Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Azaroa, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea

Bianzitzek lau kontinentetara esportatzen ditu Euskadin fabrikatutako eskuko tresnak

Enpresak bihurkin puntak, estutzeko tresnak eta inpaktu-tresnak egiten ditu Irunen 1965etik, eta gaur egun ekoizpenaren % 40 inguru esportatzen du.

Bianditz 1965ean jaio zen Irunen (Gipuzkoa), inguruko enpresa handiei tresnak emateko helburuarekin. Horrela, 25 urte baino gehiagoz era guztietako esku-tresnak fabrikatu zituen, 90eko hamarkadan planteamendu estrategiko berri batek enpresa espezializatzea eragin zuen arte, gaur egun dena bihurtzeko. Orain, enpresa irundarrak bi negozio-unitate ditu: bata torloju-puntak, estutze-tresnak eta inpaktu-tresnak fabrikatzera bideratua, eta, bigarrena, kautxua eta trokelak injektatzeko moldeak ekoiztera. Bi negozio-unitateen artean, Bianditzek Europako, Amerikako, Asiako eta Afrikako 22 herrialdetara esportatzen du.  

“Merkatuan produktu estandar bat izateaz gain, tresna planopean fabrikatzeko ere gai gara, industrian sor daitezkeen behar bereziak betetzeko”, Imanol Ribera Bianditzen marketineko eta negozio-garapeneko arduradunaren esanetan. “Hori lan asko eginda eta SPRI Taldearen gisako erakunde publikoen laguntzarekin baino ez da posible, horren bidez enpresarentzat garrantzitsuak diren merkataritza-misioak egiteko aukera izan baitugu”, gaineratu du.  

Burdindegiak eta industria-hornidurak dira Bianditzen banaketa-kanala eta, gaur egun, bere katalogoa digitalizatzeko prozesuan dago, “gure bezeroek produktuaren deskribapenak, irudiak, pisuak, neurriak… noiznahi eskura izan ditzaten”, dio Riberak.  

Horretarako, PIM software bat gehitu dute. “Inplementazio horri esker, informazio guztia hainbat datu-basetan banatzetik, produktu guztien informazioa iturri bakar batean zentralizatzera igaro gara”, azaldu du marketineko arduradunak. “Horrela, datu-base honetara konektatzen diren salmenta-kanal guztiak sinkronizatuta eta une oro eguneratuta daude”, gehitu du.  

24 pertsonako lantaldearekin, gaur egun bere ekoizpenaren % 40 inguru esportatzen du, eta datozen urteetan ildo horretatik jarraitu nahi du. “Joan den urrian Madrilgo Advance Manufacturing azokan izan gara, eta bertan balizko bezeroak ezagutzeko eta gure produktuen katalogoak interesa sortzen duela egiaztatzeko aukera izan dugu, eta hori oso aberasgarria eta pozgarria izan da guretzat”, amaitu du Riberak.  

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.  

Lotutako albisteak

WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek 100 beka atera ditu nazioartekotzearen arloko profilak prestatzeko
Irakurri gehiago
Australia Basque Trade 19 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik energia berriztagarrien Australiako merkatura zabaldu du bere etorkizuna
Irakurri gehiago
14 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Kanpo merkataritzari buruzko prestakuntza behar duzu? Eman izena lehenbailehen nazioartekotzeko BEINT beketan
Irakurri gehiago
BasqueTrade Hidrógeno 13 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadi eta Herbehereak, Bilbon, hidrogeno berdearen erronkei aurre egiten
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak