Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 abendua, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Errusia

EBk Errusiaren aurkako bederatzigarren zigor-sorta onartu du

EBk Errusiari jarritako zigorrei buruzko informazio guztia kontsultatu dezakezue hemen
SANCIONES UE RUSIA

Zigor-sorta hori lehenagotik hartutako neurriei gehitzen zaie, hots, EBk Errusiako petrolio gordina itsasoz inportatzeko debekuari eta G-7 taldeko bazkideekin adostutako petrolioaren mundu mailako prezioen mugari, biak ere abenduaren 5etik aurrera aplikatuko direnak.

Zehazki, hauek dira zigor-sorta horretan sartzen diren elementuak:

  • Izen berriak zerrendetan: EBk ia 200 pertsona eta erakunde gehiago sartu ditu aktiboak izoztu beharreko pertsonen zerrendan.
  • EBren esportazio debeku gehigarriak: murrizketa berriak jarri dira Errusiaren gaitasun militarra eta teknologikoa hobetzen lagundu dezaketen erabilpen bikoitzeko teknologia aurreratuak esportatzeko (dronen motorrak, kamuflatzeko ekipoak, ekipo kimiko eta biologiko gehigarriak, istiluen aurkako indarrentzako osagaiak eta gudu-zelaietan utzitako sistema militar errusiarretan aurkitu diren osagai elektroniko gehigarriak). Esportatzeko murrizketa berriak beste produktu eta teknologia industrial batzuei ere aplikatuko zaizkie (jostailuzko eta aisialdirako dronei, sorgailu konplexuei, ordenagailu eramangarri eta osagai informatikoei, inprimatutako zirkuituei, irrati bidezko nabigazio sistemei, irrati bidezko tele-aginte gailuei, aireontzien motorrei eta motorren osagaiei, kamera eta lenteei). Gainera, ezin zaio enpresa-zerbitzu gehiago eskaini Errusiari, debekuak ezarri baitira merkatu azterketak eta iritzi publikoaren inkestak egiteko zerbitzuetan, entsegu eta analisi teknikoen zerbitzuetan eta publizitate zerbitzuetan.
  • Debeku gehigarria Errusiako bankuen operazioentzat: beste hiru banku errusiar zigortu dira eta, besteak beste, erabat debekatu dira Errusiako Eskualde Garapenerako Bankuaren operazioak, Putinen diru-iturriak are gehiago agortzeko.
  • Debeku gehigarria Errusiako komunikabideentzat: EBn emititzen duten beste lau kate errusiar zentsuratu dira.
  • Ez zaio aukerarik emango Errusiari dronak lortzeko: hemendik aurrera ezingo da dronen motorrik esportatu zuzenean Errusiara, eta ezta ere Iran bezalako hirugarren herrialdeetara, susmoa egonez gero motor horiek Errusian erabiliko direla.
  • Errusiako energia eta meatzaritza sektoreen kontrako neurri ekonomiko gehigarriak: Errusiako energia sektorean inbertitzeko lehendik dagoen debekuaz gain, hemendik aurrera debekatuta dago orobat EBk inbertsio berriak egitea Errusiako meatzaritza sektorean, lehengai batzuen kasuan izan ezik.

 

EBk Errusiari jarritako zigorrei buruzko informazio guztia kontsultatu dezakezue hemen.

Iturri batzuen arabera, Europak eta beste hainbat herrialdek Errusiaren kontra hartu dituzten zigor-neurriak eraginkorrak izaten ari dira, baina Errusiako ekonomia uste baino erresilienteagoa gertatzen ari da. 2022aren amaierarako aurreikusten da Errusiako BPGa gutxienez %3,4 jaitsiko dela; 2023ari begira, hipotesi baikorrenak %2,3ko jaitsiera iragartzen du eta ezkorrenak % 5,6koa. Bestalde, inflazioak neurriz kanpo jarraitzen du (urtearen amaieran ia %14ra iritsiko da) eta aldebiko merkataritza maldan behera doa (esportazioen gainbehera %40koa da).

Errusiarekiko harreman komertzialen degradazioaren ondorioz kalte handiena jaso duten Estatuko industriak dira: makina mekanikoak (%80ko jaitsiera), modaren sektorea, konpainia handiak Errusiatik irten direlako (-%76), turismo-ibilgailuak (-%98) eta autoen osagaiak (-%66), eta material plastikoak, arazo logistikoak direla medio (-% 50).

Esportaziorako eta inportaziorako murrizketak ez dira aplikatzen kontsumora bideratutako produktuetan ez eta osasunarekin, farmaziarekin, elikadurarekin eta nekazaritzarekin zerikusia dutenetan. Horregatik, nahiz eta sektore horietako enpresek beherakada handia izan zuten udaberrian arazo logistikoengatik, orain suspertzen ari dira. Zehazki, farmazia sektorean joera da medikamentu burutuak esportatzea, fabrikaziorako osagai batzuk zigorpean daudelako.

EBko aduana-agintaritzak ari dira aplikatzen debekuak.

Gogoratu Errusiarekin jarduera komertzialen bat garatu nahi duen EBko edozein enpresak egiaztatu beharra daukala:

  1. Norekin operatzen duen (kontrazatia zigortuta ote dagoen): pertsona eta erakundeentzako murrizketak. Zigor horiek zerrendetan ageri diren pertsonak ukitzen dituzte, eta baita ere pertsona horiek zuzenean zein zeharka kontrolatzen dituzten filial edo enpresak.
  2. Zein produktu ari den esportatzen/inportatzen (jarduera/sektorea zigortuta ote dagoen): truke komertzialetarako murrizketak zenbait sektoretan
  3. Finantzazko kanala (bankua zigortuta ote dagoen): finantza arloko murrizketak

 

Esportazio kontrolak iragan behar dituzten produktuentzako baimenak Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari eskatu behar zaizkio Erkidegoko murrizketengatik baimena behar duten produktu industrialen esportazioa izeneko prozedurarenbitartez. Baimen horiek bakarrik emango zaizkie araudietan jasota dauden zenbait salbuespeni.

Baldin produktuek, horrez gain, erabilpen bikoitzeko baldintzak behar badituzte, posible izango da baimena ematea aplikagarriak diren indargabetze edo salbuespenei. Halakoetan, baimena eskatu beharko da Defentsako eta Erabilpen Bikoitzeko Materialaren Zuzendariordetza Nagusiaren egoitza elektronikoan. amesa@mincotur.es

 

Lotutako albisteak

Turquía BasqueTrade 2 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek topaketa bat antolatu du Turkian ezarritako euskal enpresekin
Irakurri gehiago
Energía Eólica Marina 30 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal enpresei laguntza ematen die energia berriztagarriei buruzko nazioarteko biltzarretan
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak