Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

10 ekaina, 2021
SPRI Taldeak Berrikuntzako doako aholkularitza babesten du Hazinnova programaren bidez.

Programa hau eskuragarri egongo da ekainaren 11tik aurrera, 2,4 milioiko aurrekontua du, eta 2019tik hona aukera eman die 353 enpresari 410 proiektu abiarazteko.

Industria arloko enpresek eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituztenek berriro eskuratu ahal izango dute SPRI Taldeak Hazinnova programaren bidez eskaintzen duen doako aholkularitza zerbitzua, zeinaren helburua baita berrikuntza bultzatzea lana antolatzeko modu berrietan eta produktu eta zerbitzuak merkaturatzeko metodo berrietan. Programa hau eskuragarri egongo da ekainaren 11tik aurrera, 2,4 milioiko aurrekontua du, eta 2019tik hona aukera eman die 353 enpresari 410 proiektu abiarazteko.

Hala, Hazinnovaren bitartez, SPRIk doako aholkularitza zerbitzu bat jarri du euskal enpresen eskura. Zerbitzu horri esker enpresek berrikuntza esanguratsuak lor ditzakete negozioaren arlo guztietan, iraupen labur eta inpaktu handiko proiektuak eginez.

Hiru hilabete baino gutxiago irauten duen prozesu bat da, zeinetan parte-hartzaileek hainbat ekintza gauzatzen baitituzte, besteak beste beren errentagarritasuna hobeto kontrolatzeko, prozesuen eraginkortasuna hobetzeko, gastuak edo entrega-epeak murrizteko, lantaldeak motibatzeko, merkatu-kuota handitzeko eta bezero berriengana iristeko edo produktu berritzaileak garatzeko.

Prozesuan zehar -zeina bereziki diseinatu baita enpresak karga administratiborik izan ez dezan- onuradunak doan izango du hurbileko agente baten laguntza (Hazinnova agente bat) bere premiak zehazteko, eta baita ere aholkularitza-enpresa bat proiektuak modu sinple, arin eta indibidualizatuan ezartzeko.

Ekimen hau bereziki zuzentzen zaie 10 langile edo gehiagoko plantillak dituzten enpresei, baldin egoitza soziala edo lan-zentro bat EAEn badute eta jarduera industrial bat garatzen badute edo industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen badituzte.

Zerbitzua zabalik egongo da abenduaren 2ra arte, eta eskaerak programari atxikitako hurbileko agenteen bidez (garapen agentziak, klusterrak eta enpresa-elkarteak) egin beharko dira.

Berrikuntza 10 ekaina, 2021
Euskadiko I+G arloko inbertsioak inoiz baino kopuru handiagoa izango du ekitaldi honetan: 1.607 milioi euro

Euskadiko I+G arloko guztizko gastuak inoiz baino kopuru handiagoa izango du ekitaldi honetan:...Leer más

Berrikuntza 8 ekaina, 2021
HWSren garabi autoigokariak erronka jo die dorre eolikoen mugei

  Proiektu arrakastatsu honen historia Lekunberriren (Nafarroa) eta Zizurkilen artean...Leer más

Berrikuntza 1 ekaina, 2021
Pandemia sasoiko kudeaketa esperientziak eta digitalizaziorako kudeaketa, horiexek izango dira Kudeaketa Aurreratuko Kongresuaren Ardatzak

Kudeaketa Aurreratuari buruzko kongresuaren edizio berria Europako Astearen barruan egingo da, eta...Leer más

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?