Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 Azaroa, 2019 Ekintzailetza Finantziazioa Nazioartekotzea UP Euskadi

Euskal enpresek eta klusterrek Londresko EBRDen informazio zuzena jaso dute Nazioarteko Euskal Agentziaren gestioei esker

Euskal enpresek, Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak (MLC) eta MAFEXek Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuaren (EBRD) informazio zuzena jaso dute

Euskal enpresek, Mugikortasun eta Logistikako Klusterrak (MLC) eta MAFEXek Berreraikuntza eta Garapenerako Europako Bankuaren (EBRD) informazio zuzena jaso dute Londresen zenbait kontratazio-prozesuri buruz, kontsultoretzarako kontratazio zuzena, finantzaketa-ereduak, proiektuetara merkataritzaren ikuspegitik hurbiltzeko moduak edota lizitazioetan nahiz proiektuak gauzatzean arrakasta lortzeko jarraitu beharreko gomendioak barne hartuta.

Informazio hori guztia, SPRI Taldeari atxikitako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment) britainiar hiriburuan propio antolatu duen jardunaldiari esker jaso ahal izan dute. Klusterrekin batera, BuntPlanet, Factor Ideas, in2destination, Itac eta Deloitte enpresek parte hartu dute.

EBRD banku multilateralak 9.000 milioi euroko inbertsio-zorroa du; kopuru horretatik, 1.500 milioi inbertsio publikoko proiektuetara bideratuta daude, eta hauetarik 300 milioi kontsultoretza kontratatzeko erabiltzen dira.

Azkenik, enpresek banakako bilerak egin ahal izan dituzte garraio, energia, azpiegitura, agribusiness, trade, turismo eta ingurumen arloetako espezialistekin, aurretiaz Basque Trade & Investment-ek indentifikatuak zituen proiektuei buruz galdetzeko.

Lotutako albisteak

WAKE UP EUSKADI 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean 240415
Irakurri gehiago
Premios Toribio Echevarria 18 apirila, 2024 Ekintzailetza
Abian da ekintzailetza berritzailea sustatzeko Toribio Echevarria sarien 34. edizioa
Irakurri gehiago
Grabit 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Grabitek bat egin du NVIDIA Metropolisekin ikusmen artifizialeko soluzio aurreratuen bidez saltokietako galera ezezaguna murrizteko
Irakurri gehiago
Zinemaldia Startup Challenge 17 apirila, 2024 Ekintzailetza
Zinemaldia Startup Challenge ekimenaren VI-garren deialdia abian da
Irakurri gehiago
BIND SME Connection 16 apirila, 2024 Ekintzailetza
SPRIk startupekin berritzearen onurak proposatu dizkie ETEei BIND SME Connection programaren bidez
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak