Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 ekaina, 2019 Nazioartekotzea Alemania BasqueTrade & Investment Erresuma Batua Errusia Europa Irlanda Italia Polonia eta Ukrainia Txekiar Errepublika eta Eslovakia

Euskadi aeronautika sektoreko Parisko Le Bourget azokan

Aste honetan bertan da Le Bourget azokako Paris Air Show, eta gaur (astelehena, hilak 17), HEGAN klusterrak bi bisita jaso ditu, bata Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiarena

Hegan klusterrak Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiaren bisita jaso du

Euskadiko sektore aeroespaziala berriro izango da Parisko Le Bourget azokan, aeronautika eta espazio sektoreetako mundu mailako hitzordu garrantzitsuenean. Horretarako, HEGAN klusterrak stand bat jarriko du, zeinetan parte hartuko duten elkarteko zazpi bazkidek (Eibar Precision Casting, Ekin, Korta, Satlantis, Tecnalia, Wec eta Wolco) eta SPRI Taldean Integratutako Basque Trade & Investment – Nazioartekotzeko Euskal Agentziak.

Aste honetan bertan da Le Bourget azokako Paris Air Show, eta gaur (astelehena, hilak 17), HEGAN klusterrak bi bisita jaso ditu, bata Industria eta Energia sailburuorde Javier Zarraonandiarena eta bestea Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari Ainhoa Ondarzabalena, zeintzuek bilera bat egin duten sektoreko enpresekin klusterraren standeko Basque Country gunean.

Bestalde, urteroko ohiturari jarraituz, bihartik aurrera Susana Larrea (SPRI Taldeko teknikaria eta Jaurlaritzaren eta HEGAN sektore aeroespazialaren euskal klusterraren arteko artekaria) presente egongo da Le Bourget azokan euskal enpresekin batera.

HEGAN klusterrak berriki jakinarazi duenez, elkarteko kide diren euskal enpresek enplegu, fakturazio eta ustiapen zifrak handitzen jarraitu dute, etengabeko hazkundeak izan dituztelarik azken hamar urteotan. Kide guztien fakturazio bateratua 2.457 milioi eurokoa izan da, 2017an baino %1,32 handiagoa, eta zuzeneko enplegua %2,8 igo da, 14.856 langileraino, Euskadin kokatutako lantegiek bilakaera oso positiboa izan dutelarik.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak