Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 otsaila, 2020 Berrikuntza Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment Energia Fast Track Innobideak programa Ris3 Euskadi

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak industria eolikoaren nazioarteko foroan parte hartu du Moskun

Urtero egiten den ekitaldi horretan energia eolikoaren sektoreko 150etik gora enpresa elkartzen dira

Urtero egiten den ekitaldi horretan energia eolikoaren sektoreko 150etik gora enpresa elkartzen dira

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment), SPRI Taldean integratutako erakunde publikoak, Errusiako Industria Eolikoaren Nazioarteko Rawi – 2020 Foroan parte hartu du, Moskun, otsailaren 19 eta 20an. Energia eolikoaren Errusiako RAWI elkarteak antolatutako ekitaldi horrek elkarrekin biltzen ditu sektorean lan egiten duten 150etik gora enpresa.

 

Urtero egiten den foro honek merkatu eolikoko agente garrantzitsuenak eta energia berriztagarrien arloko adituak erakartzen ditu. Horregatik, aukera paregabea da negozioak egiteko eta sektoreko nobedadeak ezagutzeko.

 

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak ekitaldian parte hartu zuen hitzaldi batekin,  zeinetan agentziak Moskun duen bulegoko zuzendari Kristina Sukhotina-k hizpide hartu zuen nolako gaitasunak dituzten euskal ETEek Errusiako merkatuari produktuak eta zerbitzuak eskaintzeko balio-kate eolikoaren segmentu desberdinetan.

 

Ekitaldia abagune paregabea izan zen kontaktu interesgarriak egiteko, eta hemendik gutxira Errusiako merkatu eolikoaren garapenari buruzko jardunaldi informatibo batzuk antolatuko dira euskal ETEentzat.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak