Euskadiko Nazioartekotze Agentziak energia berriztagarriei buruzko ekimen bat antolatuko du Frantziako Tourraren etorreraren bezperan
Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) ekimen bat antolatu du ekainaren 30erako, alegia, euskal errepideetan Frantziako Tourra hasi aurreko egunerako. Ekimena txirrindularitzako mundu mailako probaren hasiera dela eta sor daitezkeen enpresa-sinergiak aprobetxatzeko da. Izena-emateko aukera zabalik dago jada. Hala, uztailaren 1, 2 eta 3an Euskadin barrena izango diren lehen hiru etapek dakarten ikusgarritasuna aprobetxatuko da.
SPRI Taldearen barruan dagoen Euskadiko Nazioartekotze Agentziak jardunaldi bat prestatu du Business France, Okzitaniako Gobernua eta probako babesle nagusia den Credit Lyonnais-ekin (LCL) batera. Bertan probatuko dira Euskadin eta Frantzian, eta bereziki Okzitanian, deskarbonizazioaren, energia berriztagarrien eta hidrogenoaren esparruan egiten ari diren ekimenak.
Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek energia berriztagarrietan eta hidrogenoan dituzten ibilbideak eta proiektu estrategikoak azalduko dituzte. Bestalde, Business France/Frantziako Enbaxadak hiru esparruotan dituzten garapen-planak azalduko dituzte. Azkenik, Okzitaniako Gobernuaren ordezkariek intereseko esparruotan bultzatzen ari diren proiektuak erakutsiko dituzte, baita sail honek aurkezten dituen kolaborazio/negoziorako aukera potentzialak ere.
Bilboko Euskalduna Jauregian ospatuko den ekimen hau deskarbonizazioan, energia berriztagarrietan eta hidrogenoan interesa duten euskal enpresei zuzenduta dago.
Lotutako albisteak

Global Training bekak kudeatuko dituzten erakunde laguntzaileen bila ari gara
Erakunde bakoitzak 50 eta 80 beka arteko eskaintza aurkeztu ahal izango du graduko unibertsitate-titulua edo goi mailako lanbide-heziketako titulazioa duten gazteentzat

Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eta Japoniaren arteko ekonomia- eta enpresa-harremanak estutzen jarraitzen du
Mikel Jauregi sailburua Japoniako Finantza ministrordearekin bildu da, eta erakundeen, ekonomiaren eta enpresen arloko zenbait topaketatan parte hartu du, Euskadiren eta Japoniaren arteko harremanak sendotze aldera.

BEINT bekek ehun hautagai baino gehiago bildu dituzte azterketa-egunean
Guztira 134 pertsonak (73 emakumek eta 61 gizonek) parte hartu zuten hautaketa-prozesuaren fase honetan

Txosten estrategikoak, euskal enpresa-sareari automobilgintzako berrikuntza globala hurbiltzeko
Basque Trade & Investmentek sektorearen nazioarteko azoka nagusietako bostetan aurkeztu diren produktu eta teknologiei buruzko informazio zehatza jarri du euskal enpresen eskura

Euskadiko enpresek nazioartekotzeari buruzko aholkularitza jaso ahal izango dute 23 herrialdetan
Basque Trade & Investment erakunde publikoko profesionalek bilera pertsonalizatuak egingo dituzte maiatzaren 26an, 27an eta 28an.

Eusko Jaurlaritzak eta Hithium enpresak akordio estrategikoa sinatu dute, Europako biltegiratze egonkorraren industria gidatzeko
Hitzarmenari esker, Euskadin biltegiratze egonkorreko sistemak fabrikatzea ahalbidetuko duen soluzio integral baten garapenean lan egingo da, erreferentziazko bazkide industrial batekin elkarlanean eta Euskal Autonomia Erkidegoko zentro teknologikoen babesarekin

Euskadi eta Italiako klusterren haien arteko lankidetza indartu dute
Italiako Emilia Romagna eskualdeko klusterrek euskal lurraldea bisitatu dute aste honetan, sektore estrategikoetan balizko lankidetzak esploratu eta ezartzeko asmoz

Robotikak eta automatizazioak Euskadiren eta Txekiar Errepublikaren industriarako dituzten aukerak aztertu dituzte
Bilboko Merkataritza Ganberan egindako Euskadi – Txekiar Errepublika “Aukerak robotikan eta automatizazioan” jardunaldi ekonomikoan, Euskal Autonomia Erkidegoko hogei bat enpresatako ordezkariak eta ekonomiaren eta industriaren arloko beste eragile batzuk bildu dira.

Euskal enpresek Estatu Batuetako itsas-sektore eolikoan duten presentzia sendotu dute
Euskadiko ordezkaritza bat International Partnering Forum 2025 ekitaldian egon da merkatuaren azken joerak aztertzeko, saio teknikoetan parte hartzeko eta sektoreko eragile estrategikoekin zuzeneko harremanak ezartzeko

Koreako automatizazioa eta robotika industriala, aztergai
Basque Trade & Investmentek bi txosten bildu ditu Smart Factory + Automation World 2025 ekitaldian parte hartu ondoren, Hego Koreako merkatuaren joerak eta aukerak jasotzen dituztenak