Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 ekaina, 2019 Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak, Cofides erakundeak eta Finantzen Euskal Institutuak 100 milioiko finantza-tresna bat sortu dute euskal enpresei finantzaketa emateko ekonomia gorakorretan

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez konpromisoa hartu duten sektore berritzaileetako inbertsio operazioak –adibidez finantzaketa klimatikoa- elkarrekin identifikatzeko eta operazio horien ko-finantzaketa bideratzeko

Lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute, zeinaren bidez konpromisoa hartu duten sektore berritzaileetako inbertsio operazioak –adibidez finantzaketa klimatikoa- elkarrekin identifikatzeko eta operazio horien ko-finantzaketa bideratzeko

SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak (Basque Trade & Investment), Cofides-ek eta Finantzen Euskal Institutuak 100 milioi euroko zuzkidura duen finantza-tresna berri bat sortuko dute, euskal enpresek atzerrian egiten dituzten produkzio eta merkataritza arloetako inbertsio-ekimenei laguntzeko.  Eusko Jaurlaritzako erakundeek 50 milioi euro jarriko dituzte eta Cofides-ek beste 50. 

Cofides-eko presidente eta kontseilari delegatu José Luis Curbelok, Nazioartekotzeko Euskal Agentziako presidente Javier Zarraonandiak eta Finantzen Euskal Institutuko zuzendari nagusi Josu Iñaki Garaik asmo-akordio bat sinatu dute asteazken honetan Bilbon. Asmo-akordio horren arabera, hiru erakundeek konpromisoa hartzen dute euskal enpresen nazioartekotzea bultzatzeko, batik bat herrialde eta ekonomia gorakorretan eta sektore berritzaileetan (hala nola, klima aldaketaren aurkako borrokaren sektorean).

Hiru erakundeak lankidetzan ariko dira euretako bakoitzak euskal enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuen zabalkundea egiteko eta elkarrekin finantzatuko dituzte sektore pribatuak sustatutako atzerriko inbertsio proiektuak.

 Inpaktu soziala eta ingurumen arlokoa

 Garapen jasangarriko euskal estrategiarekin eta 2030 Agendara bildutako Garapen Jasangarriko Helburuekin (GSH) bat etorriz, Eusko Jaurlaritzaren eta Cofides-en arteko lankidetza honen bidez finantzaketa emango zaie atzerriko herrialdeetan inpaktu soziala eta ingurumen arlokoa eragiten duten proiektuei.

 Era berean, euskal enpresek aukera izango dute finantza-tresna berritzaileak ezagutzeko, hala nola, Klimarako Funts Berdea (Cofides Espainiako lehen finantza-erakunde akreditatua baita Nazio Batuetako tresna horren aurrean) edo Europar Batasuneko Atzerriko Inbertsioen Plana (AIP). AIP, geografikoki Afrikan zentratzen dena, tresna lagungarria izan liteke berme jaulkipenaren bidez euskal sektore pribatuak presentzia handiagoa izan dezan garapen bidean dauden herrialdeetako inbertsio-proiektuetan eta presentzia txikia duen zonaldeetan.

Zentzu horretan, Cofides-eko presidente José Luis Curbelok adierazi du bere erakundearentzat “garrantzitsua dela aliantza estrategikoak lortzea finantza-tresna berriak hobeto aprobetxatzeko eta, bide horretatik, Euskadiko enpresen atzerriko inbertsioak bultzatu eta errazteko”. “Cofides-en uste dugu aukera-espazio berri bat irekiko dela hainbat sektoretako enpresentzat: energia berriztagarriak, garraio eta mugikortasun jasangarriak, energia eraginkortasuna, segurtasun hidrikoa eta elikadura segurtasuna, azpiegitura erresilienteak, ingurune urbanoak, nekazaritza jasangarria eta baso eta ekosistemen kontserbazioa, besteak beste” azaldu du. Bere iritziz, “Euskadin badaude sektore horietan oso lehiakorrak eta puntakoak diren enpresak, benetako lider globalak jasangarritasunaren eta ekonomia zirkularraren arloan”.

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikitako SPRI Taldearen barruko (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) sozietate publiko bat da, zeinaren helburua baita euskal ekonomiaren eta enpresen nazioartekotzea sustatzea, sostengua eskainiz enpresei beren nazioarteko proiekziorako eta laguntza emanez eragileei Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko inbertsioak erakartzeko.

Finantzen Euskal Institutua Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikitako erakunde bat da eta bere helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantza-politikarako eta kreditu publikorako tresna izatea.

Cofides sozietate publiko-pribatu bat da, 1988az geroztik finantza-laguntza ematen diena Espainiako enpresei atzerrian inbertitzeko. Akreditatuta dagoenez EBren aurrean Europar Batasuneko aurrekontua kudeatzeko, ahalmena dauka garapenean eragin handia duten operazioak egituratzeko.  Era berean, akreditatuta dago Nazio Batuetako Klimarako Funts Berdearen aurrean eta ahalmena du operazioak egituratzeko funts horretan klima aldaketa arintzeko eta klima aldaketara egokitzeko. Esklusiban kudeatzen ditu Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioari atxikitako Merkataritzako Estatu Idazkaritzaren Fiex eta Fonpyme funtsak eta laguntza ematen dio Garapenerako Espainiako Nazioarteko Lankidetzaren Agentziari (AECID) Fonprode funtsa kudeatzeko. Cofides-eko akziodun dira Santander Bankua, Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) Bankua, Sabadell Bankua eta CAF-Latinoamerikako Garapenerako Bankua.

 José Luis Curbelo Orkestra-Lehiakortasunaren Euskal Institutuko zuzendari nagusia izan zen.

Lotutako albisteak

24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Global, euskal enpresen nazioartekotzean emakumearen presentzia sustatzeko programa berria
Irakurri gehiago
Máquina Herramienta en Italia Informe 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Italiako makina-erremintaren merkatua,, euskal enpresentzako aukera BasqueTrade-n azken txostenaren arabera
Irakurri gehiago
24 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Qassayk osasun irakurleak garatzen ditu minbizia edo diabetea bezalako gaixotasunak diagnostikatzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
Aeronáutica Reino Unido Webinar 24 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek merkatu aeronautiko britainiarrak euskal enpresentzat dituen aukerak aztertzen ditu
Irakurri gehiago
Japón Hidrógeno 23 apirila, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek euskal eta japoniar enpresen arteko lankidetza hidrogenoaren sektorean sustatzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak