Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 20 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Energia Txina

Basque Trade & Investment, SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat argitaratu du Txinako abiazio zibilaren industriari buruz.

Basque Trade & Investment, SPRI Taldeko Nazioartekotzeko Euskal Agentziak txosten bat argitaratu du Txinako abiazio zibilaren industriari buruz.
Informe BasqueTrade Aeroespacial China

Pronostikoa itxaropentsua da abiazio industriarentzat, hiru urtez jarraian galerak izan ondoren. Aurreikusten da datozen hamabost urteetan 74.500 hegazkin beharko direla mundu mailan erabilera zibilerako, kopuru horren barruan sartzen direlarik bidaiarien hegazkin komertzial handiak, eskualde mailako hegazkinak, negozioetarako jet-ak eta abiazio orokorrerako hegazkin txikiak. Eskaera horren zati handiena Txinatik etorriko da, Txinak aurrea hartuko baitie AEBei, abiazioko merkatu handiena bilakatuko delarik.

Produkzioari dagokionez, Txinak ahalegina egiten jarraitzen du bere menpekotasuna gutxitzeko estatu-inbertsio handiak dituzten atzerriko enpresekiko, bide horretatik, bidaiari-hegazkinak ekoizteko duen gaitasun nazionala handitzeko eta kate industrial propio bat garatzeko. Hala, tokiko katea eboluzionatzen ari da, eta lehen fuselajearen oinarrizko azpi-zatiak fabrikatzen zituen bezala orain balio erantsiko osagaiak ekoizten ditu, hala nola hegazkinen barnealdeak, zati elektronikoak, konposatuak eta pieza mekaniko kritikoak. Halere, Txina oraindik mendebaldeko teknologiaren mende dago motor eta sistemen arloan.

Txinako fabrikatzaile nagusiak, COMAC enpresak, bi programa ditu hegazkin komertzialak ekoizteko, ARJ21 eta C919 izenekoak. Bigarrena A320neo eta 737 MAX familien lehiakidea da eta lortu ditu jada behar dituen ziurtagiriak, urrats garrantzitsua baita hori Txinaren autosufizientzarako.

Kontuan izanik Txinako abiazio merkatuaren potentzial erraldoia eta Txinaren plan anbiziotsua abiazio nazionalaren industria garatzeko, fabrikazio lokalizatua aukera paregabea da nazioarteko enpresentzat, baina ez bakarrik hegazkin zibil handien industrializazioaren arloan, baizik eta baita ere beste nitxo batzuetan, nola baitira helikopteroak, eVTOL/UAM hegazkinak, edo mantenimendu, konponketa eta berrikuspenen merkatua (MRO).

Halere, ez da erraza Txinan sartu eta operatzea. Enpresek denbora eta baliabideak inbertitu behar izaten dituzte harremanak sortzeko txinatarrekin, eta funtsezkoa da lehen eskuko esperientzia izatea. Txinan aritu nahi duenak epe luzeko apustua egin behar du eta epe luzeko inbertsioak aurreikusi behar ditu, arrisku maila altu batekin, baina merkatu hori garapen-une erabakigarri batean dago eta oraindik ibilbide luzea geratzen zaio egiteko.

Txosten osoa (barne direla hegazkinen produkzio arloko aurreikuspenak, agente garrantzitsuenen identifikazioa, balio-kateen analisia eta “hub” edo produkzio-gune desberdinen ezaugarriak) eskuragarri dago eskatzen duten euskal enpresa guztientzat. Txostena jasotzeko, email bat bidali behar da helbide honetara: ilopez@basquetrade.eus

Nahi baduzu, deskargatu HEMEN Laburpen Exekutiboa. 

Lotutako albisteak

Brasil T&D 3 urria, 2024 Basque Trade & Investment
Brasilgo Energiaren Transmisio eta Banaketako merkatua, aukera estrategikoa euskal enpresentzat
Irakurri gehiago
Observatorio Materias Primas 1 urria, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTraderen Lehengaien Behatokiak 2024. urtearen amaierarako metalen prezioak gora egingo duela iragarri du
Irakurri gehiago
Observatorio BasqueTrade T&D 23 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
BasqueTrade-k nazioarteko transmisio eta banaketa merkatuaren joera berriak aztertu ditu
Irakurri gehiago
Estudio Siderurgia USA 13 iraila, 2024 Basque Trade & Investment
AEBetako siderurgiak aukera berriak eskaintzen dizkie euskal enpresei
Irakurri gehiago
22 uztaila, 2024 Basque Trade & Investment
Singapur gailu medikoen sektoreko liderra da Asiako hego-ekialdean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak