Albisteak 29 Marzo, 2022

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako negozio-aukerak hurbildu dizkie hogei bat euskal enpresari

SPRI Taldeko erakunde publikoak Kolonbiako enbaxadorearen bisita jaso du Bilboko egoitzan
-

SPRI Taldean integratutako Basque Trade & Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Kolonbiako enbaxadore Luis Guillermo Plata Páezen bisita jaso du astearte honetan (martxoak 29) Bilbon, eta enbaxadoreak mahai-inguru batean parte hartu du euskal enpresekin. Topaketa horretan, Luis Guillermo Plata Páezek Kolonbiako egoera ekonomikoa aurkeztu du eta informazio esanguratsua eskaini du hango balizko negozio-aukerei buruz.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatu Ainhoa Ondarzabalek gogora ekarri du Kolonbiarekin urtetan mantendu den harreman komertziala, euskal enpresak Kolonbian duen irudi paregabea eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak herrialde hartan garatzen dituen jarduera ugariak. Lan horren emaitza bezala, harreman instituzionalen sare sendo bat ehundu da, zeinaren bitartez hainbat lankidetza-akordio gauzatu baitira, adibidez, Cundinamarca eskualdeko gobernuarekin sinatu dena. Horrez gain, enpresa arloan ere hainbat jarduera antolatzen dira, besteak beste webinarrak, misioak eta aukerak identifikatzeko ekitaldiak.

Kolonbiako enbaxadak adierazi du hurretik ezagutu nahi dituela euskal enpresen gaitasunak, batik bat konponbide eta zerbitzu berritzaileak eskaintzen dituzten ETEenak. Hala, ekitaldian parte hartu duten enpresek (hogei inguru) aukera izan dute euren erreferentziazko proiektuak eta esperientzia esanguratsuenak aurkezteko.

Kolonbia Euskadiren hirugarren bazkide komertziala da Latinoamerikan, eta euskal enpresen ezarpen gehien (90 konpainia guztira) dituen munduko bederatzigarren herrialdea. Euskal enpresen produkzio-ezarpen gehien dituen munduko seigarren herrialdea ere bada. Guztira 37 ezarpen daude (ezarpen komertzialak kontuan hartu gabe), horien % 65 Bogotan eta haren inguruko eskualdean, hots, Cundinamarcan.

Kolonbia da Basque Trade & Investment-en Enpresak Nazioartekotzeko Plan berrian espreski seinalatutako herrialdeetako bat, hala, areagotu egingo dira Kolonbiarekin merkataritza sustatzeko eta harremanak estutzeko jarduerak.

Lotutako albisteak

Global  Trainingek  euskal  gazteentzako  nazioarteko  esperientzia  bultzatzen  du
15/07/2025 Nazioartekotzea

Global Trainingek euskal gazteentzako nazioarteko esperientzia bultzatzen du

Global Training laguntza-programa Euskadiko gazteen nazioarteko mugikortasuna eta prestakuntza errazteko diseinatuta dago. Programaren aurrekontua 6.445.000 €-koa da eta laguntzek ordaindutako praktika profesionalak eskaintzen dituzte atzerrian.

Europar  Batasunak  Itsaso  Beltzean  egonkortasuna,  garapena  eta  jasangarritasuna  bultzatzeko  plana  aurkeztu  du
12/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasunak Itsaso Beltzean egonkortasuna, garapena eta jasangarritasuna bultzatzeko plana aurkeztu du

Estrategia Europako beste politika batzuekin koordinatuta garatuko da, EB zabaltzeko prozesua, Ekialdeko Elkartea eta Global Gateway estrategia barne.

Europar  Batasuna  eta  Arabiar  Emirerri  Batuak  negoziatzen  hasiak  dira  Golkoko  lehen  merkataritza-akordio  integrala  lortzeko
11/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna eta Arabiar Emirerri Batuak negoziatzen hasiak dira Golkoko lehen merkataritza-akordio integrala lortzeko

Ondasun eta zerbitzuen merkataritza erraztu, inbertsioa sustatu eta merkataritza digitalaren garapena bultzatzea da negoziazio-prozesuaren helburua

1M  €-rainoko  laguntza  ematen  dizugu  zure  enpresa  2025  Nazioarteko  Gauzatu  programarekin  nazioartera  zabaltzeko
11/07/2025 Finantziazioa

1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa 2025 Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko

Nazioarteko Gauzatu programak nazioartekotzeko estrategiak garatzeko aukera ematen die euskal enpresei, eskatutako inbertsioei ekiteko baliabideekin eta finantzaketarekin hornituz. Interesik gabeko kredituak eskaintzen ditu, 1M euro artekoak, atzerrian instalazioak ireki, handitu edo berritzeko. Laguntza hau eskatzeko epea uztailaren 15ean hasteko da eta azaroaren 11an amaituko da.

Europako  Batzordeak  muga-zergak  ezarri  dizkio  Txinako  latorriari,  ‘dumping’  praktikak  detektatu  ondoren
10/07/2025 Nazioartekotzea

Europako Batzordeak muga-zergak ezarri dizkio Txinako latorriari, ‘dumping’ praktikak detektatu ondoren

Erabakia Bruselak hasitako ikerketaren ondoren hartu da, Europar Batasuneko ekoizleei eragindako kalteak identifikatuta.

Europar  Batasuna  Estatu  Batuekin  negoziatzen  ari  da  merkataritza  arloko  akordioa  lortzeko
03/07/2025 Nazioartekotzea

Europar Batasuna Estatu Batuekin negoziatzen ari da merkataritza arloko akordioa lortzeko

Batzordearen esanetan, AEBetako muga-zergek Europak Estatu Batuetara egindako esportazioen % 70i eragiten diete, 382.000 milioi euro inguruko inpaktuarekin.

Euskadi,  itsas-energia  eolikoan  espezializatutako  Koreako  azokan
03/07/2025 Nazioartekotzea

Euskadi, itsas-energia eolikoan espezializatutako Koreako azokan

Hego Koreako Offshore Wind Supply Chain Exhibition & Conference azokan Basque Trade & Investmenten bidez izandako parte-hartzeari esker, euskal industriaren gaitasunak eman dira ezagutzera sektoreko eragile nagusien aurrean

Euskal  sektore  aeronautikoa  Txinara  joan  da  Asiako  merkatua  gertutik  esploratzeko
25/06/2025 Nazioartekotzea

Euskal sektore aeronautikoa Txinara joan da Asiako merkatua gertutik esploratzeko

Euskal enpresa-ordezkaritza bat herrialde hartan dabil bisitari aste honetan, Basque Trade lagun duela, industria horretako eragile estrategikoekin harremanak finkatzeko

Japoniako  Gobernuak  goi  mailako  bisita  instituzionala  egin  du  Euskadira  berrikuntza,  energia  eta  lurralde-garapen  arloko  lankidetza  indartzeko
24/06/2025 Nazioartekotzea

Japoniako Gobernuak goi mailako bisita instituzionala egin du Euskadira berrikuntza, energia eta lurralde-garapen arloko lankidetza indartzeko

Bisita ofizial hau Fukushimako prefekturak eta Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrietan, garapen jasangarrian eta elkartruke instituzionalean oinarrituta 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren barruan kokatzen da.

Zabalik  dago  jadanik  Europatik  kanpoko  eskualde  estrategikoekiko  lankidetza-proiektuetarako  laguntzak  eskatzeko  epe
23/06/2025 Nazioartekotzea

Zabalik dago jadanik Europatik kanpoko eskualde estrategikoekiko lankidetza-proiektuetarako laguntzak eskatzeko epe

Eskabideak, uztailaren 10a baino lehen

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.