Feria 2017
Nazioartekotzea
Albisteak 14 iraila, 2018

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 10 enpresa babestuko ditu Indian eta Txekiar Errepublikan egingo diren bi azokatan

Erakunde publikoak stand propioak izango ditu energiaren eta industriako makineriaren inguruko azoka horietan
-

 

Erakunde publikoak stand propioak izango ditu energiaren eta industriako makineriaren inguruko azoka horietan

 

SPRI Taldean integratutako Euskadiko Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade and Investment) euskal enpresei laguntzen jarraitzen du. Datozen hiru asteetan hamar enpresarekin egongo da Indian eta Txekiar Errepublikan egingo diren bi azokatan, bata energiari buruzkoa eta bestea industriako makinen ingurukoa.

Lehenengoa irailaren 18tik 20ra egingo da New Delhi hirian (India). Renewable Energy India du izena eta huts egin ezinezko hitzordu bihurtu da Asia-Pazifiko eskualdean, eremu horretatik iritsiko direlarik 30.000 bisitari. India eta Asia hegoaldeako azoka handiena da, eta bere hamabigarren edizioa beteko du aurten.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 48 m2ko stand bat izango du eta sektoreko bost euskal enpresa bilduko dira bertan: Arteche, Idom, Laulagun, Nem Solutions eta ZIV. Agentziak foileto bat inprimatuko du konpainia parte-hartzaileei buruz informatzeko pabiloira hurbiltzen diren bisitari guztiei. Iaz 711 erakuslek parte hartu zuten, horietatik %52 nazioartekoak eta %48 bertakoak. 45 herrialdetako 30.000tik gora bisitari bildu ziren.

 

Bigarren ekitaldia, Brno hiriko makina industrialen nazioarteko azoka, urriak 1etik 5era egingo da Txekiar Errepublikan. Ekitaldiak 60 urte beteko ditu aurten, eta Alemaniakoa kenduta, Europa erdialde eta ekialdeko azoka industrial garrantzitsuena da.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak 50 m2ko stand bat izango du, non sektoreko bost euskal enpresa bilduko baitira: Abrasivos Unesa, Agme, Fresmak, Laip eta Pick to Light. Iaz 32 herrialdetako  1.631 erakuslek parte hartu zuten azoka horretan, eta ia 81.000 bisitari hurbildu ziren 60 herrialdetatik. 2018ko edizioa ardatz hauen inguruan egituratuko da: industriaren automatizazioa, makina-erremintaren sektorerako teknologiak, galdaragintza, plastikoa, soldadura eta azaleren tratamendua.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentziak euskal enpresei laguntzen jarraituko du datorren urtean, eta 2019rako bere jarduera-planaren arabera hainbat azokatan parte hartuko du euskal enpresekin batera.

 

Euskadiko Nazioartekotze Agentzia aurten sortu da Eusko Jaurlaritzak arlo horretan dauzkan gaitasunak eta aktiboak integratu eta sendotzeko, eta bere ekintzaren eraginkortasuna, kalitatea eta irismena hobetzeko. Nazioartekotze arloko programa eta zerbitzuen arteko bereizketa funtzionala desagerraraziko da horrela, enpresen premia zehatzei hobeto egokituz.

Lotutako albisteak

Euskadik  adimen  artifizialean  duen  nazioarteko  proiekzioa  indartu  du,  Emilia-Romañara  egindako  misio  batekin
25/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik adimen artifizialean duen nazioarteko proiekzioa indartu du, Emilia-Romañara egindako misio batekin

Euskal ordezkaritza batek Italiako eskualdea bisitatu du, AAren eskualdeko ekosistema bertatik bertara ezagutzeko, aliantza estrategiko posibleak aztertzeko eta nazioartean arrakasta izan duten ereduak ezagutzeko.

Moldaviak  proiektu  estrategikoen  zorro  bat  sortzeko  deialdia  abiarazi  du
21/11/2025 Nazioartekotzea

Moldaviak proiektu estrategikoen zorro bat sortzeko deialdia abiarazi du

Ekimen hori aukera bat da Euskadiko enpresek merkatu berriak esploratzeko.

Euskal  enpresek  negozio  eta  lankidetza  aukerak  aztertu  dituzte  Ontario  eta  Eskozia  Berrian
20/11/2025 Nazioartekotzea

Euskal enpresek negozio eta lankidetza aukerak aztertu dituzte Ontario eta Eskozia Berrian

Konpainiek Kanadako bi probintzien negozio aukera nagusiak aztertu dituzte ‘Business & Investment in Canada: Ontario & Nova Scotia’ ekitaldian, arreta berezia jarriz azpiegitura, fabrikazio aurreratua eta energia sektoreetan.

Turkian  finkatutako  bederatzi  euskal  enpresek  esperientziak  partekatu  eta  aukerak  aztertu  dituzte  Istanbulen
19/11/2025 Nazioartekotzea

Turkian finkatutako bederatzi euskal enpresek esperientziak partekatu eta aukerak aztertu dituzte Istanbulen

Basque Trade & Investment erakundeko Turkiako bulegoak antolatutako ‘Basque Companies in Türkiye: Market Experiences & Cooperation Opportunities’ topaketan parte hartu dute konpainiek aste honetan

ReBuild  Ukrainek  elkarlanerako  bide  berriak  eskaintzen  ditu  berreraikitze  arloan
14/11/2025 Nazioartekotzea

ReBuild Ukrainek elkarlanerako bide berriak eskaintzen ditu berreraikitze arloan

Basque Trade & Investment-ek Varsovian duen bulegoak azokan parte hartu du, herrialdea berreraikitzeko sektore estrategikoetan dauden euskal enpresentzako aukera zehatzak identifikatzeko helburuarekin.

Euskadik  energia  eoliko  flotatzailean  duen  lidergoa  indartu  du,  Eskoziako  FOW  2025  konferentzian  parte  hartuta
13/11/2025 Nazioartekotzea

Euskadik energia eoliko flotatzailean duen lidergoa indartu du, Eskoziako FOW 2025 konferentzian parte hartuta

Hamar euskal enpresak aliantza eta negozio-aukera berriak bultzatu dituzte Eskoziako Aberdeen hirian, sektoreko Europako foro nagusian.

Txileko  eta  Euskadiko  zibersegurtasun  arloko  enpresek  lankidetza  sendotu  dute
06/11/2025 Nazioartekotzea

Txileko eta Euskadiko zibersegurtasun arloko enpresek lankidetza sendotu dute

SPRI Taldearen Basque Trade & Investment erakundeak antolatutako lan-saio baten esparruan

Alemaniako  CDI  Delegation  Tour  2025  ordezkaritzak  berrikuntzari  eskainitako  jardunaldi  batekin  amaitu  du  bere  programa  Euskadin
05/11/2025 Nazioartekotzea

Alemaniako CDI Delegation Tour 2025 ordezkaritzak berrikuntzari eskainitako jardunaldi batekin amaitu du bere programa Euskadin

Bisita horien bidez, Euskadiren gaitasun teknologiko eta industrial handia eta trantsizio energetiko eta klimatikoari aplikatutako berrikuntzarekiko konpromisoa nabarmendu ziren.

Atzerriko  erakunde  publikoekin  bideratu  beharreko  proiektu  pilotuetarako  finantzaketa  bila  ari  al  zara?  Pilotu  programaren  deialdia  ireki  dugu
04/11/2025 Nazioartekotzea

Atzerriko erakunde publikoekin bideratu beharreko proiektu pilotuetarako finantzaketa bila ari al zara? Pilotu programaren deialdia ireki dugu

Programa honek itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen dizkie nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak garatu nahi dituzten euskal enpresei. 300.000 euroko aurrekontua du laguntzak eta atzerriko erakunde publikoekin lankidetzan metodologia berriak edo irtenbide berritzaileak probatu nahi dituzten ekimenak laguntzeko diseinatuta dago.

AEBk  muga-zerga  berriak  jarri  dizkie  232  Sekzioko  ibilgailu  ertain  eta  astunei
27/10/2025 Nazioartekotzea

AEBk muga-zerga berriak jarri dizkie 232 Sekzioko ibilgailu ertain eta astunei

Estatu Batuetako Gobernuak muga-zergen neurri berri bat iragarri du Trade Expansion Act of 1962ren baitan.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.