Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 Marzo, 2020 Finantziazioa Araudia

Eusko Jaurlaritzak 586,7 milioi euroko lehen neurri sorta onartu du

Lehendakariak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak 586,7 milioi euroko lehen neurri sorta bat onartu du enpresentzat

Lehendakariak jakinarazi duenez, Gobernu Kontseiluak 586,7 milioi euroko lehen neurri sorta bat onartu du enpresentzat.

Joan den asteartean Gobernu Kontseiluak 1.025 milioi euroko funtsa onartu zuen. Koronabirusaren krisiak osasunean, gizartean eta ekonomian eragindako ondorioei aurre egiteko Espainiako Gobernuak hartutako neurrien osagarri den talka-plana da.

586 milioi euro bideratzen ditugu enpresa txiki eta ertainetara eta autonomoetara, honako jarduketa hauekin:

– Autonomoentzako laguntzak Lanbideren bidez, autonomoek beren gain hartu behar dituzten kotizazioak eta alokairuak ordaintzeko, negozioak ixteagatiko galeren konpentsazio gisa;

– Tokiko elikagai-ekoizpen txikia babestea. Hotelak, jatetxeak eta kafetegiak ixtearen ondorioz elikagaiak ekoizten dituzten enpresa txikiak bizitzen ari diren larrialdi egoera arintzea da helburua. Laguntza, bereziki, produktu galkorren soberakinak erosteko erabiliko da;

– Zailtasunak dituzten enpresei laguntzea Bideratu Programaren bidez, lehiakorrak izanik, aparteko eta eremu globaleko krisi-egoera baten ondorioak pairatzen dituzten enpresak berregituratu eta bultzatzeko;

– I+G+B proiektuetarako zuzeneko laguntzak, Teknologia eta Ikerketaren Euskal Sarearen bidez, ikerketa egiten duten enpresei edo prototipoak garatu eta prebentziorako osasun-materiala ekoizten duten Lanbide Heziketako zentroei laguntzeko;

– 25 milioi euroko likidezia-lerroa, zero kostukoa, Finantzen Euskal Institutuaren bidez; euskal produkzio-ehunari beharrezko likidezia errazteko, bereziki mikroETEei, ETEei eta autonomoei.

– Zirkulatzaile-lerro berria, 500 milioi eurokoa, euskal enpresentzat; Euskal Autonomia Erkidegoaren abalak dituena, zero kostutan, eta bost urtera, gabealdi batekin. Linea hori datorren astean formalizatuko da Elkargirekin eta Euskadin jarduera duten banku-erakundeekin;

– Baldintzak malgutzea, birfinantzatzea eta egokitzea aurrerakin itzulgarrietan, maileguetan edo abaletan, Gauzatu, Bideratu edo Indartu programetan; eta

– Covid 19 Funtsean aurreikusitakoaz gain, Gobernu Kontseiluak 18,4 milioi euro onartu ditu, premiazko izaeraz, enpresa txiki eta ertainetan teknologia eta telelana doitzeko; material teknologikoa erosteko laguntzak; industriako programen kredituak itzultzea; parke teknologikoetan edo industrialdeetan alokairuak atzeratzea; industriako eta elikaduraren sektoreko ETEei zeharkako finantzaketa ematea; Enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko
Gehien behar duenari laguntzeko, jarduerari eusteko eta adituek “koma ekonomiko” deitzen dutena saihesteko neurriak dira.

Lotutako albisteak

11 apirila, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Zure enpresaren finantza-osasuna hobetu beharra duzu? Zorra birfinantzatzen eta askoz gauza gehiagotan lagunduko dizu Lortuk
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 Arrisku-kapitaleko funtsak
Nymiz-ek 2,8 milioi euro biltzen ditu Swanlaab-ek zuzenduta, datuen pribatutasuna sustatzeko AI sortzailearen garaian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Finantziazioa
Indarturen edizio berriak garapena eta jarduera ekonomikoa bultzatzen ditu beharrik handiena duten Euskadiko eremuetan
Irakurri gehiago
19 Marzo, 2024 Finantziazioa
BasqueFIK klusterra finantza enpresen eta inbertitzaileen lehiakortasuna indartzeko helburuarekin sortu da
Irakurri gehiago
18 Marzo, 2024 Digitalizazioa
Datozen hilabeteetan mantendu edo hobetu egingo direla aurreikusten dute euskal industriako sektoreek
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak