nagusia Leioan (Bizkaia) dauka, eta bulegoak ditu Madrilen eta Perun. Diziplina anitzeko talde batek osatzen du, eskarmentu handikoa, euren bezeroen ingurumen beharrak konpontzeko gaitasun berriztatzaile, sortzaile eta konprometitua daukana.

Bere jarduera-esparruetako batzuk honako hauek dira: paisaiaren eta espazio naturalaren azterketak, ingurumenaren ebaluazioa, lurraldearen antolamendua, azterketa akustikoak eta atmosferikoak, azpiegitura berdea eta bioingeniaritza, ingurumenaren jarraipena eta lanen zuzendaritza, eta ingurumenaren geologia eta ikuskapena.

Azken urteetan berrikuntzaren aldeko apustua egin du teknologia aurreratuenak aplikatuz. Bere erronka berrien artean espezie inbaditzaileak, kontrol biologikoa, paisaia katalogoak, nazioartekotzea, ekosistemen zerbitzuak, klima aldaketa, kapital berdea, naturan oinarritutako konponbideak, ingurumen-sensorika eta teledetekzioa daude, baita ingurumenari buruzko informazioa RPAen bidez eskuratzea ere.

Lotutako albisteak

Euskadik  energia  berriztagarrien  sektorean  Japonian  duen  kokapen  estrategikoa  indartu  du
18/03/2026 Nazioartekotzea

Euskadik energia berriztagarrien sektorean Japonian duen kokapen estrategikoa indartu du

Tokion ospatu da Smart Energy Week azokaren edizio berri bat, eta bertan, Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei lagundu die itsasoko energia eolikoan eta hidrogenoan dauden aukerak arakatzen.

Korrika  Europa,  Amerika,  Asia  eta  Ozeaniara  iritsiko  da  kanpo-sarearen  eskutik

Korrika Europa, Amerika, Asia eta Ozeaniara iritsiko da kanpo-sarearen eskutik

BasqueTraderen nazioarteko zazpi bulegok bat egin dute aste honetan euskararen aldeko ekimenarekin.

Eusko  Jaurlaritzak  ezkutu  industriala  aktibatu  du  1.047  milioi  eurorekin,  Ekialde  Ertaineko  gatazkaren  eraginari  aurre  egiteko

Eusko Jaurlaritzak ezkutu industriala aktibatu du 1.047 milioi eurorekin, Ekialde Ertaineko gatazkaren eraginari aurre egiteko

ETEak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzak % 51,4 igoko dira, 277 milioi euroraino

Nazioartekotzea  emakumeen  lidergorako  aukera-gune  gisa  sendotzen  ari  da  Euskadiko  ETEetan
13/03/2026 Nazioartekotzea

Nazioartekotzea emakumeen lidergorako aukera-gune gisa sendotzen ari da Euskadiko ETEetan

Basque Trade & Investment-ek WOMEX europar proiektuaren esparruan landutako txosten baten emaitzak aurkeztu ditu; bertan, kanpo-irekiera genero-orekarako eta enpresen lehiakortasunerako elementu estrategikotzat jotzen da.

Bio-osasunaren  arloan  Thailandiaren  aukera  ezarpen-ereduaren  araberakoa  da
09/03/2026 Nazioartekotzea

Bio-osasunaren arloan Thailandiaren aukera ezarpen-ereduaren araberakoa da

Manufaktura-oinarria, sendotzen ari den arau-esparrua eta ASEAN ingurunerako lehentasunezko sarbidea konbinatzen ditu Thailandiak. Bio-osasunaren arloko euskal enpresarentzat, aukera ez da komertziala bakarrik: industriala eta eskualdekoa ere bada. Ezarpen-eredua zehaztasunez definitzearen araberakoa da haren bideragarritasuna.

EB  –  Mercosur  akordioak  merkatua  ireki  du,  eta  sarbidea  faseka  diseinatzen  duenarentzat  izango  da  abantaila
09/03/2026 Nazioartekotzea

EB – Mercosur akordioak merkatua ireki du, eta sarbidea faseka diseinatzen duenarentzat izango da abantaila

Merkatua ez da bat-batean irekiko. Faseka irekiko da. Eta fase bakoitzak bere erabakia eskatzen du.

Lehendakariak  Industria  Defendatzeko  Taldearen  bilerarako  deia  egin  du,  Ekialde  Hurbileko  gerra-egoeraren  gorakadaren  aurrean

Lehendakariak Industria Defendatzeko Taldearen bilerarako deia egin du, Ekialde Hurbileko gerra-egoeraren gorakadaren aurrean

Euskadik enpresa-presentzia handia du gatazka-guneetan; Eusko Jaurlaritzak 42 euskal enpresa eta 63 industria- eta merkataritza-ezarpen detektatu ditu. “Euskaditik ezin dugu munduko egoera geopolitikoa kontrolatu, baina bizkor erantzun dezakegu gure industria babesteko”, azpimarratu du lehendakariak

Imanol  Pradales:  “Euskadi  ‘industria  bizkortzeko  eremua’  izendatzeko  lan  egingo  dugu”

Imanol Pradales: “Euskadi ‘industria bizkortzeko eremua’ izendatzeko lan egingo dugu”

Lehendakariak iragarri du gai hori Espainiako gobernuarekin duen aldebiko agendara eramango duela, Bruselara egin duen hirugarren bidaia ofizialean; izan ere, Europako Batzordeak Industria Bizkortzeko Legearen proiektua aurkeztu du

Lehendakariak  goraipatu  egin  du  euskal  enpresek  ‘Made  In  Euskadi’  produktuaren  ospea  bermatzeko  egin  duten  ahalegina

Lehendakariak goraipatu egin du euskal enpresek ‘Made In Euskadi’ produktuaren ospea bermatzeko egin duten ahalegina

Imanol Pradalesek deia egin du industria babesteko eta Europako berrindustrializazioaren harira datozen aukerak aprobetxatzeko

Euskal  enpresak  EB-Mercosur  Akordioaren  merkataritza  aukera  berriak  aztertzen  ari  dira
27/02/2026 Nazioartekotzea

Euskal enpresak EB-Mercosur Akordioaren merkataritza aukera berriak aztertzen ari dira

90 profesional baino gehiagok parte hartu dute jardunaldi tekniko batean, Argentina, Brasil, Paraguai eta Uruguairekin sinatutako itunak izango dituen muga-zergen eragina, erregulazioa eta onura estrategikoak ezagutzeko.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.