Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 abendua, 2020 Finantziazioa Araudia

Tapiaren esanetan, Euskadik proiektu publiko eta pribatu onak sustatuko ditu, Europako funtsekin hornitu ez arren

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko, Jasangarritasuneko eta Ingurumeneko sailburua gaurkotasunaz aritu du Euskal Telebistan emandako elkarrizketan
Arantxa Tapia sailburua, elkarrizketan.

Beste gai batzuen artean, Europako funtsei buruz hitz egin du: “Alde batetik, proiektu publikoak egongo dira, eta horietan aukerak izango dira enpresa handientzat zein txikientzat. Bestetik, proiektu pribatuak daude; batzuk oso handiak izango dira, estrategikoak, baina horiek ere txikiekin batera joan beharko dute. Gure konpromisoa da dugun informazio osoa ematea enpresei. Europako funtsak hor daude; saiatuko gara erabiltzen, baina proiektu batzuk onak badira, geure funtsekin sustatuko ditugu”.

Jaurlaritzaren funtsak inbertitzeko moduari buruz, Tapiak honako hau esan du: “Nahiko argi dago. Gure ekonomiak eraldaketa bat eman behar du, mundu mailan aritzeko. Gure indarguneak sustatu behar ditugu. Hori pandemian ikusi da. Osasun arloan, elikaduran…, aukerak badaude, eta baita gure hornidura kateak hurbilduz ere, hor badago aukera.  Horietara bideratu behar ditugu gure funtsak”.

 

Hona hemen aztertutako beste gai batzuk:

Aurrekontuak eta Jaurlaritzaren 100 egun

Esan beharra dago 100 egun hauetan hainbat gai eta mugarri izan direla eguneroko lanaz haratago. Lehen kontuak aurkeztu dira, historiako aurrekonturik handiena dutenak. Berpiztu plana martxan jarri dugu, eta hainbat lana ere bideratu dira”.

 

Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena

“Honako gai hauek azpimarratu nahi ditut: ikerketari garrantzia emango diogu, gure sare ekonomikoa aurrera ateratzeko; baita eraldaketari ere, kontuan hartuta arazoak dituzten zonalde batzuek berrikuspen berezia behar dutela. “Eta nekazaritzak elikadura-kate osoan duen garrantzia ere azpimarratu behar da. Ingurumenari, emisioei eta ekonomia zirkularrari dagokienez, lehentasunezko bi gai dira “.

 

Udaberriko konfinamenduaz

“Erabaki horrekin ikasi genuen ekonomiaren erabateko itxierak ondorioak dituela; gure barne-produktua besteena baino gehiago jaitsi da. Kontuz ibili behar da horrekin. Bigarren olatu honetan ikusi da lantokiak eta unibertsitateak ez direla kutsaduraguneak izan, ezin dugu dena itxi. Lantokietan kutsatu egin dira, baina ez dira foku handiak izan. Lanean jarrai daitekeela frogatu da. Ahalik eta normaltasun handienarekin jarraitu behar dugu bizitzen “.

 

Brexit-a

“Inoiz ez da horrelakorik gertatu, baina gure enpresek kontingentzia-planak dituzte. Garraioan seguru egongo direla arazoak, ez bada akordiorik lortzen, eta portuetan ere eragina izango du. Hala ere, enpresak ari dira produktua metatzen. Eragindako eremu nagusietako bat arrantza da. Eta horrek eragina du Euskadin, baina oraindik ez dakigu nola, pixkanaka ikusiko dugu.  Akordiorako borondatea badago; espero dezagun falta diren 15 egun horietan posible izatea “.

 

Elkarrizketa osoa

Lotutako albisteak

11 apirila, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Zure enpresaren finantza-osasuna hobetu beharra duzu? Zorra birfinantzatzen eta askoz gauza gehiagotan lagunduko dizu Lortuk
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Finantziazioa
Indarturen edizio berriak garapena eta jarduera ekonomikoa bultzatzen ditu beharrik handiena duten Euskadiko eremuetan
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK klusterra finantza enpresen eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin sortu da
Irakurri gehiago
18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak