Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 urtarrila, 2020 Nazioartekotzea ASEAN Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment India Txina

Japoniako ordezkaritza batek txalotu egin du talentua bultzatzeko Euskadiko programa

Mie eskualdeko kargu politikoek bilera bat egin dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin

Mie eskualdeko kargu politikoek bilera bat egin dute Nazioartekotzeko Euskal Agentziarekin

Japoniako Mie eskualdeko Parlamentuko ordezkaritza batek Nazioartekotzeko Euskal Agentzia bisitatu du, eta interesaturik azaldu da talentua bultzatzeko Euskadin garatzen diren programetan: Beint eta Global Training bekak.

 

Mie prefekturako bost kargu politikoz osatutako ordezkaritza bat Euskadin izan da urtarrilaren 23 eta 24an. Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Azpiegitura sailburu Arantxa Tapiak eta MIE prefekturako gobernadoreak lankidetza-akordio bat sinatu zuten 2018ko urrian, eta akordio horren barruan kokatzen da bisita hau. Akordio hark jasotzen du zeintzuk diren sektore interesgarrienak (automozioa, aeronautika, manufaktura, 4.0 industria, robotika eta automatizazioa) fabrikazio aurreratuan eta, besteak beste, bio-teknologian kolaboratzeko.

 

Bisita honen helburua izan da bi administrazioen artean hasitako harremanak sendotzea. Japoniako ordezkaritzak aukera izan du, orobat, Gestamp enpresa bisitatzeko, eta balioan jarri du Eusko Jaurlaritzak nazioarteko talentuan egin duen inbertsioa.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Iregak giltza ingelesen ekoizpenaren %95a esportatzen du nazioarteko merkatuetara
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Ariona Pools, desagertzetik igerilekuetarako iragazkien merkatuan lider izatera
Irakurri gehiago
5 apirila, 2024 Nazioartekotzea
Agiña Piperrak 20 urte baino gehiago piparrak landatzen “gure aitona-amonek egiten zuten bezala”
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Nazioartekotzea
100 urteko esperientziak gainazalen tratamenduaren sektoreko erreferente bihurtu du JAZ
Irakurri gehiago
WindEurope Inauguración 21 Marzo, 2024 Basque Trade & Investment
Basque Trade & Investment-ek enpresen arteko networkinga sustatuko du sektore eolikoan Wind Europe 2024 topaketan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak