Dynamik Alliance Mexikon finkatu da
Instalazio berrietan ibilgailu elektrikoaren modelo berri bat ekoiztea aurreikusi du euskal enpresa-partzuergoak
Dynamic Technological Alliance teknologia anitzeko euskal enpresa-taldeak bost muntaketa-postuz osatutako ekoizpen-instalazio berriak inauguratu ditu Mexikoko Puebla estatuan, ibilgailu elektrikoaren modelo berri baten eraikuntzari ekiteko.
Proiektuak SPRI Taldeari atxikitako Euskal Nazioartekotze Agentziaren babesa izan du, hauxe arduratu baita enpresa-partzuergoari aholkularitza emateaz lantegi berriaren kokapena aukeratzerakoan.
21 milioi eurotik gorako inbertsioa tarteko, ibilgailuaren garatzaileek aurten 100 unitate ekoiztea espero dute, eta kopuru hori pixkanaka-pixkanaka gehituz joango dira, urteko 2.000 ibilgailu fabrikatzeko gaitasuna lortu arte.